Zurezko erresonantzi kaxa luzeska da. Goitik behera ondo tinkaturik sei soka izaten ditu. Aurrealdean itxura ezberdineko lehioak izaten ditu. Sokak kolpatzeko makila bat.
Makilarekin erritmoa markatuz jotzen da, eta ronkoiaren bordoi musikala ematen dute. Bi funtzio ditu beraz, txirulak ematen dituen doinuei erritmoz laguntzea eta baxu iraunkor gisa, bi notako oin harmonikoa jartzea. Baxu iraunkor hau, doinu-tonatilatearen tonika eta dominantea izaten da. Tonalitatea aldatu ahal izateko, soka guztiak batera tonuz aldatzen dituen zubi mugikorra edukitzen du.
Sokazko danbor hau, Euskal Herrian izendapen desberdinekin ezagutu izan da. Hona hemen horietako batzuk: danburia, ttun ttuna, soinu, arrabita, salterioa, tambourin(Donostia, 1952-Ramos.1990).