AURKEZPENA
‘Dantza Bultzatuz’ programa orokorraren barruan, Eusko Jaurlartizako Kultura sailak ‘dferia-DANTZAN’ programa espezifikoa bultzatzen du, non, dFeriaren barruan, Dantzarako porgrama berezia antolatzen baita.
Honela ere jarraipena ematen diogu 2001 eta 2009 urteen bitartean antolatzen zen ‘Dantzarako Plataforma’ programari, Feriaren edizio batzutan zehar antoaltutakoa.
Marka honekin ‘dFeria-DANTZAN’, aurten 6 dantza lana aurkeztuko dira Feriaren barruan, hain zuzen:
- Anakrusa: ‘Tempus, I’
- Dantzaz konpainia: ‘Arte-An’
- Elirale Konpainia: ‘Ninika’
- Ertza: ‘Act of God’
- Olatz de Andrés: ‘Privolva’
- Organik Dantza-Antzerkia: ‘In corpore sano’
Zergatik dFeria-DANTZAN
Dantza konpainek Euskadin nahiz kanpoan beren produkzioak erakusteko egiten duten esfortzua lagundu nahi du dFeria-DANTZAN. Alde horretatik, programatzaileentzako erakustoki egokia da egungo Euskadiko dantzaren ikuspegi orokorra izateko.
dFeria-DANTZAN eta beste zabalkunde ekimen batzuek (Dantzan Bilaka eta Dantza Zirkuitoa, adibidez) Kultura Sailaren Dantza Bultzatuz programa osatzen dute.
|