Epaimahia:
Felipe Juaristi jauna, epaimahaiburu.
Jean Louis Davant jauna, epaimahaikide.
Tere Irastorza anderea, epaimahaikide.
Gorka Aulestia jauna, epaimahaikide.
Román Berriozabal jauna, epaimahaiko idazkari.
Epaimahiaren erabakia:
Aztergai izan ditugun liburuen kalitateaz eta literatura-dimentsioaz luze-zabal hitz egin, eztabaidatu eta iritzi trukaketari ekin ondoren, epaimahai honek hau erabaki du: 1) 1999 urteko “Euskadi” literatura saria, euskarazko literaturari dagokiona, Andu Lertxundi jaunak idatzi eta Alberdania argitaletxeak “Argizariaren egunak” izenburuarekin argitara emandako nobelari ematea.
Liburu horrek badu, epaimahai honen iritziz, nahikoa meritu esandako saria eskuratzeko. Horien artean honako hauek lirateke azpimarragarrien:
Andu Lertxundik eskaini digun nobela bikain eta borobil hau ez da ohiko horietakoa, ez da konbetzionala. Literatura generi desberdinez baliatuz eta beste arte mota batzuen etengabeko erreferentziak erabiliz, hala nola musika eta arte plastikoak, bizitza eta heriotza jartzen ditu aurrez aurre. Horrekin batera, errealitatea eta fikzioa, eromena eta zentzumena, egia eta gezurra ageri zaizkigu dantzan. Muga horietan dabil pertsona modernoari buruz Andu Lertxundik duenirudi eta iritzia.
2) era berean, epaimahai honek Andoni Egaña jaunak idatzi eta Alberdania argitaletxeak Euskalgintza Elkarlanean Fundazioarekin batera “ Pausoa noiz luzatu” izenarekin kaleratutako lanari akzesita ematea erabaki du.
Lan honek badu, epaimahai honen iritziz, nahikoa meritu esandako akzesita eskuratzeko. Horien artean honako hauek lirateke azpimarragarrien:
Andoni Egañak maisuki txertatzen ditu bi planotako egituran erabaki baten arrazoiak, alegia barne munduari (komentua, Zarautz) zein kanpo minduari (Jaka eta Bigarren Errepublika aurreko matxinada) dagozkien egituran. Bi planook bi ibai-adarren modura bat egiten dute pertsonaia bere osotasunean erakutsiz.
Aipatzekoa da barne mundua adierazteko erabilitako bidea: ez da gainezka egiten duen ura, baizik eta tantaka, besteen elkarrizketetatik isurtzen dena.
Elkarrizketak oso zehatzak dira, hitz gutxikoak baina, aldi berean, oso esanguratsuak.