"Ninika" Elirale Konpainia
Dantzariak: Vivien Ingrams, Lorentxa Iturralde, Jose Cazaubon Koreografoa: Pantxika Telleria Zuzendaritza-laguntzailea: Joxelu Berasategui Dantza tradizionaleko laguntzailea: Jon Maya Musika Joseba: Irazoki Eszenografia, jantzi-diseinua, bisuala: Maialen Maritxalar Osagarriak: Annie Onchalo eta Suak Konpainia Jantziak Karine Prins Argiztapena: Javi Ulla
LABURPENA Zuria neguagatik eta gorria neguko distiragatik… Ninika gorputzaren oda dugu, jantzien eta mugimenduen bitartez egina, eta poesiaz eta sentsualtasunez betetako ikuskizuna. Hiru dantzarirentzako koreografia-lan horretan mintzaira garaikidea eta euskal mintzaira tradizionala nahasten dira. Jantzien eta horien historiaren bitartez, denboraz kanpoko eta denboraz haratagoko bidaia batera garamatza Ninika-k, eta urtaroak igaro ahala, bidaia horrek jantzi eta erantzi egiten du, nolabaiteko biluztasunari aurre egitera bultzatuz ikusleak. Ikuskizuna haurrentzat, gazteentzat eta helduentzat egina dago.
|