Pavesi P4 artilleria-traktorea. Gerra- eta lan-makina
Pavesi P4 artilleria-traktorea. Gerra- eta lan-makina
Konsoni Lantegia bisitatzean objektu erakargarrienetako bat artillería-traktore hau da. Bere kokapenak (nabearen sarreran), bere kolore gorriak eta bere gurpil handien defentsek oharkabezina egiten dute. Zalantzarik gabe, bildumako piezarik berezienetako bat da.
Ez da objektu txikia: lau metro baino gehiagoko luzera eta 2,30 metroko zabalera du; metro laurogeikoa gainditzen du. Ugo Pavesi ingeniari italiarrak diseinatu zuen, 1926an. Bere lehen erabilera nekazaritza izan zen; laster, baina, artillería-traktore egokitu zuen armadak. Zergatik zen hain baliagarria erabilera militar-erabilerarako? XX. mendearen hasieran (batez ere Lehen Mundu Gerraren ondoren), Europako armadak armamentua lekualdatzeko sistema berriak behar zituen, armamento hori gero eta astunagoa eta handiagoa baitzen. Zamalanak, ordura arte tiro-animaliekin (mandoak adb.) egiten zituzten; artean, aitxitik, motordun ibilgailuekin egiten hasi ziren: txikiak eta arinak ziren eta, aldi berean, indartsuagoak. Pavesik diseinatutako eredua ideala zen, batez ere lur irregularretara egokitzeko gaitasunagatik: kremailera-sistema erabat artikulatuta zuenez, aurrealdea eta atzealdea modu independentean biratu eta makurtu zitekeen. Sistema horri eta metalezko ainguraketa mugikorrak dituzten gomazko gurpil trinkoei esker, mota guztietako lurzoruetara eta ia bertikalak diren maldetara egokitu zitekeen (% 80raino!!!). Oso indartsua zenez, 3.500 kg arrastatzea zeukan.
P4a Italian fabrikatu zen lehen 4 x 4 modeloetako bat da. Fiat automobilgintza enpresak ekoizteko lizentzia izan zuen. Hainbat herrialdetara esportatu ziren: Espainiak, Marokoko gerra (1924-1927) zela eta, traktore horietako batzuk erosi zituen. Modelo hori Espainiako gerra zibilean ere erabili zuten frankistek: 1936an Corppo Truppe Volontariek (Mussolinik Francoren alde bidalitako unitate militarrak) ekarri zituzten. Izan ere, unitate batzuek Madrilgo ingurabidean parte hartu zuten.
Lan zibiletarako erabili ondoren, gure Fiat Pavesi hori 1984an sartu zen bilduman, eta, ordutik, gure kultur ondarearen partea da.
Ainara Martínez Matía (AVPIOP-IOHLEE)
Datu teknikoak
Izena: Trattore artiglieria Campale Pavesi P4
Urtea: 1926 (modeloa)
Ekoizpena: Fiat-Pavesi
Motorra: 4 zilindro; balbulak buruan 4724 cc; urez hoztuta
Potentzia: 55 CV (43 CV + 1.200 RPM = gehieneko par-erregimena)
Norabidea: Kremailerak artikulatuta. Trakzioa: 4 x 4
Pisua: 5.800 kg, martxarako moduan
Atoian eramateko maximoa: 3,5 t (gutxi gorabehera)
Ibi-gaitasuna: 70 cm
Oztopoak gainditzeko gaitasuna: 50 cm
Gehienezko abiadura: 20 km/h gehieneko bira-erregimena (1.700 rpm)
Gehienezko malda: % 80
Erregaia: Gasolina/petrolioa/alkohola