Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Euskal Instrumentuak


Kordofonoak >> Biolina, arrabita

BiolinaArrabita/rabelan ikusi dugunez, garbi dago izendapen honekin nahasturik agertzen direla antzekoak diren bi soinu-tresna desberdinak (erdaraz, rabel eta violín). Guk hemen biolina agertzen diren horietara mugatzen saiatuko gara. A. Donostiak (1952) zenbait xehetasun ematen ditu: Arrabit = violón, rebec; arrabitari = biolina jotzen duena; arrabit-egile = luthier, sokazko soinu-tresnaren egilea; xirribita = violín, rabel; xirribitari = jotzen duena. Halaber "soinu", "soñu" (son) izenarekin ezagutzen da. Hitz bera erabiltzen da ttunttuna eta "musika" orokorrean izendatzeko ere. "Sunü", "sonülari" = herri-biolinjolea. Idazlan honetan jarraituz, garai bateko erabilpenari buruzko berriak aurki ditzakegu.Pamplona, 1641. // Y Juan de Gorroz, jular rabelista y Guillén de Garroch salterio, bascos, haciendo música por las calles con vigolín y salterio y danzando el dicho violinista". (Bascos = de la Navarra francesa). / / Lapurdi, 1819.- L'orchestre... est composé pour l'ordinaire d'un violon ou d'une flûte à trois trous (chirola) / / tambourin ou sur une espece de tympanon....

XVIII. mendean, Iruñeko festetara inguratutako halako joleen zerrendan, Lapurdi, Araba, Baxenafarroa, Gipuzkoa, Erronkari, Baztan eta Nafarroako beste aldeetatik etorritako biolin jole asko agertzen dira (Ramos, 1990).

Garbi dago soinu-tresna hauek gure lurralde guztietan oso erabiliak izan direla; bakarka, panderoarekin edo askotan agertzen den bezala, "tamborin", "salterio"arekin (Txirula-txistu/danburia) taldea osaturik.

Azken eguneratzea: 2006/02/06