"Tempus, I" Anakrusa
Egileak: Noemí Viana, Eneko Gil, Iñigo Ortega Koreografoak: Noemí Viana, Eneko Gil, Iñigo Ortega Zuzendaritza Eszenikoa: Dejabu Panpin Laborategia Aholkularitza: Oier Guillán Ekoizpena: ANAKRUSA Musika: Ebi Soria Musika zuzendaritza: Ebi Soria Argiztapen Diseinua: Ander Fernandez Soinu Diseinua: Ebi Soria Antzezleak: Noemí Viana, Eneko Gil, Iñigo Ortega
LABURPENA Tempus, -i, piezak hiru lengoaia nahastu eta lengoai bakarra sortu nahi du musika, dantza eta antzerkia eszenatokian jarriz. Idazle batek bere sorkuntzan dituen gorabeherak izango dira istorioaren gidari, sorkuntza-prozesuan bere idatz-makinaren eta sormenaren arteko erlazioa dantzaren bitartez adieraziz. Musikak eszenan gertatzen diren soinuez eraikia egon nahi du, bertako soinuek garrantzia hartuz. Bidaia emozional bat, metronomoa, idatz-makina, denbora, denboraren joan-etorria, denbora sentitzeko modu ezberdinak, tempus, tempi, tempo, temporum, tempis, tempis. Anakrusa taldea 2011n Dantzan Bilakako proiektuarekin batera jaiotzen da. Mugimendua, soinua eta espazioaren uztarketatik sormen lengoai berrien bila. Esperimentazio lanetan murgildurik soinuak gorputzean eta espazioan isladatzen dituen oihartzunak aurkituz materiala sortzen hasi zen taldea. Idazteko makina eta metronomo batekin lan egiten hasi eta Tempus,-i sortzen du, taldearen lehenengo pieza.
|