Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Arauco

Txileren iparraldeko probintzia. Ozeano Barearen eta Nahuelbuta mendien artean zabaltzen da. Hiriburua: Lebu, 5.240 km 2 ditu. Biztanleriaren gehiengoa nekazaria da. Iparraldean Arauco itsas bazterrak mugatzen du eta hegoaldean Tirua ibaiak. Bi lurralde bereizten dira probintziaren barruan: itsasertzaren ondoko ordokia, eta Nahuelbata mendiak. Klima epela eta euritsua da. Urtaro euritsua maiatzetik abuztura luzatzen da. Ibai garrantzitsuenak: Carampangue eta Lebu. Lanalhue eta Lleulleu aintzirak turismo gune garrantzitsuak dira. Baso ugari daude, araukaria, haritz eta pinuzkoak batez ere. Meatzaritza garrantzitsua da oso. Curanilahue, Lebu, Arauco eta Coliciko ikatz meatzak dira aipagarrienak. Nekazaritzan garia, patatak eta oloa lantzen dira gehienbat.