Iñaki Ezquerra Greño
Iñaki Ezquerra Bilbon jaio zen 1957an eta Eusko Jaurlaritzak gaztelaniaz idazten duten egileei ematen dizkien sari garrantzitsuenetakoak jaso ditu. 1983an, Pío Baroja Saria lortu zuen "El zumbido" (Montesinos 1985) nobelarekin eta 1984an Alonso de Ercilla Saria "La ciudad de memoria" (Libertarias, 1991) poema-liburuarekin. Horiez gain kontakizun-bilduma bat argitaratu du, "La caída del Caserío" Usher (Libertarias, 1991) izenburua duena, eta lehengo urtean Alonso de Ercilla Saria lortu zuen berriro ere "Museo de Reproducciones" poema-liburuarekin.