Segurtasun Saila

Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2008ko irailaren 8koa, Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuarena, babes ofizialeko etxebizitza eskuratzeko eskatu beharreko urteko diru-sarrera haztatuak eguneratzeko dena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indargabetua

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 170
  • Hurrenkera-zk.: 5136
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2008/07/08
  • Argitaratze-data: 2008/09/08

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Ingurune naturala eta etxebizitza
  • Azpigaia: Funtzio publikoa; Gobernua eta herri administrazioa; Hirigintza eta etxebizita

Testu legala

Babes publikoko etxebizitzen araubide juridikoari eta etxebizitzaren eta lurzoruaren inguruko finantza-neurriei buruzko martxoaren 4ko 39/2008 Dekretuak, bere 16. artikuluan, babes ofizialeko edozein etxebizitza eskuratzeko ezinbesteko baldintzak ezartzen ditu eta, d) idatz-zatian, zehazki, arauek ezarritako gutxieneko eta gehienezko diru-sarrerak betetzea ezinbesteko baldintza dela ezartzen da.

Martxoaren 4ko 39/2008 Dekretu horren 19. artikuluan gutxieneko eta gehienezko kopuru horiek arautzen dira, eta gaur egun, oro har, honakoak dira:

  1. erregimen bereziko babes ofizialeko etxebizitzak eta zuzkidura-bizilekuak alokatzeko: 3.000 eta 21.000 euro bitartean.

  2. erregimen bereziko babes ofizialeko etxebizitzak erosteko: 9.000 eta 21.000 euro bitartean.

  3. erregimen orokorreko babes ofizialeko etxebizitzak alokatzeko: 3.000 eta 33.000 euro bitartean.

  4. erregimen orokorreko babes ofizialeko etxebizitzak erosteko: 9.000 eta 33.000 euro bitartean.

  5. etxebizitza tasatu autonomikoak erosi eta alokatzeko: 12.000 eta 43.000 euro bitartean.

    Aipatutako diru-sarrera mugapen horiek ez dira berraztertu azken urteotan eta, bistan denez, egungo ekonomiatik eta babespeko etxebizitzaren errealitatetik kanpo geratu dira. Beraz, berraztertu egin behar dira, diru-sarrerengatik etxebizitza-merkatu libretik kanpo geratzen diren etxebizitza-eskatzaileak babes ofizialeko etxebizitzen onuradun izan daitezkeenen espektrotik kanpo geratu ez daitezen.

    Bestalde, kontuan hartu behar da, ondorio horietarako, inplementatutako azken neurri arautzailetako batzuen helburuak honakoak direla: alde batetik, elkarbizitza-unitateen osaera benetan praktikan daudenak izatea eta, bestetik, errealitate horren arabera etxebizitza eskatzaileen erregistroan behar bezala erregistratuak egotea; eta, nolanahi ere, eskabideak bateratzearen ondorioz gehienezko diru-sarrerak gainditzea ez da oztopoa izango, batez ere, babes ofizialeko eskabide-bikoizketa saihesten baita.

    Azkenik, dekretu honen formulazioa eta izapidetzea Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen 22. artikuluak ezarritakoaren arabera egin da; eta, orobat, Euskadiko Gobernu Kontseiluak 2007ko otsailaren 13an onartu zituen generoaren eragina aurrez ebaluatzeko Jarraibideak kontuan hartuta.

    Horren indarrez, eta Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Sailaren egitura organikoa ezartzen duen azaroaren 15eko 373/2005 Dekretuak 5. artikuluan xedatutakoaren arabera eta babes ofizialeko etxebizitzen erregimenari eta etxebizitzaren eta lurzoruaren inguruko finantza-neurriei buruzko martxoaren 4ko 39/2008 Dekretuak azken xedapenetatik lehenengoan ezarritakoaren arabera, hauxe

Babes ofizialeko etxebizitzen erregimenari eta etxebizitzaren eta lurzoruaren inguruko finantza-neurriei buruzko martxoaren 4ko 39/2008 Dekretuaren 19.2 artikulua garatzea da agindu honen xedea.

Urteko diru-sarrera haztatuen gehienezko mugak honakoak izango dira:

  1. erregimen bereziko babes ofizialeko etxebizitzak alokatzeko: 3.000 eta 22.000 euro bitartean.

  2. erregimen bereziko babes ofizialeko etxebizitzak erosteko: 9.000 eta 22.000 euro bitartean.

  3. erregimen bereziko babes ofizialeko etxebizitzak eta zuzkidura-bizilekuak alokatzeko: 3.000 eta 35.000 euro bitartean.

  4. erregimen orokorreko babes ofizialeko etxebizitzak erosteko: 9.000 eta 35.000 euro bitartean.

  5. etxebizitza tasatu autonomikoak erosi eta alokatzeko: 12.000 eta 45.500 euro bitartean.

Ondoren adierazten diren prozeduren ondoriozko espedienteetan ez dira agindu honetan ezarritako diru-sarreren gehienezko mugak aplikatuko. Beraz, ondoren azaltzen diren prozeduren ondoriozko espedienteetan kasu bakoitzari dagozkion arauak erabiliko dira:

  • Hasteko agindua EHAAn argitaratu duten esleipen prozedurak.

  • Udalen esleipen-prozedurak, baldin eta horietan organo eskudunak udal oinarri arautzaileak onartu baditu.

  • Sustatzaile pribatu, kooperatiba, ondasun-erkidego edo erabilera propiorako sustatzaileei esleitzeko prozedurak, baldin eta horien espedienteek behin-behineko sailkapena badaukate.

Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteiz, 2008ko irailaren 8a.

Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburua,

JAVIER MADRAZO LAVÍN.