"Privolva" Olatz de Andrés
Ideia eta zuzendaritza: Olatz de Andrés
Sorkuntza eta interpretazioa: Pilar Andrés, Isaac Erdoiza, Olatz de Andrés
Kanpo - laguntza: Igor de Quadra, Izaskun Santamaría
Soinu Espazioa: Jose Urréjola
Argiztapena: Gabo Punzo Jantzigintza Leire Orella
Testuaren ikus - diseinua: Raquel Durán
Ekoizpena: Muelle 3 Espacio de Danza y Creación
Koprodukzioa: Festival BAD'11 (Bilbao)
Sorkuntza egoitzak: L'animal a L'esquena (Girona), La Fundición (Bilbao)
LABURPENA
Privolva-k homogeneizatu egiten diren gorputzekin jolasten du. Privolva ukitu erretro-futurista duen pieza da. Privolva definitu gabeko espazio multidimentsional eta poetikoan kokatzen da. Espazio paralelo bat sortzen laguntzen duten film-baliabideekin lan egiteko interesa dauka abiapuntu pieza honek. Espazio horretan, hiru gorputzak ordeztu, mugatu, osatu egiten dira, eta funtzionatzeko modu berezi bat sortzen dute…1, 2, 3, 1, 2, 3, 1, 2, 3, 1, 2, 3, 1, 2, 3, 3, 3, 2, 3, 1, 1, 1, 1, 3, 2, 2, 3, 1, 2, 3, 1, 2, 3, 1, 2, 3, 1, 2, 3 eta ahazten ari direnari buruz dabiltza galdezka. Privolva-k ilargiaren beste aldea esan nahi du, lurretik inoiz ikusi ezin dugun aldea. (Kepler).
Koreografo, dantzari eta itzultzailea da Olatz De Andrés. d-Ilista geltokia (2005), Humanos (2006), Yo soy una cosa que dura (2007) eta dA cAPO (2010) piezen sortzailea da, Euskadiko Koreografo Gazteen programak eta Dantzan Bilakak babesturik. Zootropo, Marató del Espectacle-k elkarlanean ekoiztua (Barcelona, 2007), eta Desde el Ángulo Ciego (2009) piezak sortu ditu elkarlanean. Bere lanak Katalunian, Kanarietan eta Euskadin aurkeztu dira. Dantzari gisa, Katalunian lan egin du 2004 eta 2009 artean, Deambulants, Iliacán eta A&B kopainiekin eta Benoit Lachambre eta John Jasperse koreografoekin. Bartzelonan, Amsterdamen, Bilbon, Miguel Hernández (Elxe) Unibertsitateko Dantza Garaikidearen Titulua, DMT Masterra Bartzelonako Unibertsitate Autonomoan, Release tekniketan, Contact-improvisación, Body weather, Inprobisazioa eta Konposaketan burutu ditu ikasketak. 2010etik, Bilboko Muelle 3 dantza eta sorkuntza gunea kudeatzen du, beste batzuekin batera.