"In corpore sano" Organik Dantza-Antzerkia
Egilea: Natalia Monge Koreografia: Creación Colectiva (Directora e Intérpretes) Zuzendaritza eszenikoa: Natalia Monge e Izaskun Santamaría Interpreteak: Pilar Andrés, Helena Golab, María Martín, Natalia Monge Ekoizpena: Organik, Dantza –Antzerki & Portal 71 Musika: Marc Cano Eszenografia diseinua: Organik, Dantza – Antzerki Argiztapen diseinua: Javi Ulla Argi teknikaria, soinua: Marc Cano Jantziak: Mayda Zabala
LABURPENA Zenbat jende hasten da dieta egiten astelehenero? Zenbat hasten da gimnasioan irailean, eta zenbat joaten da ekainean? Eta Eguberriak eta gero? Eta zenbatek ekiten dio bikini operazioari? Gauza nabaria dirudi gorputza eta burua berdin-berdin zaindu behar ditugula, eta horretarako, denok dakigunez, ondo jan, kirola egin eta nork bere buruarekin ondo sentitu behar dugu. Hala ere, gaur egun, zenbait mutur daude, desiratutako oreka horretatik urruntzen direnak. Alde batetik, gero eta gaixotasun gehiago daude sedentarismoaren eta elikadura txarraren ondorioz. Borondate-gabezia hutsa baino ez da? Eta beste batetik, batzuek buru-belarri zaintzen dute beren irudia, hura obsesio bihurtzeraino: ariketa fisikoa egiten dute egunero, dieta zorrotzak egiten dituzte… Noraino irits daiteke norbait, bere ametsetako gorputza lortzeko? Eta norbaitek ez badie ezarritako arau horiei jarraitzen, zergatik sentitzen da errudun?
|