Dantza Garaikidearen Zirkuituaren XVII. edizioa (2021)
LANAK
"Around the world" - Brodas Bros
Jatorrizko ideia eta koreografia: Brodas Bros
Zuzendaritza artistikoa: Lluc Fruitós
Antzezleak: Pol Fruitós, Lluc Fruitós, Berta Pons, Clara Pons eta Marc Carrizo
Musika: Clozee, Arturo Calvo eta Lluc Fruitós
CURRICULUMA
2006an sortu zen Brodas Bros konpainia eta, hasieratik, Pol eta Lluc Fruitós eta Berta eta Clara Pons anaia- eta ahizpabikoteak bultzatu ditu taldearen proiektu guztiak, zeinen ezaugarri nagusia moldakortasun izugarria baita.
SINOPSIA
Bidaia-koaderno handi batek betetzen du agertokia, eta, bertan, Brodas Bros taldeak munduan barrena egin duen nazioarteko biretan igarotako bizipenak eta anekdotak daude jasota. Izan ere, Brasilen, Palestinan, San Frantziskon, Los Angelesen, Hondurasen eta Japonian izan dira, eta Txinaren eragin handia dute, 3 hilabeteko bira egin baitute herrialde horretan azken urte honetan.
Brodas Bros futurista eta robotikoak, baina baita bihozbera eta sentikorrak ere. Mapping-a, proiekzio interaktiboa, laserra, aireko dantza, led-ekin eginiko jantziak… Ikuskizun honek dantza, argia, teknologia eta musika txundigarria nahasten ditu. Orain arte ikusi dugun Brodas Bros taldearen ikuskizun teknologikoena da.
Memorian geratzen diren oroitzapenek ulertarazten digute esperientzia horiei esker garela orain garen bezalakoak. Orainaldia bizi behar dugu, eta Brodas Bros taldeak ikusleekin partekatu nahi du orainaldi hori, zu ere protagonista zaituena. Dantza dezagun bizitza!
"Basaide" - Bilaka
Koreografía: Eneko Gil
Konposizioa: Paulo Olaz
Dantzariak: Arthur Barat, Zibel Damestoy, Ioritz Galarraga, Iban Garat, Oihan Indart
Musika: Paula Olaz & Julen Achiary
Iraupena: 30 min
CURRICULUMA
Baionan kokatua, Bilaka artista kolektibo talde bat da. Euskal musika eta dantza herrikoiak gaurkoan aktibatu nahian dabilena.
Bere lana bi ardatzetan garatzen da :
- Idazkera berriko ikusgarrien sorkuntza, Euskal ondare immateriala oinarritzat hartuz.
- Euskal kulturaren praktika bizia eta lotura soziala bultzatzeko hitzordu berri batzuen sortzea, dantzaldi eta hitzordu herrikoien inguruan.
Urte gutxiz, Bilaka gaurko euskal kulturaren eragile esanguratsu bat bilakatu da. Gaur egun Hego Akitaniako Eszenatoki Nazionalaren bidaide, bere azken sorkuntzak Euskadiko antzokien (SAREA) eta Nafarroako antzokien (RTN) sareen katalogoetan aukeratua izan da.
Sorkuntza lanatik at, Bilakak sensibilizazioan lan garrantzitsu bat garatzen du. Iparraldeko Dantzarien Biltzarretik dator eta kolektiboa belaunaldi gazteek musika eta dantza herrikoia praktika dezaten azkarki atxikia da. Oldeak plataformaren kide da Bilaka, Maurice Ravel Iparraldeko Kontserbatorioari lotua dena.
Euskal Herriko enbaxadorea, Bilakak bizi den kultura baten irudia dakar, gaurkoan markatua, erroztaturik eta munduari irekia.
SINOPSIA
Gaur egungo egoeratik ihes egin nahi dut, hegan egin nahi dut, aske izan. Xiberoko mendietan, Arbailetan bereziki, arbasoek basa munduari lotuta abesten zituzten kantuak dira Basa Ahaideak. Hitzik gabeko kantu horiek hegaztien hegaldia edota gizakiari naturak sortzen dion harridura adierazten dute.
Bertako artzainek paraje horien aurrean zuten askatasuna/askatasunik eza, naturaren handitasuna, hegan egiteko nahia isaldatu nahi izan dut Bilaka Kolektiboarentzat sortutako pieza honetan.
Dantza pieza hau Basa Ahaide kantuen berrinterpretazio bat dela esan daiteke, artzain horiek hilabete luzez Arbailetan bizitakoaren interpretazio bat, hegaztien hegaldi zirkularra onarritzat hartuta. Hilabete luzez, zibilizaziotik urrun egoten ziren artzain horiei egin nahi izan diodan omenaldi txikia. Hegazti horiei edota haien hegaldiei abestutako kantuak dira? Edota hilabete luzeetako bakardadetik ihesi, hegan ateratzeko saiakerak dira?
"Echoes" - Cía. Moveo
Ideia, Zuzendaria eta Koreografia: Stéphane Lévy
Interpreteak: Agnès Jabbour, Neilor Moreno, Xavier Palomino, Siziana Reiser, Alma Steiner eta Adrià Viñas
Janzkiak: Joana Martí
Ahots-aholkularitza: Mariantònia Salas
Soinu-espazioa: Stéphane Lévy
Produkzio exekutiboa: Estel•la Muñiz
CURRICULUM
2005etik, gorputzaren aukera narratiboak eta mugimenduaren aberastasun espresiboa esploratzen dituen sormen-lan bat eraman du MOVEO konpainiak nazioarteko eszenategietara. Jestuen bidezko ilustraziotik urruti eta nabarmenkeriatik bereizitako gorputzaren plastikotasun abstraktutik urruti, MOVEO konpainiak hizkuntza fisikoaren garapena ikertzen eta lantzen du, askotariko diziplinen arteko lotura bilatuz etengabe.
Dansacat 2020 sarien irabazlea
SINOPSIS
Echoes Festival d’Arts de Carrer de La Mercè jaialdian estreinatu zen 2020an. Horrek gogora ekartzen dizkigu, modu ludiko eta ironikoan, gure banakotasun-nahia eta gure arteko konexio/mendekotasunak. Hizkuntza propio eta oso fisikoa erabiltzen du, antzerkia, dantza eta akrobazia nahasten dituena, talde-esperientzia bat sortzeko.
Non sortzen dira gure ekintzak, gure pentsamenduak, gure nahiak? Geureak dira ala inguratzen gaituen munduaren oihartzunak dira?
"Eh man hé, mecánica del alma" - Zero en conducta
Egilea: Zero en Conducta
Koreografia: José Antonio Puchades 'Putxa' eta Julieta Gascón
Zuzendaritza eszenikoa: José Antonio Puchades 'Putxa' eta Julieta Gascón.
Zuzendari-laguntzailea: David Maqueda
Antzezleak: Julieta Gascón, Jonathan Guisado, Elena Lalucat, Pino Steiner y 'Putxa'
CURRICULUMA
Zero en conducta, teatre del moviment José Antonio Puchadesek ('Putxa') 2011n sortutako proiektua da, mugimenduarekin lotutako zenbait arte eszenikoren adierazpen-ahalmena aztertzeko asmoz. Hala, bada, haren ikerketak gorputz-mimoa, dantza, txotxongiloak eta, oro har, antzerki fisikoa uztartzea du helburu. Zero en Conducta proiektua objektuen eta gorputzaren manipulazioan eta ikus-entzunezko produkzioan oinarritutako irakaskuntzan ere aritzen da.
SINOPSIA
Garai batean, cheyenneek Eh man hé! deitzen zieten espiritu bat baino gehiago dituzten pertsonei. Eh man hé baten eta haren bost espirituen istorioa da hau. Dantzariek, aktore fisikoek eta txotxongilolariek Nolan gure protagonista hezurmamitzen dute: haren gorputza, emozioak eta irudimena. Nolanek, txotxongilo bat den aldetik, zera galdetzen dio bere buruari: zer da mugitzen nauena?
Panpina bat dela ez dakiela, bidaia ezezagun bati ekingo dio Nolanek; izan ere, hain ezezaguna da bidaia hori, non, lehen pausoa emateko, bere gelditasun-egoeratik irten beharko baitu. Arima gogogabetzen duen eta kartzela eta aldi berean kartzelari bihurtzen duen egoeratik. Inork ez zuen esan erraza izango zenik; izan ere, ilusioak, ametsak eta itxaropenak, baita zalantzak eta beldurrak ere, lagun izango ditu bilaketa horretan, eta erantzuna ibiltzean jarritako grinaren araberakoa izango da.
"El cuento de Persépolis" - La Coja Dansa
Zuzendaria eta sormena: Tatiana Clavel eta Raúl León
Zuzendaritza-laguntzailea: Vir Roig
Interpretazioa eta Koreografia: Paula Romero, Inka Romaní, Julia Zac
Mugimendu-zuzendaria: Santi de la Fuente
Eszenografia: Raúl León
Argiztapena: Diego Sánchez
Ilustrazioa: Eixa Isa
Musika: Damián Sánchez
Testuak: Maribel Bayona
CURRICULUMA
2004an sortu zen La Coja Dansa, eta harrezkeroztik erabili izan duen hizkuntza kulunkarian galdera gehienak airean geratzen dira.
Adituak dira La Cojakoak ikus-entzunezko baliabideak elementu dramaturgiko gisa erabiltzen eta ñabarduraz betetako mundutxoak sortzen, eta ereduetatik zein konbentzioetatik urruntzen dira, eszenategian zintzoki jarduteko. Ziurgabetasuna berenganatzeko moduren bat aurkitzen saiatzen dira piezen bidez, eta emaitza estetiko fin-finak lortzen dituzte, inpaktu emozional handikoak.
Tatiana Clavel eta Santi de la Fuente ditu zuzendari konpainiak, zeina dagoeneko Alemanian, Egipton, Brasilen, Frantzian eta Espainian osoan ibilia baita.
SINOPSIA
Hainbat planetatan bizi diren bi neskatok Persepolisen liburua aurkitu dutenean hasten da gure istorioa. Haien irakurketak historian emakumeen egoerari buruzko galderak sortuko dizkie. Hortik aurrera, historian, espazioan eta denboran zehar bidaiatuko dute, eta elkarrekin topo egingo dute.' "El cuento de Persépolis" lanarekin, zientzia-fikziozko idazleei omenaldia egingo diegu. Idazleek, beren literatura-lanen bidez, zalantzan jarri dituzte emakumeen estatusa eta eskubideak etengabe galtzea.
Familia osoarentzako egokia den proposamen honetan, La Coja Dansak xehetasun guzti-guztiak zaindu ditu; edertasun izugarrizko muntaia eskaintzen digu, eta haurren begirada irrikatsuentzako egokia den erritmoa. Horretarako, komikiaren, dantzaren, bideomappingaren eta zinemaren arteko topagune batez baliatzen dira. Emaitzak, berriz, harrigarriak dira.
"El diablo en la playa" - Matarile Teatro
Zuzendaria: Ana Vallés
Interpretazioa: Celeste, Claudia Faci
Testuak: Ana Vallés
Beste testu batzuk: Celeste, Claudia Faci
Koreografia: Celeste, Claudia Faci
Argiztapena: Baltasar Patiño, Miguel Muñoz
Eremu eszenikoa: Baltasar Patiño
Musikaren muntaia: Baltasar Patiño
Bideoproiekzioa: Matarile
Jantziak: Matarile, Naftalina, Nuria González
Prozesuko dokumentazioa: Matarile
Argazkiak: Rubén Vilanova
Testuen edizioa eta argitalpena: Ediciones Invasoras
CURRICULUMA
1986an sortu zuten konpainia Ana Vallés eta Baltasar Patiño zuzendari artistikoek, Compostelan, non sorkuntza garaikidea erakusteko zenbait guneren sustatzaile ere bai baitira.
1993an, berriz, Teatro Galán sortu zuten, Galizian antzerki eta dantza garaikidea programatzeko eta hedatzeko gunea.
1995ean, Nazioarteko Dantza Jaialdia antolatzen hasi ziren, Pé de Pedran, eta hamabi urtez jardun ziren horretan. Galiziako antzerki eta dantza garaikidearen ernamuinak izan ziren bi proiektu horiek, eta koreografo berri askoren sorleku.
2017an, berriz, proiektu bitxi bat plazaratu zuten: erakusketa- eta erresistentzia-eremu iraunkor bat (saLa Montiel aretoa), aurrekontu eta araudi ofizialekiko inolako loturarik gabea.
Harrezkero, 30 bat ikuskizun taularatu dituzte, eta hogei bat sari eta aipamen eskuratu Espainiako eta Europako zenbait bazterretan.
SINOPSIA
Hasieran, kaosa zen.
Gero, tentazioak etorri ziren, Celeste eta Claudiaren eskutik (C eta C)
Celestek, ezagutza eta aitortza ekarri zituen; Claudiak, fantasia.
Roy Andersonek dioenez, pertsona bat inguratzen duen espazioak, plano orokorrak, gehiago adierazten du pertsona horretaz haren aurpegiak baino.
Zer iritzi dugu hemen gorputzaz? Aurpegiaren lagungarri den eta estereotipo baten aurreiritzia egiaztatzen duen lehen plano gisa hartzen dugu agian? Ala egoteko eta bizitzeko modu bat zehazten duen plano orokorraren parte?
Deabrua bizikletan, kale hutsetan barrena, aingeru guardakoaren gisa, nor zaindurik ez daukan arren.
Okerreko bidea hartzen duen ibiltaria, eta nora ezean dabilena.
Claudia eta Celeste elkartzea deabruari eta aingeruari deitzearen parekoa da. Ezin da bereizi nor den zer, nor den nor, edo noiz diren trukagarriak.
Ana Vallés
"En Picado" - AI DO PROJECT Elkartea
Zuzendaritza: Iker Arrue.
Zuzendaritza laguntzailea: Mar Rodriguez Valverde.
Dramaturgia eta lana eszenaratzea: Mar Rodriguez eta iker Arrue.
KoreograBa: AI DO PROJECT ensemble.
Berezko musika: Idoia Hernández, HATXE.
Argiztapena: Ivan Mar)n.
Jantzi dizeinu eta sorkuntza: Amada Dominguez.
Interpreteak: Myriam Perez, Aritz Lopez, Helena Wilhelmsson, Oihana Vesga, Mar Rodriguez, Idoia Hernández, Aitor Zabala
CURRICULUMA
Kezka eta ardura ezberdinak erantzun eta haietara moldatzeko aukera eskeiniko zuen hizkuntza koreografikoa bilatzeko beharrak bultzaturik, eta hausnarketa hauek ikusleari azaltzeko helburuarekin, Iker Arrue-ren zuzendaritzapean eta besteak beste, Eusko Jaurlaritzaren laguntzari esker, AI DO PROJECT ekimena jarri zen martxan 2009 urtean.
Aikido hitza gaur egun idazkera japoniarrean erabiltzen diren hiru kanji karakterez osatzen da:
ai – unitatea, konbinazioa, egokitzea.
ki – espiritua, energia, animia, egoera morala.
do – modua, bidea.
SINOPSIA
Suizidioa, larritasuna eta promiskuitatea aztertzen ditu obra honek, eta bost dantzarik antzezten dute.
Piezak XIX. mendeko literaturako hainbat lan hartzen ditu abiapuntutzat. Hauetan, bikoitza-ren figura azaltzen da. En Picado sorkuntzak, gaur egungo gizartean norberaren nortasunaren bilaketaren inguruko ausnarketara (psikiatrikoa, psikologikoa edo/eta filosofikoa) gonbidatzen gaitu bikoitza-ren idea honen bitartez.
Sorkuntzak, eguneroko bizitzan aurkakoak zaizkigun egoeratan ere alderdi positiboa bilatzearen ausnarketara gonbidatzen gaitu: "Onartzeak ez du nahigabea ez sentitzea esan nahi, gauzak nola gertatu zirenagatik izitzarekin borrokatzeari uzteak baizik. Eta, ahal izan ezkero, esperientziatik zerbait ikastea. Inoiz ez gara pertsona berdina berriro izango, baina zeharkakoedertasuna egon, badago".
"Errotzen" - Zinbulu kolektiboa
Ideia: Zinbulu kolektiboa
Zuzendaria: Sorkuntza koliktiboa
Dantzariak: Irune Uriarte Bikarregi, Sara Gil Sagredo eta Naia Negredo
Produkzioa: Zinbulu kolektiboa
Iraupena: 20-30 minutu artean
SINOPSIA
Emozioen bidaia da Errotzen, ikuslearen begirada eraldatzeko gonbidapen bat. Aldi berean gure hiriak mugimendu eta kolorez jantzi, pareta hutsei bizia eman eta gure eszenatoki bertikal bihurtzea da ikuskizun honen nahia. Oinarrira itzuli, gorputzak dar-dar, begiek erreparatu eta sentsuak esnatzen diren leku horretara bueltatzea bilatzen dugu. Pieza honek, gaur egun bizi dugun erritmo basatia isladatzen du, presaren eta teknologiaren esklabu bihurtzen gaituena.
Bizi, sentitu eta elkarbanatzen den dantzaren bitartez, hausnartzeko eta berriz ere gure zentzumen guztiekin elkar harremantzeko garaia da.
Momentu batez, mundu birtualetik ihes egitera gonbidatzen zaitugu.
"Gaur egun handia izan daiteke, emozioa askatzeko, berriro komunikatzeko, begiradarekin topo egiteko. Ez dezagun utzi pantailek maitasunaren garaia jakeatu dezaten." Liliana Gonzalez.
"Fugas" - Matxalen Bilbao
Zuzendaria eta Koreografia: Matxalen Bilbao
Antzezleak: Nekane Mendizabal, Miren Lizeaga, Aiala Etxegarai, Natalia García, Nerea Martínez
Musika: Chopin, Bach
Jantzia: Java Vintage
Sormen egoitza: La FuNdicIOn, Utopian eta CDART
Egoizpena: Infinta escena
Babeslea: Eusko Jaurlaritza. Kultura Saila
CURRICULUMA
Sortzaile-lanean daramatzan hogei urteotan, hiztegi pertsonal bat eratu du Matxalen Bilbaok bere pentsaera propioa sakontzeko eta garatzeko. Zorrotz eta metodikoki eusten die Bilbaok bere helburuei, bide koherentea eraikiz, non mugimenduarekiko eta horren espazioaren eta denboraren antolakuntzarekiko zaletasuna nabari baita, ideiak adierazteko baliabide gisa.
Giza Zientzietako espezialitatean Oinarrizko Hezkuntzako lizentziaduna da (UPV/EHU). 2007-08 ikasturtean, UPV/EHUko Ikuskizunen Arte eta Zientzien Masterra eskuratu zuen. 1998az geroztik, interprete eta koreografo ez ezik dantza garaikideko irakasle ere ari da.
Azken urteotan, berriz, zenbait dantzari gazteren zuzendari dihardu, eta hiri-eremuan antzezteko bi pieza sortu ditu. Beste sortzaile batzuekin elkarlanean aritzeko prest azaldu da beti, eta Euskadiko zein Espainiako Estatuko zenbait konpainiarentzat egin du lan.
Hauskortasuna eta indarra, segurtasuna eta zaurgarritasuna, intimitatea eta ausardia eskaintzen diete bere lanek ikusleei. Gizatasunez betetako abstrakzioa, sarbidea eskaintzeko logika- eta desafio-jokoa.
SINOPSIA
Chopin eta Bachen musikaren bitartez, zenbait eskultura-multzo eta -konposizio uztartzen ditu Fugas lanak. Sormenaren sustatzaile gisa dihardu konpositore horien musikak eta denboraz kanpoko giro bat sortzen laguntzen du, non erreferentzia klasikoak gaur egungokoekin alderatzen baitira, non Chopinen samurtasunak Bachen indarrarekin kontrastatzen baitu.
Bidaia zirraragarria eta iheskorra, zinez.
"GenEroa" - Kimua Dantza Kolektiboa
Egilea(k): Kimua DK.
Koreografoa(k): Kimua DK + oraindik zehaztu gabeko kolektibotik kanpoko koreografoak
Zuzendaritza Eszenikoa: Kimua DK + oraindik zehaztu gabeko kolektibotik kanpoko pertsona.
Antzezleak: Kimua DK
Ekoizpena: Kumua Dk
CURRICULUMA
Kimua dk osatzen duten dantzariek, dantza eta dantzatzea gustoko duten dantzari lagun talde gisa definituko lukete beren burua. Bakoitzak izandako ibilbide eta dantza garapena, dantza egiteko motibazioa zein ilusioa batuta, modu autogestionatuan kudeatzen dute kolektiboa.
SINOPSIA
Genero-ikuspegiaren inguruko lanketa, originala bezain berritzailea den dantza ikuskizun eta mediazio parte-hartzaile bidez proposatzen du Kimua Dantza Kolektiboak. Biologia, genetika zein euskal hizkuntzari dagokionean, loturak, kateak... ote ditugun galdetuko dugu genero ikuspegiari dagokionez, barrura begira.
Dantzaren bidez, gorputzaren mugimenduek gidatuta, hartzen ditugun rolak edo ezartzen dizkigutenak hautemateko parada izango dugu. Benetan askeak bagina, nola mugituko ginateke? Nola dantzatuko genuke? Eta zu, ausartuko zara lehen dantza pausua ematera? Loturak puskatzera? Benetan aske izatera?
Ikuskizun bat: Hiru Hitzetan.
Hiru konpainia: Nerea Gurrutxaga & Oihana Vesga (Donostia), Amaia Elizaran & Xabier Zeberio (Tolosa), NODE (Donosti).
Hiru dantza garaikide pieza: "Leiho zikin, zeru garbi", "OUT", "Emakumeak"
Sei antzezle eszenatokian: Myriam Perez Cazabon, Jone Amezaga, Nerea Gurrutxaga, Oihana Vesga, Amaia Elizaran, Xabier Zeberio
Argiak: Ion Estala.
Ekoizpena, banaketa. Ana Barrantes.
Iraupena: 70min.
Formatoa: Kalea | Antzokia
SINOPSIA
"Hiru Hitzetan" Euskal Herriko hiru konpainiaren hiru piezaz osatuta dago, bakoitza 20 minutukoa, gutxi gorabehera. "Hiru hitzetan" hiru ahotsen eszenaratzea da. Erresilientziaren, ahalduntzearen eta askatasunaren artean bizi diren hiru emakumeistorio elkartzen diren amankomuneko espazioa.
"Emakumeak" - Node
Antzezleak: Myriam Perez Cazabon, Jone Amezaga.
Koreografia: Myriam Perez Cazabon.
Musika originala: Aránzazu Calleja.
Jantziak: Clara Virgili.
Filmmaker: Jesús Lacorte.
Ekoizpen ejekutiboa + Banaketa: Ana Barrantes.
Ekoizpena: NODE.
Sorkuntza kolektiboa.
Zuzendaritza: Ion Estala
Dantza garaikidea
Iraupena: 18min.
CURRICULUMA
NODE Donostiako dantza, performance eta ikus-entzuneko konpainia da. 2016ean sortua, gaur Ana Barrantesek (ekoizpena eta banaketa) eta Ion Estalak (sortzailea eta zuzendaria) osatzen dute. Gaur konpainia artista ezberdinek bat egiten duten gune neuralgiko batean bihurtu da. Aldi berean LABO hileroko dantza programaren eta LABO XL dantza jaialdiaren sortzaileak eta kudeatzaileak dira (www.labo.eus).
Konpainiak Feria Internacional de Danza y Teatro de Huesca-n, Dantza Hirian, Umore Azokan edo Campos Eliseos-en antzeztu du, besteak beste. Sortutakoak, Bilbao Eszena edo Baratza Aretoa Sorkuntza bezalako egonaldi artistikoak jaso dituzte eta Eusko Jaurlaritzaren, Gipuzkoako eta Bizkaiko Foru Aldundiaren edo Donostiako Udalaren babesa jaso dute.
SINOPSIA
Bi emakume eszenan, irmo eta ausartak. Bidaia inposatu eta bortxatu bat egitera behartuak, baina elkarrekin, askatasunean amaiera bat lortzen dute. Emakume erresiliente guztiei egindako omenaldia da hau, eskaintza bat. Opari ederra, denontzat.
"OUT" - Amaia Elizaran & Xabier Zeberio
Zuzendaritza, dantzaria: Amaia Elizaran.
Musika zuzenean: Xabier Zeberio.
Argazkiak eta bideoa: Etanowski.
Estilismoa: Borja Bordonabe.
Dantza garaikidea + musika zuzenean.
Iraupena: 20min.
CURRICULUMA
Hainbat inprobisazioren ostean hizkuntza koreografiko propioa sortzeko beharretik, baita ohiko toki edota leku alternatiboetarako dantza garaikide pieza berriak egiteko gogotik sortzen da konpainia 2015ean.
Horretarako Amaia Elizaranek Eusko Jaurlaritzaren (Sorkuntza koreografikoa, Dantzan Bilaka eta Dantza lanak I), Gipuzkoako Foru Aldundiaren (Sortutakoak 9, Dantzagunea) Topic, Mendi Zolan eta Hameka-ren (Egonaldi artistikoak) laguntza izan du.
Gainera 2017an KARRIKAN plataformaren proiektu irabazlea izan zen BLOCK piezarekin.
SINOPSIA
OUT zuzeneko musika duen dantza garaikideko ikuskizun bat da. Lan honek sortzen duen atmosferak biltzen zaitu.
Dena ura da. Isila, irmoa, estugarria, inguratzailea. Fisikak bere lana egiten duen arte. Orduan gainazaleko tentsioa hautsi eta erupzio likidoa iristen da. Askatasunak bere bidea bilatzen du eta larritasuna desagertzen da. Aireak birikak betetzen ditu. Aske. OUT.
"Leiho zikin, zeru garbi" - Nerea Gurrutxaga & Oihana Vesga
Gaia: Oihana Vesga eta Nerea Gurrutxaga
Sormena eta interpretazioa: Oihana Vesga eta Nerea Gurrutxaga.
Jantziak: Lurdes Arruti.
Argazkiak eta bideoak: Etanowski.
Argiak: Borja Ruiz.
Dantza garaikidea.
Iraupena: 23min.
CURRICULUMA
Nerea Gurrutxaga eta Oihana Vesgak elkarlanean sortutako lehen lana da "Leiho zikin, zeru garbi". London Contemporary Dance School eskolan burutu zituzten biek goi mailako dantza ikasketak, eta Erresuma Batuan hasi zuten ibilbide profesionala dantzari eta sortzaile gisa. Gai honen inguruan eta prozesuaren garapenean zuten interesa partekaturik, pieza hau kolaborazioan sortzeari ekin zioten. 2020ko urtarrilean eman zioten hasiera sormenari Gipuzkoako Dantzaguneako Sortutakoak 15 dirulaguntzari esker, eta prozsuaren lehenengo aurkezpen bat egin zuten Donostiako Tabakaleran, LaboGo20 emanaldiaren barne. Udaberrian BilbaoEszenako Artistak Erresidentzian dirulaguntza jaso zuten, prozesuarekin jarraitu eta pieza sortzeko. ‘Leiho zikin, zeru garbi’ urriaren 18an Bilboko BAD jaialdian estreinatu zen, eta ondoren Gasteizeko Baratza Aretoan eta Tabakalerako LaboXL jaialdietan aurkezteko aukera ere izan dute. Gogotsu daude elkarlanean jarraitzeko.
SINOPSIA
Espazio fisiko eta testuinguru konkretuek gorputzean eta genero jarreran duten eragina aztertzen da ‘Leiho zikin, zeru garbi’ lanean. Mugimenduaren eta ahotsaren lanketatik emakumearen espazioa erreklamatzeak zertan datzan hausnartzeko saiakera bat da.
Emakume izatearen inguruko kezkek azaleratzen dituzten desorekek eta gorpuztuta ditugun zalantzazko egoerek garamatzate emakumearen espazio komunikatiboa, espazio fisikoa, denbora espazioa, bereganatzeko beharrera, baita ere horiek aldarrikatzeko gogora.
Batik bat emakumea objetu huts izatetik, emakumea bera ahalduntzera dagoen bidea uztartu nahi dugu.
"Idi begi" - Proyecto Larrua
Egilea: Proyecto Larrua
Koreografia : Jordi Vilaseca
Dantzariak: Maddi Ruiz de Loizaga, Jordi Vilaseca, Aritz López
Musika: Bach, Machinefabriek.
CURRICULUMA
Larrua Proiektua dantza garaikideko konpainia bat da, Jordi Vilasecak eta Aritz Lopezek zuzendua.
Koreografiaren eta dramaturgiaren aldetik, konpainiak ikuspegi pertsonala du fisikotasuna eta emozioa bateratzeko eta eszenaratzeko moduari buruz. Izan ere, ikuslearen imajinario komuneko elementuak erabili eta garaikide bihurtzen ditu.
Konpainiaren errepertorioak hainbat espezialitate hartzen ditu barne:
– Hirietarako eta konbentzionalak ez diren esparruetarako, Larrua pieza (Konpainia berriaren saria, 2016ko Umore Azokan), Ozkol eta Idi Begi (MasDanza jaialdian saritua).
– Antzokietarako, Baserri ekoizpena (hiru Max saritarako hautatua), Otsoa (Max sari baterako hautatua) eta Idi Begi estreinatu berria.
Larruak ez du koreografikoki soilik funtzionatu nahi, eta prestakuntzari eta beste arlo batzuei ere heldu nahi die. Horren ondorioz sortu dira LarruaLab programa, Gasteizko dantza garaikideko mintegia eta Virtual-Lab, konfinamenduan sortutako magazina.
Bitartekaritza da konpainiak egiten duen beste apustu garrantzitsu bat. Horregatik, ikusleak erakartzeko eta haiei dantza hurbiltzeko programa bat du konpainiak, eta eskuz esku lantzen du antzokiekin.
Dantza-proiektu horrek etorkizuneko lankidetzak abiarazi nahi ditu tokiko, nazioko eta nazioarteko artistekin, askotariko erakundrekin eta arte-egoitzekin, besteak beste.
SINOPSIA
Euskal Herriko idi-probak (IDI-PROBAK) oinarri hartuta, animaliaren eta gizakiaren arteko lotura, fisikotasuna, hierarkia eta hizkera birsortzen ditugu plazan. Guztia animaliaren begiradaren bidez.
"IzAdi" - El Lagarto Baila
Zuzendaria: Leire Amonarriz
Koreografia eta interpretazioa: Alberto Almazán eta Leire Amonarriz
Janzkiak eta atrezzoa: Ramón Lertxundi, Ana del Burgo eta Leire Amonarriz
Eszenografia: Ramón Lertxundi eta Leire Amonarriz
Soinua (interpreteak): V. Maschat, J. Akoschky, Afrikako musika tradizionala...
Argiztapena: La Cía de la Luz
Argazkiak: Luis Carlos Cuevas.
Generoa: Dantza, objektuak eta txotxongiloak
Xede duen publikoa: Familiak
Iraupena (gutxi asko): 40 minutu
Formatua: Txikia. Ahal dela, publikoa eremu eszenikoan dela.
CURRICULUMA
2013an sortua da konpainia, Leire Amonarriz zuzendariak proposamen eszenikoen bidez jarduera pedagogikoa areagotzeko sentitzen zuen premiak bultzatuta. Artea eta kultura gizakion garapen integralaren funtsezko osagaia direla oinarri harturik, El lagarto bailak artearen eta dantzaren hezkuntza- eta estimulazio-gaitasunak ditu bere ikerketaren ardatz nagusiak. Honenbestez, dantzarekiko sentsibilizazioa sustatzeko ekimena dugu, betiere dantza zaindu eta bultzatu beharreko kulturaren funtsezko osagai gisa hartuta.
Dantzaren, musikaren eta arte plastikoen diziplinartekotasuna baliabide koreografiko, pedagogiko eta metodologikoen iturri ere bada, guztiak ere bereziki interesgarriak ekimen honetarako.
Konpainia bat baino zerbait gehiago da El Lagarto baila; norabide ugariko proiektu bat da, dantzaren hezkuntza-osagaiak balioesten dituena: balio estetikoak, kulturalak eta psikoafektiboak.
SINOPSIA
Zentzumenen munduari eginiko oda bat; soinu-paisaia bat, zentzumen bidaia bat gorputzaren hizkuntza primitiboan zehar. «Haiku» deritzon japoniar poesian-mota du inspirazio-iturri IzAdik, eta haurrei zuzendutako jolas eszeniko bihurtzen du genero hori.
Zentzumenek hautematen dutena, fenomeno naturalak eta errealitatea deskribatzea ideia nagusi dela, mugimenduz, kolorez, soinuz eta testurez betetako ikusizko poema laburren nahas-mahas moduko bat eratzen du, arima etengabe ferekatzen duena.
Ibilbide koreografikoan zehar, mugitzen diren paisaiak ikusten dira, soinuz beteak (distiratsuak, motelak, lehorrak, lurrinduak, uhinkariak, iradokitzaileak…) eta hitzez deskribatzea zaila den sentsazioz josiak.
LA MARIONETA / Txoria- El pájaro
Elementu horren eraikuntza izan da sormen-lan horren ardatz nagusietako bat. Ramón Lertxundik eta Ana del Burgok lagundu dute zeregin horretan. Lertxundik burua diseinatu eta moldatu du, lehengai gisa oilategietako sarea erabiliz; del Burgok, berriz, gorputza eta hegoa diseinatu eta josi ditu, kakorratzaz. Harritu egin gaitu sormen-lankidetza horren emaitzak, eta adierazpen-aukera izugarriak dituen txotxongilo bat ikusteko aukera sortu.
"J-AhO! II" - Amaiur Luluaga
Zuzendaria: Amaiur Luluaga
Sormen-lana eta interpretazioa: Amaiur Luluaga, Montse Àlvarez, Clàudia Gómez
Aholkularitza artistikoa: Myriam Pérez
Argazkiak eta ikus-entzunezkoak: Iurre Aranburu, Gorka Bravo
Musika: Pascal Gaigne (konpositorea), Grandbrothers
Edizio musikala: Iñaki Plaza
Poesia eta ahotsa: Itziar Vaquero, Alba Coll, Maria Manonelles
Sormen-egoitzak: Dantzagunea (Sortutakoak 12), CCN Malandain Biarritz (Aterpean 2019), Azkuna Zentroa (Dantzan Bilaka 2020)
Laguntzailea: Anoetako Udala (Gipuzkoa)
Honekin lankidetzan: Bailar la locura dokumentala (Marta Espar eta Maiol Virgili)
Iraupena: 20 minutu
Formatua: kalea, aretoa eta eremu ez-konbentzionalak
Estreinaldia: Dantzan Bilaka 2020, urria (Azkuna Zentroa)
SINOPSIA
J-AhO! Quién está loco, ¿tú o yo?
J-AhO! Zein dago burutik jota? Zu ala ni?
Zentzutasunaren eta erotasunaren arteko mugan egindako gogoeta baten emaitza dugu J-AhO! Non dago muga? Normaltasunetik desbideratzen den horrekin lotu ohi dugu erotasuna. Baina, zer da normala? Nork erabakitzen du zer den normala? «Normala» kontzeptua gizartearen konstruktu bat besterik ez da, komunitatean ordena ezartzeko gizarteak sortua. Beraz, kontrol sozialeko tresna bat ote erotasuna, desberdina den oro nabarmentzeko eta zuzena eta/edo normala zure egoera dela sentiarazteko asmatua? Zenbat aldiz jarri izan dugu zalantzan gutariko bakoitzak geure erotasuna/zentzutasuna?
Galdera horretatik sortua da nolabaiteko nahasmendu mentalen bat duten edo izan dutenekin sormen-prozesua partekatzeko beharra, sormenari egiatasuna ematen dioten esperientzia errealak bilatuz. Laster estreinatzekoa den Bailar la locura dokumentalak jorratzen du hori guztia (Marta Espar eta Maiol Virgili).
Piezaren izenari dagokionez, «jota hago» esaera du sorburu J-AhO!-k. Jakingo duzuenez, hori esaten diogu euskaldunok izaera edo jokabide oso arrunta edo «normala» ez duenari, txantxetan gehienetan, baina baita mespretxuz ere. «Aho» hitzak ere badu bere lekua testuinguru horretan, ahoaz baliatzen baikara besteei buruz jarduteko. Bestalde, J-AhO!ren kaligrafiak DSM-V liburua dakarkigu gogora, psikiatriako diagnostiko-libururik erabiliena, alegia.
Dantza-pieza bat da J-AhO!, erotasun indibidual eta kolektibora bidaia bat egiten duten hiru emakumeren istorioa. Magnesioa, berriz, elementu fisiko eta poetiko gisa ageri zaigu, eta piezaren hari gidari eta eraldatzaile gisa jarduten da. Magnesioa bidea da, lerro fina, lerro lausoa, zuzentasuna, nahasmena, laguntza, oinazea, segurtasuna, normaltasuna, normala ez dena, ahalduntzea…, erotasuna.
"La levedad" - Qabalum
Egileak: Martín Los Arcos, Lucía Burguete eta Diego Pazó
Koreografia: Martín Los Arcos, Lucía Burguete eta Diego Pazó
Zuzendaritza eszenikoa: Carmen Larraz
Interpreteak: Martín Los Arcos, Lucía Burguete eta Diego Pazó
Ekoizleak: Festival DDM eta La Faktoría Choreographic Centerrekin elkarlanean ekoitzia
CURRICULUMA
La Faktoría Choreographic Centerreko ikasle zirela ezagutu zuten elkar. Adiskidetasun pertsonal handiak bultzatuta hasi ziren elkarrekin lanean eta, pixkanaka, lanean ere kidetasun handia garatu zuten, erkide zituzten interesak eta ikerketarekiko zaletasuna zirela medio.
Pixkanaka, lehen pieza sortuz joan ziren, eta hala jaio zen Qabalum.
Ideien eta sentsazioen ibilgailu gisa dakusate gorputza, eta mugimenduaren propietateak arakatzen saiatzen dira, haren dinamika eta poetika. Oso diziplina akrobatikoak ditu zuzeneko sorburu taldearen hizkerak; besteak beste, breakdancea, gimnasia, contacta eta releasea.
Laburra du ibilbidea, 2020ko abuztuan elkartu baitziren. Orain, La levedad ari dira antzezten, beren lehenbiziko pieza, zeina DanZ, Danzad Malditos eta DZMn aurkeztu baitute dagoeneko.
SINOPSIA
Gauzak, pisua, zarata, garrantzia, ideiak, segurtasuna edo iraupena, sistemak, promesak, bermeak…, horretatik zerbait bazutela zioten denek baina, egiazki, ihesi joan zaizkigu zer horiek guztiak.
Dena erori baldin bada eta dagoen guztia jada ez dagoena bada, zer geratzen zaigu?
Arintasuna (La levedad).
"LOF-Ladies of fight" - Doos Colectivo (Eva Guerrero)
Egilea: Eva Guerrero
Koreografia: Eva Guerrero eta interpreteak
Zuzendaritza eszenikoa: Eva Guerrero
Interpreteak: Garazi Lopez de Armentia, Leire Otamendi, Helena Wilhelmsson, Estibaliz Villa eta Bego Krego
Borrokan eta akrobazietan laguntzaile: Alvaro Orellana
Argiztapenaren diseinua: Arantza Heredia
Jantzien diseinua eta arte-zuzendaritza: Azegiñe Urigoitia
Musika eta soinu-espazioa: Nerea Alberdi
Ekoizlea: Jemima Cano
Iraupena: 50 min.
CURRICULUMA
DOOS kolektibo artistiko bat da. Bilbon sortu zuten 2012an, Eva Guerrerok eta Jemima Canok.
Proposamen kulturalak sortzeko, zabaltzeko eta ezaguera partekatzeko lan egiten dugu. Gure ustez, artea ez da elitista izan behar eta pertsona guztiek bertara sartzeko aukera izan behar dute. Horregatik, ikuzkizunak sortzeaz gain, pertsona desberdinengana hurbildu eta testuinguruen eta lengoiaren arteko zubiak eraikitzen ditugu.
Dantzaren ikuspuntutik sortzen dugu baina norabide askotan. Beste askorekin batera, sorkuntza-espazioak kudeatzen ditugu, nazioarteko proeiktuetan eta baita sentsibilizazio programetan parte hartzen dugu, dakigun guztia ekartzen.
SINOPSIA
Lof-Ladies of fight dantza-ikuskizun tragikomikoa da, emakumeen borroka librearen formatuan eszenaratua.
Agertokian ring bat, eta bertan 4 emakume, liga nazionaleko titulua eskuratzeko borrokatuko direnak, itxuraz bi biren kontra. Hori guztia arbitro eta zeremonia-maistra bitxi baten begiradapean.
Konplexurik gabeko borroka librearen bidez, dantza eta umorezko ikuskizun honek ironiaz erakusten du artetik bizitzearen eguneroko borroka, eta agerian uzten du show businessaren fribolitateak ezkutatzen duen errealitate tristea.
"Neanderthal" - Compañía David Vento Dance Theatre
Ideia eta zuzendaritza: David Ventosa Fuertes
Interpreteak: Víctor Lázaro / Graciel Stenio Lisboa Recio (Suplente 1), Francisco Lorenzo / Paola Cabello Schoenmakers (1. ordezkoa), David Ventosa Fuertes, Jesús Silverio Cavia Zerbitzaria
Musika: Silberius de Ura – neønymus
Bideomappinga: Imanol Garaizabal – David Ventosa
Argiztapena: Juan Carlos Gallardo
Argazkiak: Julia Carretero
CURRICULUMA
Salamancakoa da David Mento, eta diziplina anitzeko artista, zuzendaria eta koreografoa. Kaleko dantza-konpainia batzuetan jardun zen (Dani Panullo Dance Co. eta Circle of Trust, besteak beste), eta Watermill Summer Program: a laboratory for performance sorkuntza artistikoko programan parte hartu zuen, The Watermill Center-en (NY), non Robert Wilsonekin hasi baitzen lanean; geroago, 2018an, bere konpainia propioa sortu zuen, Indala dantza-pieza ekoitzi ondoren. Sorkuntza koreografikorik onenaren saria eman zioten lan horri bi lehiaketatan. Orduan erabaki zuen Davidek Neanderthal obra ekoitzi eta zuzentzeari ekitea. 2019ko irailean estreinatu zen lan hori, Madrileko Paco Rabal Zentro Kulturalean. Arrakasta handia lortu zuen; Gijónen, berriz, Gaueko Ikuskizun Onenaren Fetén saria eman zioten, 2020an.
SINOPSIA
Giza epopeia bat da Neanderthal. Gure lehengusua dugu (ez oso urrunekoa), sapiensa baino lehenago zutitzen hasi zena. Xamanen dantza da. Kontzientzia kolektiboaren manipulazioa. Atzo eta gaur da. Dantza da, zuzeneko musika, edertasunaren zerbitzura jarritako antzerkia eta bideoartea. Gizaki primitiboaren funtsa gaurko gizakian sentitzea da. 1977an espazioratu zuten Voyager zundan doan urrezko diskoaren antzeko zerbait da Neanderthal. Beste zibilizazioren batek aurkituko dituen (eta gaituen) itxaropenaz bidali zuten zunda hura espaziora, Lurreko zenbait soinu eta grabazio zeramatzala: Mapak, irudiak, soinuak, mundu osoko musika, Jim Carter presidentearen hitzaldiak… Baina, agian, zunda aurkituko duen zibilizazioa gu geu izango gara… berrogei mila urte barru.
Nola ikusiko ote gaitu gure ondorengo zibilizazioak?
"Ojo de buey" - Proyecto Larrua
Koreografia: Jordi Vilaseca
Dantzariak: Helena Wilhelmsson, Jordi Vilaseca y Aritz López
Jantziak: Proyecto Lurra
Argazki diseinua: David Alcorta
Musika origina: Bach
Soinu espazioa: Aritz Lopez
Argazkiak: Maider Jimenez, Estudio Linonda
Koprodukzioa: Departamento de Cultura del Gobierno Vasco y Red municipal de teatros de Vitoria-Gasteiz

Ojo de buey Euskal Herriko idi-probetan inspiratutako dantza pieza da. Animaliaren eta gizakiaren arteko lotura eta harremana irudikatzen dugu. Fisikotasuna, hierarkia eta lengoaia fisikoa, hala plazako lehian nola zelaian.
Lanak gogoeta kritikoa egin nahi du idi-proben errealitateaz, horien protagonisten ikuspuntutik, hots, idiaren ikuspuntutik; hortik izenburua, idi-begia. Agertokian ari diren hiru dantzarien bitartez, lanak horrelako lekuetan emakumerik ez izateaz hausnartzen du, edo horrelako kirol motaren zalantzazko moraltasunaz, aldi berean, horien pisua, zirrara, karga eta gogortasuna islatuz.
"Órbita" - Zen del Sur
Interpreteak: Carlos López Aragón (dantza, akrobazia, cyr gurpila, pianoa eta perkusioa), Noemí Pareja Muñoz (dantza, boleadorak, gitarra eta perkusioa)
Argi-teknikaria eta -diseinatzailea: Almudena Oneto
Soinu-teknikaria eta -diseinatzailea: Oscar Vizcaíno
Eszenografia: Carlos Monzón eta Antonio García (kutxa flamenkoen eraikuntza)
Jantziak: Laura León eta Carmen Muñoz
Musika-konposizioa: Noemí Pareja eta Carlos López
Koreografia: Carlos López eta Noemí Pareja
Ekoizleak: Zen del Sur
Zuzendaria: Carlos López
Zuzendariaren laguntzailea: Noemí Pareja
Mirda Externa: Rob Tanion
Laguntzaileak: Karen Lugo eta Francisco Vidosa
CURRICULUMA
Zirkotik eta dantzatik datozen bi artistaren bat-egitetik jaio zen Zen del Sur, Carlos López eta Antonio Vargasen eskutik, hain zuzen ere. Euren ibilbide profesionalak elkartu eta proposamen artistiko bateratu bat garatzea pentsatu zuten, dantza akrobatikoa, musika, zirkoa eta beste zenbait arte uztartuz.
Konpainiak sustatzen duen ikaskuntza-ereduan funtsezkoak dira, prozesu artistiko osoan, inprobisazioa eta hizkuntza berrien esplorazioa. Azpimarratzekoa da artisten izaera polifazetikoa, ikusmina sortzeko duten gaitasuna eta gorputzaren kontrolaz eta adierazkortasunaz baliatuz eszenategian sentsibilitate berezi bat transmititzeko duten ahalmena.
SINOPSIA
Objektu fisikoa beste baten inguruan deskribatzen duen bidea, indar zentral baten eraginez.
Órbita mugimenduan dagoen poesia hutsa da eta metaforikoki adierazten du esentzia bera eta marka ezabaezin baten marka duten Cádiz, itsasoa eta flamenko artea duten bi artista hauen artean sortzen den harremana.
Indarrez eta sentikortasunez beteriko lana, egiazko misgenerazio artistikoa eta artearen ikuspegi integratzailea eta berau osatzen duten hizkuntza eszeniko desberdinak ikus ditzakezu.
"Tempus fugit" - LaMov
DANTZARIAK : Mattia Furlan, Elena Gil, Paula Rodríguez, David Serrano, Alain Rivero, Imanol López, Jimena Martínez, Paula Aragón.
ZUZENDARITZA ETA KOREOGRAFIA: Víctor Jiménez
SINOPSIA
Abiatzea, birkokatzea, haztea, etsipenez oroitzea, sinestea. Taupadaka hastea. Jotzea. Iragana, etorkizuna, oraina. Negua, udaberria. Maitatzea, ahaztea. Bilatzea, desiratzea. Atzo, gaua, eguna, bihar, orain... ezer ez. Antsietatea, presa, aurrera egitea. Etenaldia, oraina, iheskortasuna. Hitz egitea, korrika egitea. Mina, haserrea. Mina. Emozioa, harridura, izua, aldaketa, ilusioa. Bilakaera. Joatea, iristea. Edertasuna, maitasuna, barreak. Errautsak. Ezer ez.
Obra bidaia frenetiko, zirraragarri eta mingarria da, bizitzaren iragatea irudikatzen du eta bertan uzten dugun arrastoa. Tempus fugit edertasuna da, maitasuna da, mina da, barrea, errautsa...
"The Big Game 5.0" - Lôkke | Olatz de Andrés
Zuzendaria: Olatz de Andrés
Zuzendaritza-laguntzailea: Robert Jackson
Interpreteak: Pilar Andrés, Aiala Etxegarai, Natalia G. Muro, Isabel Álvarez eta Iñigo Rementeria
Argiztapena: Octavio Más
Soinua: Marc Cano
Janzkiak: Xabier Mujika
Ekoizlea: Vanesa Fuentes
Bideoa: Beñat Fontaneda
Argazkiak: Gorka Bravo
Banaketa: Lokke
SINOPSIA
The Big Game 5.0 (5 interpreterentzat egokituriko bertsioa) jatorrizko The Big Game proiektu artistiko, pedagogiko eta komunitarioaren garapen bat da hain justu ere. Jatorrizko proiektua taularatzen den bakoitzean, 28 parte-hartzaile gonbidatzen dituzte konpainiarekin batera dantza egitera, eta eszenategia xake-taula bihurtuta, La inmortal antzezten dute. 1851n Londresen jokatu zen xake-partida bati buruzkoa da lana, edertasun handikoa, gizon-emakumeek antzeztutako xake-joko koreografikoa.
Egungo osasun-egoera eta talde handiekin lan egiteko ezintasuna direla eta, aldatu egin dugu bertsioa: ikusleek ez dute parte hartzen, eta bost dantzarik bakarrik dihardute eszenategian.
Jatorrizko materialak baliatzen ditu bertsio berriak ere, eta, aldi berean, elementu berri bat txertatzen, Jokerrena egiten duena. Xakearen espirituak taularen azpian ezkutatzen du haren gorputza, zeina, azkenik, taulan sartzen baita eta joko bihurtzen. Partida galtzen duen erregeari, berriz, bere piezek egiten diote eraso, eta xurgatu egiten dute. Zenbait rol edo pieza berenganatzen dituzte interpreteek: erregina bat, alfil bat, zaldi bat, peoi bat, elkarren aurkari diren bi alderdi…; azkenik, denak elkarrekin nahasten dira. Ondorioa: posizio sozialak, nortasunak edo ideologiak gorabehera, gauza bera gara denok; gorputzak, alegia.
The Big Game: lantegia
Jatorrizko bertsioaren alderdi pedagogikoa baztertu gabe, bertsio berriak jarduera paralelo bat ere garatzen du: lantegi labur bat, jatorrizko proiektuan oinarritua. Hiru egun irauten du lantegiak (hiru ordu eguneko), eta konpainiako bi kidek ematen dute. Antzoki bakoitzaren premietara egokitu daiteke lantegia.
Infinitua da xakearen mundua, eta aukera koreografiko asko eskaintzen ditu taularen eta eszenategiaren arteko analogiak. Gure proposamena: piezaren imajinario artistiko osoa eta material fisiko guztia partekatzea esku-hartzaileekin. Hartara, barrutik biziko dute hura ikustera antzokira etortzen direnean.

Agenda eta albisteak
Agenda
Dantza
"ALICE"
- Arriaga Antzokia [Bilbao]
- 2024(e)ko Azaroaren 26(e)tik 2024(e)ko Abenduaren 1(e)ra
Dantza
"Distirak"
- Dantzaz Konpainia
- Gayarre Antzokia [Pamplona/Iruña]
- 20:00
- 2024(e)ko Azaroak 27
Dantza
"Iraun" + "Nondik abiatu inora"
- Niessen Kulturgunea [Errenteria]
- 19:00
- 2024(e)ko Azaroak 28
Dantza
"Txalaparta"
- Kukai Dantza Konpainia
- Kurtzio Kultur Etxea [Sopela]
- 20:00
- 2024(e)ko Azaroak 29
Dantza
Dar Al Fonon Wa Altorath: "Haweia group"
- Itsas Etxea Auditoriuma [Hondarribia]
- 20:00
- 2024(e)ko Azaroak 29
Albisteak
2024/11/22
2024/11/21
2024/11/20
Feministaldiaren XIX. edizioak kultura feministaz beteko du Tabakalera azaroaren bukaeran
2024/11/20
2024/11/20