Juan Kruz Igerabide Sarasola Adunan (Gipuzkoa) jaio zen 1956an, eta bertan bizi da. Maisu ikasketak egin eta irakasle ibili zen zenbait herritan zortzi urtez. Filologia ikasi eta Euskal Filologian doktoregoa egin zuen. Unibertsitateko irakasle da Euskal Filologia sailean. Itzulpen anitz egin ditu euskarara, Apuleio, T. Aitmatov etabar. Ikerketa lanak ere argitaratu ditu, batik bat poesiaren ingurukoak.
Poesia idatziz eta ikertuz sartu zen literaturaren munduan. Haur literaturako ikerketak ere egin zituen, eta bere lehen liburua, "Begi-niniaren" poemak izan zen, Espainiako Sari Nazionalean finalista. Geroztik lan ugari argitaratu du zein poesiaz zein prosaz, sari batzuk irabazi ere bai, eta buruzko saioak egiten. Espainiako beste hizkuntzetara itzultzen hasiak dira beraren lanak; Edebé, La Galera, Hiperión, eta beste hainbat argitaletxetan aurki daitezke.