Segurtasun Saila

Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2011ko irailaren 14koa, Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioetako sailburuarena, babes ofizialeko etxebizitza eskuratzeko eskatu beharreko urteko diru-sarrera haztatuen mugak aldatzeko dena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 187
  • Hurrenkera-zk.: 4769
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2011/09/14
  • Argitaratze-data: 2011/09/30

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Ingurune naturala eta etxebizitza
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Hirigintza eta etxebizita; Funtzio publikoa

Testu legala

Babes publikoko etxebizitzen araubide juridikoari eta etxebizitzaren eta lurzoruaren inguruko finantza-neurriei buruzko martxoaren 4ko 39/2008 Dekretuak, bere 16. artikuluan, babes ofizialeko edozein etxebizitza eskuratzeko ezinbesteko baldintzak ezartzen ditu eta, lehenengo paragrafoan, d) idatz-zatian, zehazki, arauek ezarritako gutxieneko eta gehienezko diru-sarrerak betetzea ezinbesteko baldintza dela ezartzen da.

Martxoaren 4ko 39/2008 Dekretu horrek 19. artikuluan arautzen ditu, hasiera batean, gutxieneko eta gehienezko diru-sarrerak, eta bigarren paragrafoan zehazten duenez, «aurreikusitako diru-sarreren mugak eguneratu ahal izango dira Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuaren Aginduz». Horrela, diru-sarreren mugak aldatu egin ziren babes ofizialeko etxebizitza eskuratzeko eskatu beharreko urteko diru-sarrera haztatuak eguneratzeko den Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuaren 2008ko irailaren 8ko Agindu bidez (2008ko irailaren 8ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratua), kopuruak errealitate ekonomikora eta babestutako etxebizitzaren errealitatera egokitzeko, hain zuzen, eta diru-sarrerengatik etxebizitza-merkatu libretik kanpo geratzen diren etxebizitza-eskatzaileei babes ofizialeko etxebizitzen onuradun izan daitezen laguntzeko. Hona hemen Agindu horretako 2. artikuluak zehaztutako urteko diru-sarrera haztatuen gehienezko mugak:

  1. Erregimen bereziko babes ofizialeko etxebizitzen alokairurako: 3.000 eta 22.000 euro bitartean.

  2. Erregimen bereziko babes ofizialeko etxebizitzen erosketarako: 9.000 eta 22.000 euro bitartean.

  3. Erregimen orokorreko babes ofizialeko etxebizitzen eta zuzkidura-bizilekuen alokairurako: 3.000 eta 35.000 euro bitartean.

  4. Erregimen orokorreko babes ofizialeko etxebizitzen erosketarako: 9.000 eta 35.000 euro bitartean.

  5. Etxebizitza tasatu autonomikoen erosketa eta alokairurako: 12.000 eta 45.500 euro bitartean.

    Dena dela, aipatutako diru-sarrera mugapen horiek ez dira berraztertu azken urteotan eta, bistan denez, egungo ekonomiatik eta babespeko etxebizitzaren errealitatetik kanpo geratu dira. Beraz, berraztertu egin behar dira, diru-sarrerengatik etxebizitza-merkatu libretik kanpo geratzen diren etxebizitza-eskatzaileak babes ofizialeko etxebizitzen onuradun izaten jarrai dezaten. Horretarako, Euskadiko Autonomia Erkidegoko etxebizitza-premiak aztertu behar izan dira, babestutako etxebizitza eskatzen dutenen ezaugarri sozio-demografikoak, ekonomikoak eta haien etxebizitza-egoerak kontuan hartuta.

    Berraztertzea, beraz, egungo testuinguru sozio-ekonomikoan egin da, Euskadiko Autonomia Erkidegoko herritarrei eragiten dien etxebizitza-premiak eta etxebizitza eskuratzeko zailtasunak kontuan hartuta, Etxebizitzaren Behatokiak egindako etxebizitza eskatzaileen gizatalde zehatzen azterketa oinarri hartuta, hain zuzen ere.

    Azkenik, adierazi beharra dago Agindu honen formulazioa eta izapideak Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen 22. artikuluan ezarritakoaren arabera egin dela, eta, orobat, Euskadiko Jaurlaritzaren Kontseiluak genero-inpaktua aldez aurretik ebaluatzeko 2007ko otsailaren 13ko bilkuran onartu zituen jarraibideak kontuan hartuta.

    Horren ondorioz, eta Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen azaroaren 24ko 607/2009 Dekretuan xedatutakoari, eta babes publikoko etxebizitzen araubide juridikoari eta etxebizitzaren eta lurzoruaren inguruko finantza-neurriei buruzko 39/2008 Dekretuaren azken xedapenen artetik lehenengoari jarraiki, honako hau

Babes publikoko etxebizitzen araubide juridikoari eta etxebizitzaren eta lurzoruaren inguruko finantza-neurriei buruzko martxoaren 4ko 39/2008 Dekretuaren 19.2 artikulua garatzea da Agindu honen xedea, Euskadiko Autonomia Erkidegoan babes ofizialeko etxebizitza eskuratzeko aurreikusitako diru-sarreren mugak eguneratzeko, alegia.

Hona hemen gutxieneko eta gehienezko urteko diru-sarrera haztatuak:

  1. Erregimen bereziko babes ofizialeko etxebizitzen alokairurako: 3.000 eta 25.000 euro bitartean.

  2. Erregimen bereziko babes ofizialeko etxebizitzen erosketarako: 9.000 eta 25.000 euro bitartean.

  3. Erregimen orokorreko babes ofizialeko etxebizitzen eta zuzkidura-bizilekuen alokairurako: 3.000 eta 39.000 euro bitartean.

  4. Erregimen orokorreko babes ofizialeko etxebizitzen erosketarako: 9.000 eta 39.000 euro bitartean.

  5. Etxebizitza tasatu autonomikoen erosketa eta alokairurako: 12.000 eta 50.000 euro bitartean.

Ondoren adierazten diren prozeduren ondoriozko espedienteetan ez dira agindu honetan ezarritako diru-sarreren gehienezko mugak aplikatuko. Beraz, ondoren azaltzen diren prozeduren ondoriozko espedienteetan kasu bakoitzari dagozkion arauak erabiliko dira:

Agindu hau indarrean sartu aurretik hasteko agindua EHAAn argitaratu duten esleipen prozedurak.

Udalen esleipen-prozedurak, baldin eta horietan organo eskudunak udal oinarri arautzaileak onartu baditu Agindu hau indarrean sartu aurretik.

Sustatzaile pribatu, kooperatiba, ondasun-erkidego edo erabilera propiorako sustatzaileei esleitzeko prozedurak, baldin eta horien espedienteek behin-behineko sailkapena badaukate Agindu hau indarrean sartu aurretik.

Indargabetuta geratuko da babes ofizialeko etxebizitza eskuratzeko eskatu beharreko urteko diru-sarrera haztatuak eguneratzen dituen Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuaren 2008ko irailaren 8ko Agindua.

Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean hasiko da indarrean.

Vitoria-Gasteiz, 2011ko irailaren 14a.

Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioetako sailburua,

IGNACIO MARÍA ARRIOLA LÓPEZ.

Gaiarekin lotutako edukiak


Arauaren historia (9)

Arauaren historia

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.