Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

dFeria Dantzan - 2011

AURKEZPENA

dFeria Dantzan '11 - Kartela

‘Dantza Bultzatuz’ programa orokorraren barruan, Eusko Jaurlartizako Kultura sailak “dferia-DANTZAN” programa espezifikoa bultzatzen du, non, dFeriaren barruan, Dantzarako porgrama berezia antolatzen baita.

Honela ere jarraipena ematen diogu 2001 eta 2009 urteen bitartean antolatzen zen ‘Dantzarako Plataforma’ programari, Feriaren edizio batzutan zehar antoaltutakoa.

Marka honekin “dFeria-DANTZAN”, aurten 5 dantza lana aurkeztuko dira Feriaren barruan, hain zuzen:

  • Dantzaz konpainia: “Mintzo”
  • Helena Golab: “Black Diamond”
  • Natxo Montero_danza: “Carne di prima qualitá"
  • Kukai dantza konpainia: “Karrrikan”
  • Noemi Viana & Jesús Rubio: “Menú del día"

Zergatik dFeria-DANTZAN

Dantza konpainek Euskadin nahiz kanpoan beren produkzioak erakusteko egiten duten esfortzua lagundu nahi du dFeria-DANTZAN. Alde horretatik, programatzaileentzako erakustoki egokia da egungo Euskadiko dantzaren ikuspegi orokorra izateko.

dFeria-DANTZAN eta beste zabalkunde ekimen batzuek (Dantzan Bilaka eta Dantza Zirkuitoa, adibidez) Kultura Sailaren Dantza Bultzatuz programa osatzen dute.