Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Euskal Instrumentuak


Aerofonoak >> Xirolarru, Boha

Klarinete bikoitza den alboka antzeko xirolarru hau Landetan jotzen da eta Boha izenez ezagutzen dute.

Xirolarruak Euskal Herrian izan duen erabilpenari buruzko dokumentazio zaharra ugaria eta nahastua dugu. Horietan bada oso bitxia den bat. Karlomagnoren garaikoa da eta A. Donostiak jaso zuen Música y músicos en el Pais Vasco idatzitako liburuan (1951). Horretan, Aimeric de Peyrat-ek Stromatheus Tragicus de gestis Caroli Magni idatzitakoan, egin ziren festei buruz honakoa dio:
quidam cabreta vasconizabant, levis pedibus persaltantes

Hona hemen A. Donostiak ematen digun itzulpenaren euskarazko itzulpena: batzuek, "cabreta" musikarekin salto eta dantza egiten zuten euskal erara (Donostia, 1952). Frantziako zenbait tokitan xirolarru gisako soinu-tresnei Cabreta deitzen diete

Azken eguneratzea: 2006/02/06