Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Dantza tradizionala


Oinarrizko kontzeptuak: Amaierak

Honekin guztiarekin frogatzen saiatzen da besteak baino garrantzitsuagoa den dantzarik ez dagoela. Batzuk besteak baino ezagunagoak dira, batzuen burutzapena besteen burutzapena baino konplexuagoa da. Batzuk dantza erritualak dira eta besteak jolas-dantzak dira. Batzuk erlijiozko dantzak dira eta beste batzuk paganoak. Batzuk sakratuak dira eta beste batzuk profanoak. Batzuk taldekakoak eta irekiak dira eta beste batzuk itxiak. Orokorrean leku irekietan dantzatzen dira, baina bakarren bat jatorriz areto itxietan egiten zen. Gehiengoa gizonezkoek soilik dantzatzekoak ziren, bakar batzuk emakumezkoek soilik dantzatzekoak eta beste batzuetan gizonezkoek eta emakumezkoek egiten zuten dantza batera.

Dantzek koreografia, izaera, historia edo jai-giroari dagokionez dituzten alderdi bereziek eta dantzen erabilpen tradizional, ludiko, turistiko eta, batik bat, jai-erlijiozkoari dagozkion alderdiek moldatzen dituzte euskal dantzaren oinarrizko ezaugarriak.

Errepresentazio-modu anitz bereiz daitezke, baina guztiak erkidego bakoitzaren giza mailako eta gizarte-mailako azaleratzearen ondorio dira, inolako zalantzarik gabe, -agerraldi horien idiosinkrasian ezezik, agerraldi horien herri-sentimenduan ere nabariak- eta, bestalde, tokiko eta familiako erritoetan gauzatzen dira.


 

Azken eguneratzea: 2006/03/24