Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Epaimahia:

Antonio Altarriba Ordóñez, epaimahaiburu.
Felipe Juaristi Galdos, epaimahaikide.
Arantxa Urretabizkaia Bejarano, epaimahaikide.
Teresa Calo Fontan, epaimahaikide.
Isabel Alba Rico, epaimahaikide.
Marta Merino Ortiz de Landaluce, epaimahaiko idazkari (hautespiderik gabea).

Epaimahiaren erabakia:

Epaimahaiak erabaki du 2006. urteko Euskadi literatura saria, gaztelerazko literatura modalitateari dagokiona, Javiern de Dios Lópezen Comida para peces antzezlanari ematea.

Idazlanen literatura-kalitateari eta dimentsioari buruzko eztabaida zabala izan ondoren, epaimahaiak honako arrazoi hauek ikusi ditu antzezlan hau saritzeko:

“Lanak gaurkotasun handiko gai bat agertzen du, eta gure lan-bizimoduan eragiten duten jokamolde sotilak salatzen ditu.
Epaimahaikideek azpimarratu nahi izan dute zein garrantzitsua den Euskadi literatura saria antzerki generoko lan bati ematea, lan arin eta bizi-bizi bati, agertokian taularatzeko moduko planteamendua eskaintzen duena.”

Lehen aldia da gaztelaniazko literaturara zuzendutako Euskadi Sariaren baitan euskal argitaletxe batekin argitaratu duen Euskaditik kanpoko idazle bati ematen zaiola sari hau. Sariak aurreikusten du aukera hori, nahiz orain arte oinarri hauekin lan egin duten epai-mahaiek inoiz erabili gabea izan.

Saritutako obrari buruz: Comida para peces

Comida para peces lana gaurko gizartean ondo errotutako antzerki-testua da. Laneko jazarpena abiapuntu hartuta, egoera gogor horretan sakondu eta bere burua irensten duen gizartea erakusten digu; hurkoaren borrero bihurtzen gaituen gizartea, adiskideak etsai bilakatzen dituena, lankidea etsai amorratu. Aspaldi handian ahalegin handiz bereganatutako balioak galdu dituen gizartea, gu guztion jokabide agian ez etorkor baina bai axolagabearen ondorioz gero eta oldakorragoa den gizartea.

Kontzientziak asaldatzea da antzerkiaren helburua, eta lan honek ondo asko lortzen du helburu hori.

Sariak:

18.000,00.- €uro, eskuz esku.

3.535,00.- €uro, saritutako lana beste hizkuntza batean argitaratu ahal izatea bideratuko duen hitzarmena sinatu ostean.

Total: 21.535,00.- €uro

Finalistak:

La noche vencedora, Agiriano, Jon (Hiria)

Suerte de perro y otras historias, Fernández de la Sota, (José Algaida)

El piloto de la muerte, Sánchez-Ostiz, Miguel (Espasa-Calpe)

Mañana será otro día, Ugarte, Pedro (Lengua de Trapo)