Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

dFeria Dantzan - 2011

"Menú del día" Noemi Viana & Jesús Rubio

Menú del día

Zuzendaritza eta koreografia: Noemí Viana, Jesús Rubio
Antzezleak: Melania Olcina, Nazaret Laso, Jesús Rubio, Noemí Viana
Musika: Nina Simone, Freestylers
Argien teknikoa: Antoni Alcaide
Soinuaren teknikoa: Alberto Ruiz, David González
Bideo-dantza: Rubén Lobos
Argazkilaritza: Nagore Urrutia, Lierni Goya

LABURPENA
Noemí Viana eta Jesús Rubiok menu zaporetsu bat osatu dute Ofeliaren pintxoa, Sinnermana, Bideo-dantza sorbetea eta Pi 20 bat bigarren plater moduan aurkezten dutelarik. Ofeliaren pintxoa hestebetez osatua dago (Melania Olcina eta Nazaret Laso), Alberto Ruiz artistak egindako soinuzko ohe karraskari baten gainean. Sinnermana Nina Simoneren almibar gozoak bi legatz zati bustitzen ditu (Melania Olcina eta Nazaret Laso), Jesús Rubioren uztako ardo gozoarekin lagunduta. Bideo-dantza sorbete batekin, digestio-laguntzaile bideo kopa bat aurkezten dute, Freestyler siropearekin, Ruben Lobos sukaldariak prestatua Trintxerpeko Ziriza etxeko marmitetan. Bigarren plater bezala, azpizuna zerbitzatuko dute Pi 20 erara, Freestyler-en nektarraz baliatu direlarik menuko plater nagusi hau labekatzeko eta 2010 Madrilgo XIV Koreografia Lehiaketa sariaren irabazle izan dena.