Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Epaimahia:

Asunción Agiriano Altuna, epaimahaiburu.
Xabier Olaso Bengoa, epaimahaikide.
Arantza Balzategi Juldain, epaimahaikide.
Ruben Ruiz Perez, epaimahaikide.
Miguel Angel Asiain Yarnoz, epaimahaikide
Marta Merino Ortiz de Landaluce, epaimahaiko idazkari (hautespiderik gabea).

Epaimahiaren erabakia:

Epaimahaiak erabaki du 2006. urteko Euskadi literatura saria, haur eta gazteentzako euskarazko literatura modalitateari dagokiona, Patxi Zubizarretaren Pantaleon badoa lanari ematea.

Idazlanen literatura-kalitateari eta dimentsioari buruzko eztabaida zabala izan ondoren, epaimahaiak honako arrazoi hauek ikusi ditu lan hau saritzeko:

“Fantasiazko protagonistak dituen abenturazko liburu ederra da, ilusioaren pizgarri, laguntasuna, ikusmina eta bestelako baloreak bereganatzen dituena.
Esamolde eta ahots ugarik gozatzen dute irakurketa, eta pertsonaia bakoitzari ematen zaio ahots eta erregistro propio bat.
Ilustratzailea Jokin Mitxelena ere aipatu behar da ezinbestean, marrazkien bitartez ulertzen baita ipuina.”

Saritutako obrari buruz: Pantaleon badoa

Pantaleon elurrezko panpina bat da. Hotzaz eta paisaia zuriaz asperturik, basamortura joatea erabaki du, beroa eta koloreak ezagutzera. Eta arraunean joan behar izan du, eta oinez, eta bizikletaz. Natasha hartz zuri bat da, eta ezkutuka joan zaio atzetik, eta basamortura iristen lagundu dio. Baina, ai, oi, ei!, Pantaleon urtzen hasi da, eta Natasha itotzen…

Sariak:

14.500,00- €uro,eskuz esku

2.475,00.- €uro, saritutako lana beste hizkuntza batean argitaratu ahal izatea bideratuko duen hitzarmena sinatu ostean

Guztira: Oroitikurra eta 16.975,00.- €URO

Finalistak:

Haginak eta hilobiak, Landa, Mariasun (Erein)

Gogoa lege ,López Gaseni, Manu (SM)

Urrezko giltza, Zubizarreta, Patxi (Erein)