Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Musika Soinu-Tresnak Euskal Herriko Herri-Musikan



 
Soinu-Tresnak Herri-Musikan
Idiofonoak
Membranofonoak
Kordofonoak
Aerofonoak

SOINU-TRESNAK EUSKAL HERRIKO HERRI-MUSIKAN

  Hona hemen, aurkezturiko sistema erabiliz, lan honetan agertzen diren Euskal Herriko soinu-tresnen zerrenda. Hau, Aita Donostiak "Instrumentos de Música Popular Española" lanean erabilitakoaren antzekoa da, bera ere, E. Hornbostel eta C. Sachs-en sailkapen-eran oinarritu baitzen.

 Zerrenda honetan, gaur egun erabiltzen direnak, orain dela gutxi arte erabilitakoak eta aspaldi galdutakoak sartuko ditugu , eta hauekin batera zenbait helburutarako erabilitako hots-tresnak eta jostailuak.

1.- IDIOFONOAK

A) Zuzenean kolpekaturikoak:
Txalaparta, toberak, kirikoketa, ote jotzea,...eskuak-txaloak, zurruma edo takoiak..., bata bestearen kontra jotako makilak, ezpatak, almerizak, triangelua.
B) Zeharka kolpekaturikoak:
Arxaluak, kriskitinak, goilareak, kalaka, matraka-mailuak, ezkilak, kaskabiloak, kanpaiak, panderoaren txindak, kanabera, kaskabeleta, kilikalaska, klasketa (behatzak), txepetxa-intxaurrak, kaskamelana-kokoa.
D) Igurtzi edo arraskaturikoak:
Karraka, igurtzitako botilak, hezurrak, kerrika-gurtardatza.
E) Punteaturikoak (malguak):
Tronpa-musugitarra-musumusika, igela.

2.- MENBRANOFONOAK

   Eragiteko eraren arabera sailkatuko ditugu.
A) Kolpekatuak, makila edo zotz edo eskuaz:
Danbolina, atabala, danborra, kaxa, bonboa, panderoa.
B) Igurtzitakoak:
Zuzenean: Panderoa
Zeharka, ziri edo soka baten bitartez bidalitako bibrazioa: Eltzagorra, ttipiontzia-zanbonba.
D) Airearen bidez (mirlinton delakoa):
Tulurtea, turuta-orrazia, paperezko soinu-tresnak.

3.- KORDOFONOAK

   Tinkaturiko eta bibrarazitako soka bat edo gehiagoz osaturiko soinu-tresnak ditugu. Hauek monodiko edo polifonikoak izan daitezke, eta gehienetan erresonantzi kaxa bat dute. Sokari eragiteko eraren arabera, hiru taldetan sailkatuko ditugu:
A) Pultsaturiko soka:
Lautea, bandurria, gitarra, maniura-harpa.
B) Igurtzitako soka:
Arrabita, biolina, zarrabetea, Arizkungo "harpa".
D) Kolpekaturiko soka:
Ttun-ttuna.

4.- AEROFONOAK

   Airea bibrarazteko erabiltzen diren sistema edo eragilearen arabera taldekatzen dira.
A) Flautak:
Moko-flauta zuzenak:
Jostailuzko flautak: Txulubitak, txilibitua.
Esku bateko flautak: Txistua, xirula, silbotea.
Bi eskuko flautak: Txilibitoa-txilibitua-txifloa.
Zeharkakoak: Flauta, pifanoa.
Bestelakoak: Zikiratzaile-txilibitua (flauta de Pan), txulubita (pistoia) , okarina, txulubita (abrikot-hezurra), txulubita (latazkoa).
B) Mihidunak:
Mihi bikoitzekoak (oboea): Turuta, tutubia, sunprinua, txanbela, dultzaina, Nafar gaita.
Mihi bakunekoak:
(batientea-klarinetea):Turuta, korneta, alboka, klarinetea.
(librea): ahosoinua, soinua-akordeoi diatonikoa-soinutxikia-trikitia, akordeoia (kromatikoa).
Xirolarruak : Xirolarrua-bota (mihi bikoitzekoa), xirolarrua-boha (mihi bakunekoa).
Bestelakoak: hegabera-apeua
D) Ezpainen bibrazioa/Tronpeta:
Naturala (inongo mekanismorik gabe): Adarra.
Kromatikoak (musika bandakoak) : Tronpeta, tronboia, bonbardinoa, tuba
E) Aerofono libreak:
Burruna, firringila, ziria.