Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Euskadiko XXVIII. Eskolarteko Kirol Jokoak - Waterpoloa 09

Waterpolo, 2009ko araudia

Eusko Jaurlaritzako Kirolen Zuzendaritza Euskadiko Igeriketa Federazioarekin batera EUSKADIKO XXVIII. ESKOLARTEKO KIROL JOKOAK antolatuko ditu, 2009ko maiatzaren 30ean Gasteizen, Abetxukoko kiroldegian datorrenarekin arabera:

1. Parte hartzea


Lurralde liga bakoitzeko talde irabazleak parte hartuko du, infantil mailakoek (1995 eta 1996an jaiotakoak)

2. Taldeen osapena


Taldeak ordezkari eta entrenatzaile batez gain, 13 jokalariz osatuko dira gehienez. Guztiak aktan izena emanda egongo dira.

Partida bat hasteko, gutxieneko jokalari kopurua zazpi izango da. Talde bakoitzean zazpi jokalarik parte hartuko dute partidan (sei eta atezaina).
Izena emandako jokalari guztiek (hamahiru), partiduak osatzen dituen lau laurdenetatik GUTXIENEZ BAT jolastu beharko dute.

Talde guztiak, gutxienez, bi emakume jokalari izan beharko dute.

Partida hasi baino 15 minutu lehenago, talde bakoitzak idatziz mahai laguntzaileei parte hartuko duten jokalari eta teknikarien hurrengo datuak erraztu beharko dizkie:

Izen-abizenak, txano zenbakia, jaiotze urtea eta jokalariaren lizentzia zenbakia (RFEN eredu aktari dagokiona).


3. Joku sistema

Final Eskolarra partidu 1era
Denbora errealeko 8 minutuko 4 denboraldiz osatuko da, 2 minutuko atsedenaldiarekin. 2 hutsarte aitortzen dira (minutu 1eko luzapenaz) talde bakoitzarentzat.

Partidan, jokalarien beharrezko aldaketak egitea onartuta dago.

Baloia MIKASA 6009 W edo antzekoa izango da.

Jolas eremua 20 metrokoa izango da RFENaren araudian dauden ateen tamainekin.

4. Sailkapenak eta puntuazioak

- Partidaren amaieran gol gehiago sartu dituen taldeak irabaziko du.

- Partida bukatzerakoan berdinketa egonez gero, 5 penalti jaurtiko dira, 5 minutuko atsedenaldiaren ondoren. Penaltien jaurtiketak ondoren aipatzen den moduan egingo dira:

(a) Bi taldetako ordezkariei deituko zaie penaltien jaurtiketetan parte hartuko duten bost jokalarien eta atezainaren zerrenda emateko; atezaina aldatu daiteke, beti ere bere, ordezkaria jokalarien zerrendan baldin badago eta (c) atala betetzen badute.
(b) Hautatutako bost jokalarien zerrenda, jokalariek jaurtiketak egingo dituzten ordenan zehaztuko da. Orden hau, aldaezina izango da.
(c) Kanporatutako jokalariek ezin izango dute penalti jaurtiketetan eta atezainaren ordezkari moduan parte hartu.
(d) Atezaina penalti jaurtiketen bitartean kaleratzen bada, jaurtiketak botatzen dituzten bost jokalarietako bat bere lekua ordezkatu ahal izango du, baina erakartzen dituen abantaila barik; jaurtiketa burutu ondoren, beste jokalari edo atezainagatik ordezkatua izan daiteke.
(e) Jaurtiketak txandaka egingo dira ate bakoitzean eta jokalari guztiak, jaurtiko duena eta atezain defendatzailea izan ezik, bere taldeko aulkian eseriko dira.
(f) Penalti jaurtiketak hasten dituen taldeak zozketaz zehaztuko da.
(g) Lehenengo bost jaurtiketak burutu ondoren taldeak berdinduta badaude, jokalari berdinek txandaka jaurtiko dute, batak huts egin eta besteak sartu arte.

5. Izen-emateak

Federazio bakoitzak Euskadiko Igeriketa Federazioari jakinaraziko dio 2009ko maiatzaren 25a baino lehen, Joko Eskolarretan parte hartuko duen taldea, honek osatzen duen jokalarien zerrenda, entrenatzaile eta ordezkaria atxikituz.

6. Kirol sariak

Ondorengo kirol sariak ezarrita daude: 1. eta 2. sailkatutako taldeei trofeoa.

7. Ezbeharren aurrean

Lesio edo ezbeharrik sortu ezkero nahi eta nahi ez antolakuntzak kirol eremuan izango duen arduradunarengana jo beharko da. Honek eman beharreko gainontzeko pausuak bideratuko ditu.

8. Nota finala 

Talde bat 30 minutu baino gehiago berandutzen bada partida jolasteko, ez aurkeztutzat emango da, ezinbesteko arrazoiagatik izan ezik. Talde bat aurkezten ez bada, partidaren galtzearekin zigortuko zaio (garaipena kontrako taldearentzat izango da 5-0 emaitzarekin)
EIF-FVNk Txapelketa Zuzendari bat izendatuko du txapelketa honentzat.

Arautegi honetan azaltzen ez diren kontuak argitzeko, ondorengo testuak hartuko dira kontuan:

a) 14/ 1998 LEGEA, Ekainaren 11koa, Euskadiko kirolarena.
b) Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailaren 1985eko uztailaren 2ko Agindua, Eskolarteko Euskadiko Jokoak arautzekoa.
c) Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Turismo Sailaren 1985eko uztailaren 29ko Agindua, Eskola Kiroletako lehiaketez diziplina-arauak jartzeari buruzkoa.
d) Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailaren 1986ko maiatzaren 20ko Agindua, Euskadiko Jokoak arautzen dituen 85.07.02-ko Agindua aldatzen duena.
e) Eskola Kirolari buruzko uztailaren 1eko 125/2008 Dekretua.
f) Euskadiko Igeriketa Federazioko arautegiak agindutakoa.