Segurtasun Saila

Donostiako Aireportuaren simulazioa

Aena Aeropuertos-eko langileek Eusko Jaurlaritzako Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritzarekin eta Segurtasun-Indarrekin koordinatu dute beren lana. Simulatutako istripua hegazkina lurreratzean gertatu da.

2012/07/05 - 2012/07/05
Inprimatu
Gipuzkoa
DATU OROKORRAK
Mota:
Simulazioa
EKITALDIAREN XEHETASUNAK
Lekua:
Donostiako Aireportua
Udalerria:
Hondarribia
Probintzia:
Gipuzkoa
Hasiera data:
2012/07/05
Amaiera data:
2012/07/05
Hasiera ordua:
10:00
DESKRIBAPENA

Donostiako Aireportuan egin da simulazioa Horretan lurreratzera zihoan hegazkin batek istripua izan du, orduan nagusi zen gurutzatutako haizearen eraginez, lur hartze zakarra izan duelako. 11 bidaiari eta tripulazioko 3 kide zihoazen barruan, hegazkina, Embraer EMB 120 bat, pistatik irten denean, hegazkinak aparkatzeko plataformara doan B atearen inguruan.

Istripuaren ondoren, erregaia isuri da, eta ondorioz sutea gertatu da, eta horrek honako eraginak izan ditu hegazkinean:

  • Motorrak: Suteak eskuinekoari eragin dio eta erabili ezinda geratu da.
  • Fuselajea: Egiturazko kalteak eta sutea aurrealdeko eskuin aldean.
  • Trenak: Atzealdeko eskuin aldekoa erabat hondatuta, eta beste bietan gutxieneko kalteak.
  • Ondorioak honakoak: zauritu bat oso larri, 2 zauritu larri eta 11 pertsona kalterik gabe edo zauri arinak dituztenak.

Gertaera ezagutzean Kontrol-Dorreak aireportuko SEI- Suhiltzaileen Zerbitzuko alarma sakatu du eta suhiltzaileei jakinarazi dizkie non gertatu den istripua eta hegazkinari buruz dauzkan datu guztiak. Aireportuko Operazio Zentroak larrialdi-prozedurak aktibatzeko abisua eman du, Sos Deiak-en 112ra deitu du eta Autobabeserako Planean agertzen diren gainerako ekintzak egin ditu.

Istripua gertatu den lekura heltzean, aireportuko suhiltzaileek sua itzaltzeari ekin diote eta aparra bota dute hegazkinaren eremu kritikoaren segurtasuna bermatzeko. Bidaiariak erabiltzen ari ziren irteerak babestu dituzte, eta ebakuazioa bukatu denean bi suhiltzaile sartu dira barruko suteak itzaltzeko, aireztatzeko eta biktimak gelditu diren baieztatzeko eta erreskatatzeko.

Tarte horretan Sos Deiak-ek ohartarazitako larrialdi-laguntzak aerodromora iritsi dira. Suhiltzaileak eta osasun-zerbitzuak hegazkinaren inguruan dauden biktimak artatu dituzte eta zaurituak erreskatatu.

Sorospen-area bat egin da eta zaurituak sailkatu, horiek tratatzeko eta garraiatzeko lehentasun-ordena ezartzeko. Gero, osasun-zerbitzuek egonkortu eta ebakuatu dituzte. Biktimak sailkatzeko, hainbat koloretako txartelak erabili dira: gorria (berehalako zaintza), horia (zaintza, ez berehalakoa) eta berdea (garrantzi txikiagoko zaintza).

ESTEKA INTERESGARRIAK
Donostiako Aireportuaren hegazkin baten istripu-simulazioaren bideoa (es)
2012ko uztailaren 5eko Donostiako Aireportuaren hegazkin baten istripu-simulazioaren El Diario Vasco-ko bideoa (es).
Azken eguneratzea: 12/07/2012