izond. Bot. Koniferoen ordenako familia bateko landareez esaten da. Familia honek tamaina handiko zuhaitzak hartzen ditu. Berauen hostoek orratz itxura dute. Loreak gerbatan dituzte. Familia honetako mota gehienak Hego Ameriketakoak dira, eta bakar batzuk Ozeanian hazten dira.