Dantza tradizionala
Oinarrizko kontzeptuak: Jaien amaireko Dantzak
Era berean, hirugarren dantza-multzoa jaiei eta inauteriei amaiera emateko egiten diren dantzek osatzen dute. Gaur egunera arte gure geografiaren leku jakin batzuetan soilik iraun dute halako dantzek bizirik: Jorrai Dantzak eta Zaragi Dantzak Aranon, Markinan, Goizuetan, Mutrikun, Deban eta Oikian. Dantza hauek jaietako gehiegikeriari amaiera ematen diote sinbolikoki eta, horretarako, hutsik eta puztuta dagoen ardo-zahagia kolpatuz, astinduz eta errez irudikatzen dute jaien amaiera. Ziklo baten amaiera eta beste ziklo baten hasiera da.