"Act of God" Ertza
Zuzendaritza: Asier Zabaleta
Laguntzailea: Arantza Balentziaga
Koreografia: Asier Zabaleta
Aktore zuzendaria eta dramaturgia- Dramaturgia: Ander Lipus
Testuak: Harkaitz Cano
Soinu diseinua: Xabi Erkizia
Musika: J.S. Bach
Argiztapena: Antoni Angel Alcaide
Antzezleak: Eneko Gil, Lorentxa Iturralde, Noemí Viana, Asier Zabaleta
Argazkia: Gorka Bravo
LABURPENA
Geure erantzukizunetik askatzeko asmazioa ote da jainkoa? Askatasunari diogun izua baretzeko modua? Beste norbaitengan sinestearen poderioz, geure buruengan ez sinestekoa? Beldurrari errentagarritasuna ateratzeko era zikoitza, ala haraindiko munduen itxaropena? Zenbaitentzat herriaren opioa dena, kontsolamendua eta indarra emateko erritual sorta da beste batzuentzat. Batzuentzat sineskeria antolatua dena, bizitzaren zentzurik eza zedarritu eta arautzeko modua da bestetzuentzat. Gertaerak daude batetik, eta gertaera horien interpretazioa, bestetik. Gauzen zergatia haurren seta eta xalotasunarekin galdetzen dutenen begiradan kokatzen da Act of God. Zer da komenigarriago, drama ilunari etsipen kristauarekin behatzea, ala datorrenari umore beltzarekin heltzea? Balio al dute garai berriotan berba zahar eta higatuek? Hitza amaitzen den lekuan, ulua baino ez zaigu geratzen. Oihukatutako ulua, eta, zergatik ez, dantzatutako ulua.
2004an, Asier Zabaletak ERTZA Konpainia sortu zuen, espazio berri bat irekitzeko helburuz; espazio berri bat, hainbat arte-diziplina ?dantza, antzerkia, arte plastikoak edo ikus-entzunezkoen hizkuntza? elkartu eta elkarreragin horren bitartez sortzeko. ERTZA sortu zenetik, Asierrek hainbat herrialdetan aurkeztu ditu bere ikuskizunak: Txina, Filipinas, Brasil, Peru, Costa Rica, El Salvador, Mexiko, Israel, Errusia, Lituania, Luxenburgo, Suitza, Alemania, Frantzia, Italia, Grezia, Espainia eta Portugal.