Fernando Arambururen nobelak badu, epaimahai honen iritziz, nahikoa meritu esandako saria eskuratzeko. Horien artean honako hauek lirateke azpimarragarrien: bere kalitate literarioa; gaur eguneko nobela pikareskoaren tradizioarekiko lotura; pertsonaien izaera borobiltzen egileak darabilen ironia;
XX. mendearen lehen erdialdeko eszenatoki alegorikoak, ia-ia mitikoak sortzen eta garai haietakoak izan arren gaur ere ezagun-ezagunak ditugun gatazken oihartzuna islatzen erakutsitako eskua.
Saria:
2.000.000.- pezeta garbi: Eskuz esku.
500.000.- pezeta garbi: Saritutako zein idazleak argitaratutako beste idazlanen berri emango duen katalogoa egin ostean.
500.000.- pezeta garbi: Saritutako lana beste hizkuntza batean argitaratu ahal izatea bideratuko duen hitzarmena sinatu ostean.