Andoni Egaña (Zarautz, 0961). Euskal Filologia ikasketak egin zituen Gasteizen. 1993 eta 1997ko Bertsolari Txapelketa Nagusietan txapendun izatera iritsi zen. Literaturgintzan ere bidea egina du: "Sokratikoek ete badute ama" (Erein, 1989) ipuin-bilduma izan zen argitaratu zuen lehen liburua, eta haren ondoren "Aitaren batean" (Elkar, 1990) artikulu-bilduma ondu zuen. 1997an, eta Jon Sarasuarekin batera, "Zozoak" "beleari" (Alberdania) gutun-hizketa osatu zuen.