Dantza Garaikidearen Zirkuituaren XVIII. edizioa (2022)
AURKEZPENA
Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak sustatu eta Sarea antzerki publikoen sareak koordinatutako 'Dantza-Bultzatuz' programaren eskutik, Dantza Zirkuitua hemezortzigarren ediziora iritsi da proposamen zabal eta kalitatekoarekin, bai programari dagokionez eta bai parte hartzen duen udalerri-kopuruari dagokionez.
Dantza Garaikidearen Zirkuituaren XVIII. Edizioa urtarriletik abendura bitarte izango dugu honako udalerri hauetan: Alegria-Dulantzi, Amurrio, Vitoria-Gasteiz, Urkabustaiz, Zigoitia, Amorebieta-Etxano, Arrigorriaga, Barakaldo, Basauri, Berriz, Durango, Elorrio, Galdakao, Gernika-Lumo, Getxo, Igorre, Leioa, Sopela, Andoain, Arrasate, Azpeitia, Beasain, Donostia, Eibar, Errrenteria, Hernani, Hondarribia, Irun, Lasarte-Oria, Lezo, Pasaia, Tolosa, Villabona, Zarautz eta Zumaia.
Duela hemezortzi urte, sektoreko profesionalek eta zaleek kezka agertu zuten formatu txiki eta ertaineko sorkuntza berriak aurkezteko gune egonkorrik ez zegoelako, eta kezka horri erantzuteko asmoz jarri zen abian Dantza Zirkuitua. Horrez gain, ikusleak horrelako proposamenetara erakartzeko antzokiak egiten ari ziren ahalegina babestu nahi izan zen.
Bilakaera etengabea izan da urteetan zehar. Dantza Zirkuitua 4 koreografiarekin hasi zen 2005ean, eta aurten 67 koreografia, 135 emanaldi eta 51 konpainia izan ditu. Beste horrenbeste esan dezakegu parte hartzen duten herriei buruz: lehen edizioan 4 izan ziren eta gaur egun 35 dira.
Datu horiek, zalantzarik gabe, antolatzaileek eta parte-hartzaileek Dantzarekin duten inplikazioa eta konpromisoa islatzen dute, eta atsegin handiz esan dezakegu ikusleen erantzun eta inplikazioaren maila joera positibo hori berresten ari dela.
Materialak: Dantza Garaikidearen Zirkuituaren XVIII. edizioa (triptikoa) [pdf, 1,8 Mb]
Agenda eta albisteak
Agenda
Dantza
"Barzakh" (Work In Progress)
- Arkabia [Vitoria-Gasteiz]
- 19:30
- 2026(e)ko Martxoak 31
Dantza
Bilbao Basque FEST 2026: Bizkaiko Dantzarien Biltzarra
- Zabalgunea [Bilbao]
- 12:00 + 18:00
- 2026(e)ko Apirilak 3
Dantza
Zuberoako Maskaradak 2026 (Hoki)
- [Sohüta ]
- Goizean: barrikadak. Arratsean: maskarada
- 2026(e)ko Apirilak 5
Dantza
LABO GO 2026: "A Noite do Cuco"
- Kutxa Fundazioa Kluba [Donostia / San Sebastián]
- 19:00
- 2026(e)ko Apirilak 9
Dantza
Le Ballet de l’Ópera National du Capitole
- Baluarte Auditorioa [Pamplona/Iruña]
- 19:30
- 2026(e)ko Apirilak 9
Albisteak
2026/03/28
Iñaki Viñasprek irabazi du 2026ko Arabako Bertsolari Txapelketa
2026/03/27
2026(e)ko Martxoak 26(e)tik 2026(e)ko Apirilak 17(e)ra
2026ko Cratère Surfaces jaialdiko "Outdoor Lab Experience" programan parte hartzeko deialdia
2026/03/26
2026(e)ko Martxoak 26(e)tik 2026(e)ko Apirilak 17(e)ra
Antzerki eta zirkuko erakusketa, ikerketa, prestakuntza eta azpiegituretarako laguntzak 2026









