Dantza Garaikidearen Zirkuituaren XVI. edizioa (2020)
LANAK
"#56" - Dantzaz Konpainia
Koreografiak: Martin Harriague, Sade Mamedova y Vita Osojnik
Zuzendaritza artistikoa: Adriana Pous
Antzezleak: Oier Abrego, Saioa Belarra, Pauline Bonnat, Elene Carreto, Alicia Cayrou, Marina Eskisabel, Aitor Jiménez, Araitz Lasa, Xian Martínez, Julen Rodríguez, Iker Sanz, Julia Ugarte, Diego Urdangarín y Beñat Urrutia.
Zuzendari teknikoa: Alberto Arizaga (Eragin Stac)
Talde teknikoa: Eragin Stac
Argazkiak: Blanca Razquin y Jean-Paul Dunand
Ikus-entzunezkoak: Beñat Gereka (Txikota)
CURRICULUMA
Adriana Pous-en zuzendaritzapean, Dantzaz sormen, ekoizpen eta bira-prozesu etengabean ari da beti, nazioartean oso ezagunak diren koreografoak gonbidatuz (Itzik Galili, Lukas Timulak, Eric Gauthier, Hilde Koch, Jacek Przybylowicz, Jone San Martin...) eta haiekin antzokietarako ekoipenak egiten ditu, eta baita beste espazioetarakoak ere.
2008tik, 200.000 ikusle baino gehiago izan ditugu gure Europa osoan (eta haratago) izandako 350 emanaldi baino gehiagoetan: Espainia, Frantzia, Italia, Alemania, Polonia, Txekiar Errepublika, Suitza, Argelia...
Dantzaz etengabeko biran ateratzen da, nazioarteko kalitatezko dantza programak ahalik eta leku guztietara eta ahalik eta publiko gehienetara ailegatzeko asmoz, moldaketak eginez bere koreografietan eta bere ekoizpenetan. Modu horretan, normalean dantza ikusteko aukerarik ez duten publikoei aukera ematen die honelako ekoizpenaz gozatzeko.
SINOPSIA
#56 DANTZAZ-en programa berria da, Nazioarteko Sorkuntza Koreografiko Zentroaren egindako hiru piezek osatua, Sade Mamedova, Vita Osojnik eta Martin Harriague-k sortua.
Hiru sorkuntzek dantza ikuskizun bat osatzen dute mota guztietako ikus-entzuleentzat eta denetariko dantza garaikideaz gozatzeko distira.
THIRTY(Sade Mamedova) Kandinski izen bereko sorkuntza batean oinarritzen da. Dantzariek dantza guztiz birtuoso, emozional eta fisikoan garatuko dute Kandinskyren lanen dinamismo abstraktua.
HOMBRE MASA (Vita Osojnik) 20 minutuko talde-pieza bat da, non taldeak eta norbanakoak daukate garrantzi koreografiko guztia, eta, hain zuzen ere, sorkuntza osoan garatzen duen gizabanakoaren eta taldearen arteko harremanak dira.
WALLS (Martin Harriague), bere talentua gainezka erakusten du 35 minutuko piezan, indartsua eta borobila. Harreziak elementu ahalguztidun bihurtu den munduari eta egungo gizarteari buruzko gogoeta.
"Around the world" - Brodas Bros
Jatorrizko ideia eta koreografia: Brodas Bros
Zuzendaritza artistikoa: Lluc Fruitós
Antzezleak: Pol Fruitós, Lluc Fruitós, Berta Pons, Clara Pons eta Marc Carrizo
Musika: Clozee, Arturo Calvo eta Lluc Fruitós
CURRICULUMA
2006an sortu zen Brodas Bros konpainia eta, hasieratik, Pol eta Lluc Fruitós eta Berta eta Clara Pons anaia- eta ahizpabikoteak bultzatu ditu taldearen proiektu guztiak, zeinen ezaugarri nagusia moldakortasun izugarria baita.
SINOPSIA
Bidaia-koaderno handi batek betetzen du agertokia, eta, bertan, Brodas Bros taldeak munduan barrena egin duen nazioarteko biretan igarotako bizipenak eta anekdotak daude jasota. Izan ere, Brasilen, Palestinan, San Frantziskon, Los Angelesen, Hondurasen eta Japonian izan dira, eta Txinaren eragin handia dute, 3 hilabeteko bira egin baitute herrialde horretan azken urte honetan.
Brodas Bros futurista eta robotikoak, baina baita bihozbera eta sentikorrak ere. Mapping-a, proiekzio interaktiboa, laserra, aireko dantza, led-ekin eginiko jantziak… Ikuskizun honek dantza, argia, teknologia eta musika txundigarria nahasten ditu. Orain arte ikusi dugun Brodas Bros taldearen ikuskizun teknologikoena da.
Memorian geratzen diren oroitzapenek ulertarazten digute esperientzia horiei esker garela orain garen bezalakoak. Orainaldia bizi behar dugu, eta Brodas Bros taldeak ikusleekin partekatu nahi du orainaldi hori, zu ere protagonista zaituena. Dantza dezagun bizitza!
"Basoa" - Dantzaz Konpainia
Koreografia: Josu Mujika
Musika: Iñaki Salvador
Testuak: Xabier Sukia
Ahotsak: Xabier Sukia, Arantxa Arza, Marie Luyten eta Miriam Mohamed
Zuzendari artistikoa: Adriana Pous
Jantziak: Maialen Miranda eta Naroa Minchero
Produkzioa: Dantzaz
Dantzariak (10 hauengatik): Oier Abrego, Pauline Bonnat, Saioa Belarra, Alicia Cayrou, Elene Carreto, Marina Eskisabel, Araitz Lasa, Aitor Jimenez, Iker Sanz, Xian Martinez, Julen Rodriguez, Diego Urdangarin eta Beñat Urrutia.
Argazkiak: Blanca Razquin
Bideoa: Beñat Gereka (Txikota Komunikazioa)

“Basoa: iluna, estaltzen duena. Gune majikoa, baita beldurgarria ere. Historia garaikideko erreferentziazko gune bat estali nahi izan duena bezalakoa. Errefuxiatu-gunea, kontzentrazio-esparrua… Gurs, milaka pertsona bildu eta pilatu zuen lekua, ehundaka pertsona hil ziren lekua, guregandik oso hurbil dagoen leku bat, historian hain urrun ez dagoena. Gursen abiapuntua izango dugu gaur milaka eta milaka pertsonek gerrak eta pobreziagatik pairatu behar duten egoerari buruzko hausnarketa egiteko eta mezu poetikoa zabaltzeko. Gurs iragana eta gaur eguna lotzen dituen zubia da.”
"Codice" - Circle of Trust & Logela
Zuzendari artistikoa: Jordi Vilaseca
Antzezleak: Abel Escribano, Francisco Sánchez Bona, Alberto Pardo, Marcos Pardo eta Juan Manuel Aragón
Produkzioa: Toño Monzón
Koreografia: Circle Of Trust
Eszenatokia: Logela
Bideoa: Imanol Garaizabal
Bideoko musika: Ander Garaizabal
Musika: R de Rumba
Argiztapena: Roberto Gregorio Moreno Txutxi eta Carlos Samaniego Sama
CURRICULUMA
Circle of Trust: Estatuan eta nazioartean breakdance-aren panoraman erreferentziazkoak diren bboy zaragozarrek osatu zuten konpainia 2002an. Filosofia: kale-zulotik dantzaren maila profesionalera bilakatzea. Helburua: Hip Hop kultura jendeari ezagutzera ematea, eta horretarako, ikuskizun dinamikoak, harrigarriak, berritasunez beteak eta gero eta sakonagoak plazaratzen dituzte, ikuslea ez dutenak inolaz ere epel uzten.
Logela: Arte digitaleko hainbat diziplinetako sortzaileak ditu kide: bi musikari informatikari eta bi bideo-sortzaile, halere, euren proiektuetan beti izaten dituzte kolaboratzaileak. Produktu digitalak sortzea eta eszenaratzearekin bateratzea da Logelaren helburua.
SINOPSIA
Bidaia bat gaur egungo gizarteko komunikazioaren bilakaeran zehar. Hedabideen garapenaren alde txarrez eta onez ohartarazten gaituen bidaia da.
Gure hizkuntzaren bidez pentsamendu, ideia, sentimendu bat adieraztea ahalbidetzen diguna.
Bost gorputz, hitzik gabe, iristen ez den mezu bat emateko gai.
Bost hitzaldi, hausnartzera gonbidatzen dutenak.
Bost ideia, pentsamendu, sentimendu, iristeko eta gizartearen norabidea aldatzeko borrokatzen direnak.
Bi bakarrizketak ez dute elkarrizketa bat sortzen. Zergatik ez diozu besteari entzuten?
"Cuatro segundos" - Compañía IO
Zuzendaritza eta dramaturgia: Álvaro Reboredo ‘Fitinho’
Antzezleak: Beatriz Rubio, Javier Lemus eta Álvaro Reboredo
Musika elektronika esperimentala: Javier Lemus
Mugimendu zuzendaritza eta koreografia: Maximiliano Sandford
Eszenografia: Beatriz Rubio
Jantziak: Atelier Efímero
Argiztapena: Javier Quintana
Ahotsak: Aitor, Avelina, Amparo Girisho, Raquel, Toni eta Álvaro
Argazkia: Clara Pedrol
CURRICULUMA
Álvaro Pérez eta Álvaro Reboredo ‘Fitinho’ diziplina anitzeko artisten proiektu profesionala da Compañía IO. Artista horiek euren trebetasunak batu zituzten adierazpen artistiko berri baten bila. Bi artisten arteko harremana 2009an sortu zen, Carampa zirku-eskolan zeudela, ikuskizun garrantzitsuen eta kultura-konpainien sorleku batean, alegia. Bi urte geroago, euren lehen proiektuari ekin zioten elkarrekin; hain zuzen, Circo de los Muchachos konpainiako Revolution Circus birari. Behin talde galiziar horretako esperientziari amaiera eman ostean, beste proiektu bati ekitea erabaki zuten, proiektu propio bati, Suitcase Circus izenekoa. Hartan, hainbat diziplinatako artistak bildu dituzte, helburu hau lortu nahian: kaleko ikuskizunak sormenaren bidez berrasmatzea, estiloak bateratuz eta ikusleari ustez ikusten ari denaz bestelako ikuspegia eskainiz. Harritzea, dibertitzea eta hunkitzea dira harrezkeroztik konpainiaren kezka artistikoa astintzen duten hiru balioak. Esperientzia profesionalen dualtasun hori Compañía IO konpainiaren bidez gauzatu da, eta sentimenduen eta emozioen hizkuntza unibertsalaren bidez komunikatzen da ikuslearekin, gorputzaren mugimendutik eta munduarekin duen interakziotik sortzen den elkarrizketa batean.
SINOPSIA
CUATRO [4"] SEGUNDOS zirku garaikidearen, musika elektronikoaren eta dantza akrobatikoen ikuskizuna da.
CUATRO [4"] SEGUNDOS burdin pila hori nire gorputzean erortzeko denbora izan zen. Minutu bihurtu ziren segundo batzuk. Segundo batzuk, oraingoan, nire onena eta garbiena atera zuten. Beldurra diluitu egiten da fokuak gorputz arin eta erabakigarrian uzteko. Pieza honek istripuei, arriskuei, bizitzari eta norberaren ezagutzari buruz hitz egiten du.
CUATRO [4"] SEGUNDOSek barnean eramaten dugun animalia gogorarazten digu. Batzuetan gure bizitza salba dezakeen animalia hori.
Bi giza irudi agertokian laino trinko baten erdian agertzen dira, lurrean etzanda zegoela. Pixkanaka-pixkanaka biek berreskuratzen dute eta horrekin batera mugimendua agertzen da. Hala ere, zerbait da arraroa beren begietan. Ez dira inoiz berdinak izango. Bizitza aldatuko duen esperientzia transzendentala bizi berri dute.
"Èclat" - Cía. de Danza Adriana Bilbao
Egilea: Adriana Bilbao
Zuzendari artistikoa: Fran Lopez del Cerro
Koreografia: Adriana Bilbao eta Mikel del Valle
Zuzendari musikala: Jose Almarcha eta Víctor Guadiana
Gitarra: Jose Almarcha
Biolina: Victor Guadiana
Perkusioa: Epi Pacheco
Ahotsa: Elena Morales
Dantza: Adriana Bilbao, Mikel del Valle eta Elena Morales.
Jantziak: Ion Fiz
Eszenografia: Fran Lopez del Cerro
Argiztapen diseinua: Alvaro Estrada
Argiztapen teknikaria: Alvaro Estrada
Soinu teknikaria: Victor Tome
CURRICULUMA
Bilbon hasi zuen dantza-prestakuntza, eta, ondoren, Malagara joan zen, Susana Lupiáñez La Lupi irakaslearekin ikastera. Gerora, Sevillan bizi izan zen 2016ra arte. 2013an estreinatu zuen lehenengo ikuskizuna flamenko-dantzari gisa: El cuarto escalón. Hurrengo urtean, Sevillako Flamenko Bienalean hartu zuen parte, Flamenco por partes ikuskizunarekin. 2016an, Carlos Sauraren Flamenco Hoy ikuskizuneko dantzari-taldean aritu zen. 2017an, Ballet Flamenco Español konpainian sartu zen, eta bira bat egin zuen Turkian, Bahreinen eta Txinan zehar, Manolo Carrasco piano-jotzailearekin.
SINOPSIA
Moda diseinua, musika eta dantza dira IX. mendearen amaieratik XX. mendera bitarteko ibilbide berezi baten protagonistak. Emakumeen modaren zenbait mugarritan zentratzen den bidaia da, historiako aldi horretako aldaketa sozial, kultural eta ekonomiko handiak irudikatzeko.
Bigarren Iraultza Industriala, bi Mundu Gerrak, mugimendu abangoardistak, eskubide berdintasunaren aldeko borroka, mugimendu feminista… mundua oso azkar aldatzen den urteak dira, eta harekin batera, emakumezkoen jantziak.
Kortsetik galtzak edo minigonara pasatzearen atzean bilakaera handia dago ideietan. Ez dira jantziak bakarrik, munduarekin erlazionatzeko modu bat sinbolizatzen dute.
Musika, kantua eta dantza, flamenkoa eta garaikidea, dira Éclat ikuskizunaren osagai artistikoak. Proposamen horrek, gainera, Ion Fiz diseinatzaile euskaldunaren laguntza paregabea du.
"Eh man hé, mecánica del alma" - Zero en conducta
Egilea: Zero en Conducta
Koreografia: José Antonio Puchades 'Putxa' eta Julieta Gascón
Zuzendaritza eszenikoa: José Antonio Puchades 'Putxa' eta Julieta Gascón.
Zuzendari-laguntzailea: David Maqueda
Antzezleak: Julieta Gascón, Jonathan Guisado, Elena Lalucat, Pino Steiner y 'Putxa'
CURRICULUMA
Zero en conducta, teatre del moviment José Antonio Puchadesek ('Putxa') 2011n sortutako proiektua da, mugimenduarekin lotutako zenbait arte eszenikoren adierazpen-ahalmena aztertzeko asmoz. Hala, bada, haren ikerketak gorputz-mimoa, dantza, txotxongiloak eta, oro har, antzerki fisikoa uztartzea du helburu. Zero en Conducta proiektua objektuen eta gorputzaren manipulazioan eta ikus-entzunezko produkzioan oinarritutako irakaskuntzan ere aritzen da.
SINOPSIA
Garai batean, cheyenneek Eh man hé! deitzen zieten espiritu bat baino gehiago dituzten pertsonei. Eh man hé baten eta haren bost espirituen istorioa da hau. Dantzariek, aktore fisikoek eta txotxongilolariek Nolan gure protagonista hezurmamitzen dute: haren gorputza, emozioak eta irudimena. Nolanek, txotxongilo bat den aldetik, zera galdetzen dio bere buruari: zer da mugitzen nauena?
Panpina bat dela ez dakiela, bidaia ezezagun bati ekingo dio Nolanek; izan ere, hain ezezaguna da bidaia hori, non, lehen pausoa emateko, bere gelditasun-egoeratik irten beharko baitu. Arima gogogabetzen duen eta kartzela eta aldi berean kartzelari bihurtzen duen egoeratik. Inork ez zuen esan erraza izango zenik; izan ere, ilusioak, ametsak eta itxaropenak, baita zalantzak eta beldurrak ere, lagun izango ditu bilaketa horretan, eta erantzuna ibiltzean jarritako grinaren araberakoa izango da.
"El festín de los cuerpos" - Compañía Danza Mobile / Incubo Teatro
Egilea: Antonio Álamo
Koreografia: Manuel Cañadas, Ana Erdozain eta Arturo Parrilla
Zuzendaritza eszenikoa: Arturo Parrilla
Antzezleak: Helliot Baeza, Manuel Cañadas, Ana Erdozain, Manuela Calleja, Jaime García, Arturo Parrilla eta Teresa Rodríguez-Barbero
CURRICULUMA
Danza Mobile konpainia 2001. urtean sortu zen. Erreferentzia da dantza garaikide inklusiboan, estatuan eta nazioartean. Lehen emanaldia egin zuenetik, 25 ikuskizun ekoiztu ditu; guztira, 600 emanaldi baino gehiago izan dira. Errusia, Belgika, Maroko eta Jordania. Ibilbide horretan, funtsezkoa izan da estatuko eta nazioarteko arte eszenikoetako 60 profesionalen baino gehiagoren parte-hartzea, bai eta, “Danza Mobile” Sorkuntza Zentroan, desgaitasuna duten interpreteen etengabeko prestakuntza ere.
INcubo Teatro Arturo Parrillak sortutako konpainia da, dantza garaikideari lotutako mugimenduaren eta keinuaren esperientziatik sortua, baina aktorearen bizipenean oinarrituta.
SINOPSIA
Platonen babesean eta argitan, irrikaz eta itxaronaldi mugagabeez egina dirudien gure korapilo erotikoaren koreografia dantzatuko dugu. Gizakia animalia androgino gisa —bere beste erdia bilatzera kondenatua— azaltzen da, irudimenez eta ia umorez. Desira ospatzera bultzatzen gaitu horrek, eta jolasa soilik izan daiteke desira hori. Jolas serioegia, agian; beraz, arinkeriaz tratatzea erabaki genuen, filosofoak bere Oturuntza obran egin zuen bezala. Begiratzen eta ezagutzen gaituzten begiak aurkitzea, ukitzen eta ezagutzen gaituzten eskuak, izarren, zuhaitzen edo intsektuen materia beraz eginda gaudela gogorarazten digun gorputza. Gure oturuntzak gorputzen eta haien mugimenduaren eta aniztasunaren ospakizuna izan nahi du.
"Fight" - Lasala
Zuzendaritza eta koreografia: Judith Argomaniz
Zuzendari-laguntzailea: Jaiotz Osa
Dramaturgia: Judith Argomaniz eta Jaiotz Osa
Antzezleak: Garazi Etxaburu y Paula Parra
Jantzien diseinua: Xabier Mujika
Musika: MIA
Argazkia: Etanowski
CURRICULUMA
Lasala dantza garaikideko konpainia, Judith Argomanizen zuzendaritzapean, etengabeko araketan ari da hizkuntza fisiko bat eta egungo estetika bat sortzeko helburuz, taldearen kezkak islatu eta kezka horiei erantzuteko. Konpainia 2013an sortu zen, eta orain arte zazpi obra eman ditu; besteak beste, Microclimate, Trip, Now eta Hooked. Azken biek sariak jaso dituzte.
SINOPSIA
Gizakiak borrokarekin duen harremana primitiboa da. Antzina-antzinatik, borroka izan da gure artean. Lasalan, bizitzaren, oro har, eta bereziki dantzaren funtsezko elementutzat hartzen dute borroka.
"It's a wrap (Kubrik is dead)" - La Intrusa Danza
Egileak: Virginia García eta Damián Muñoz
Koreografia: Virginia García eta Damián Muñoz
Eszenografi zuzendaria: Virginia García eta Damián Muñoz
Dantzariak: Alexis Fernández (Maca), Carmen Fumero, Virginia García, Helena Gispert, Damián Muñoz eta Manfredi Perego
Produkzioa: Cane (N. Canela)
CURRICULUMA
Arte-sorkuntza garaikideko konpainia da, Virginia Garcíak eta Damián Muñozek 1996an sortua. Proiektu eszenikoak eta ikus-entzunezkoak sortu, zuzendu eta ekoizten dituzte, eta hainbat diziplinatako estatuko zein nazioarteko artistekin lankidetzan aritzen dira. 2015eko Dantza Sari Nazionala lortu zuten, sorkuntzaren modalitatean.
SINOPSIA
Amaitu da. Hau da amaiera.
Kubricken filmografiako 6 pertsonaiek honen heriotzaren berri jasotzen dute.
Orduan, beren nortasuna, existentzia eta beren dramari eta patuari forma ematen saiatuko dira, beren benetako sorkuntzari: beren niari.
Bada modurik bihotza hautsi gabe gure patua uzteko, ala nostalgiarik handienean eroriko zara azkenean?
Fisikotasunaren zentzu sendoa duen pieza, diziplina anitzeko dramaturgia baten zerbitzura dagoena, fikzio handienetik giza izaeraren esentzietarantz ehuntzen dena; pertsonaia, interprete eta pertsona gisa gure etorkizunari buruzko atzera-proiekzio ariketa bat aurkezteko.
"Maurizia naz" - Aukeran Dantza Konpainia
Zuzendaritza: Edu Muruamendiaraz
Eszena Zuzendaritza: Ainhoa Aierbe
Testua: Karmele Jaio
Zuzendari Laguntzailea: Eli Alberdi
Koreografiak: Edu Muruamendairaz eta Aukeran D.K.
Garaikide Koreografiak: Ane Anza
Dantzariak: Ane Anza, Garazi Egiguren, Ander Errasti, Eneko Galdos, Ione Iriarte, Ekain Kazabon, Oier Laborde, Uxue Urruzola eta Itziar Uzkudun
CURRICULUMA
Aukeran DK 1997an sortu zen, Edu Muruamendiaraz dantzari eta koreografoaren ekimenez. Ordudanik ibilbide luze eta emankorra izan du, hainbat ikuskizunen produkzioak eta horiekin egindako birek erakusten dutenez. Dantza tradizionalaren eta garaikidearen arteko mestizajea da lan koreografikoaren ezaugarria.
SINOPSIA
Maurizia Aldeiturriaga lehen emakume panderojolea , plazarik plaza panderoa hartu eta bere ahots eta izaera boteretsua lau haizeetara zabaldu zuen emakume sendoa. Emakume eredugarri hau abiapuntu hartuta bere baitan dituen alderdi ezberdinak taularatzen dira: alde indartsua, ahula, aurpegirik gogorrena eta xamurrena, alderik argiena eta ilunena, irudi astun eta primarioa edo arin eta sofistikatua. Beti ere panderoa ardatz harturik , emakume honen eta guztien ahotsa islatzen duen kale ikuskizuna.
“... Ni Maurizia naz. Ni ere banaiz Maurizia, eta haren moduan prest nago plazara irteteko".
"O!" - EliralE
Egilea: Pantxika Telleria
Musika: Thierry Biscary
Argiztapena: Javi Ulla
Teknika: Franck Girodo
Koreografoa : Pantxika Telleria
Zuzendaritza Eszenikoa: Pantxika Telleria
Antzezleak: Oihan Indart
CURRICULUMA
EliralE konpainiak, Miarritzeko Malandain Balletaren egoitza laguntzari esker, publiko guziari zuzendua den H. pieza 2012ko irailaren 15ean Maitialdian sortzen du. Kristof Hiriartek pieza honetan bere talentua ekarri ondoren, EliralE eta Lagunarte konpainia proiektu berri batentzat elkartzen dira. 2013an Kadira berriz idaztea erabakitzen duenean, Pantxika Teleriak Kristof Hiriarterengain uzten du banda sonoroaren idazketa. Ikerketa artistiko plataforma batzu instalatzen dira ere bi konpainien artean eta 01 proiektu amankomunak 01.01 emanaldia sortzen du, hau 2014ko udaz- kenean plazaratua izanen da.2 014 urte hau Ikusle Aktore Eskola-rengandik azkarki markatua da: Gorputza Jokoan izeneko proiektuarekin abian da Hego Lapurdiko Hirigunea eta EliralE konpainiaren partaidetza.
SINOPSIA
«O!» dantza garaikide bakarkako bat da nun dantzariak kantatzen eta musika jotzen duen.
Sorkuntza prozesuan den solo honek miresgarritasun arloa jorratu nahi du, mugimendua, bere itzalak eta bere argien bitartez.
Itsaso zabalean harri bat altxatu eta haunditasun horretan izaki nimiño bat aurkitu, Beñat ermitaritxo bat edo izaki mitologiko bat.
Mirespen hori lortzeko Pantxika Telleria koregrafoak bere lana edukitzaile batetan babestu nahi du. Hurbiltasun horretan 3 urtetik gorako ikusleak dantza hunkitzen, dantza dastatzen ahalko du. Koreografoak berme erritmikoen esker ikusleari dantza entzunarazi nahi dio ere bai, ahots kantatuaren laguntzarekin ; Espazio zirkularrean den dantzari bakarlariari lehentasuna eman nahio dio, kiribil bakarra behin eta berriz ere bilatzeko.
"Otsoa" - Proyecto Larrua
Egilea: Proyecto Larrua
Koreografia: Jordi Vilaseca
Zuzendaritza Eszenikoa: Jordi Vilaseca
Antzezleak: Helena Wilhelmsson, Maddi Muñoz, Begoña Martin, Jordi Vilaseca y Aritz López
Ekoizpena: Aritz López
CURRICULUMA
Larrua Proiektua Jordi Vilasecak eta Aritz Lopezek zuzendutako dantza-proiektua da. Hizkera propioa lortzen du, estiloak, fisikalitatea eta diziplinak (break dancea eta dantza garaikidea) bilduta. Hainbat urte beste konpainia nazional eta nazioartekontzat lanean eman ondoren, berriro batu ziren bi sortzaile hauek 2015ean euren lan egiteko eta dantza ulertzeko modua ezagutzera emateko.
SINOPSIA
Gaur egun jardunean dauden egitura piramidaleko gizarte-mugimenduen kritika da 'Otsoa'.
Pieza koreografiko horretan, aktore batek talde horietako bateko buruarena egiten du. Taldeko kideengan eragina du aktore horrek, politikari bat balitz bezala, hau da, teledenda-aurkezle bat edo anaia handia telebista-programako taldeko burua balitz bezala, eta dantzari-taldearen jarrera-aldaketa eta eraldaketa ekarriko dituzten ekintzak zuzentzen ditu (ironia erabiliz). Dantzariek, gorputz-hizkuntzaren bidez, barne-gatazka horiek guztiak erakutsiko dituzte.
'Otsoa'... Garrasi bat da. Asmatutako askatasun bati denen artean egindako ulu bat bezalakoa. Helburu bat da, lortu beharrekoa, iritsi beharreko leku bat. Prestatuenek soilik egin dezakete. Leku onirikoa da, gaur egungo gizarteak (ustez) ez duen guztiaz jantzia eta inguratua.
"Out of the blue II" - LaRutan
Zuzendaritza: María Andrés
Koreografia: María Andrés eta Denis Martínez
Dantzariak: Denis Martínez eta María Andrés
Musika: Plastikman
Jantziak: María Andrés
Argazkia eta bideoa: Etanowski
CURRICULUMA
María Andrés, Arte Ederretan lizentziatua da, UCM unibertsitateangatik eta Dantza Garaikidean tituluduna, RCPD Mariemma kontserbatorioagatik. Gaur egun Euskal Herriko Unibertsitateko ikertzaile da, non Arte Garaikide, Teknologiko eta Performatiboko master bat ere gauzatu duen. Bere zuzendaritzapean sortzen da LaRutan, ondorengo lanak burutuz: Depóullier (2012, BIDE saria Madrileko 26. Madrilgo Koreografi Lehiaketan), Taito-ku (2014, XI Certamen Internacional de Danza y Artes Escénicas, ADAE-ko saria), Out Of The Blue (2015), Blue Power (2016), Nosotros, los que conocemos (2017) eta Out Of The Blue II (2018). Dantzari moduan Gelabert Azzopardi Companyia de Dansa, Ertza Konpania, Matxalen Bilbao, La Coja Dansa, CaraBdanza, Compagnia Della Quarta, MyMadder, Nuria Perez eta Laura Cobo-rentzat besteak beste, lan egin du.
Denis Martínez Roque Kubako Dantza Eskola Profesionalean graduatua da eta herrialde honetan eman zituen dantzari profesional moduan bere lehen hurratsak, Codanza eta Endedanz konpainietan besteak beste. 2009. urtean Dantza Konpainia Nazionaleko (Kubako Dantza Garaikidea, DCC) kide izatera pasa zen, nazioarteko bira ezberdinetan parte hartuz eta eszenatoki garrantzitsuetan dantzatuz; Erromako Operaren Palkoan, Lyon-go Dantza etxean, Londreseko Sadlers Well’s antzokian, Madrilgo Antzoki Nagusian, Mercat de las Flores-en eta Mexikoko Auditorio Nazionalean besteak beste. 2013. urtean lehen bakarlari eta koreografo bezala lan egin zuen Konpainia Nazionaleko Kontseilu Artistikoaren eta Kubako Kultura Ministerioaren zuzendaritzapean. Gaur egun Euskal Herrian finkatu du bere jarduera profesionala, Ertza (Asier Zabaleta), LaRutan eta Hortzmuga bezalako konpainientzat lan eginez.
SINOPSIA
Urdin izar, urdin sakon, urdin itsaso, urdin elektriko. Zerura begirada, erraietatik sortzen dena, itsasoan murgildu, oihu bat, urruneko deiadarra. Out Of The Blue II bilatzen ez denean aurkitzen dena da. Ezerezetik sortzen dena. Ustekabean aurkezten dena. Ohartarazi gabe dei egiten duena. Esentziarik sentitzen ez duen presentzia. Galdua izan dena, lapurturiko zerbait, moldaturiko zerbait. Zeru, itsaso, haize; euri agian. Egunsentiko ihintza. Arrotzak sentitzen diren bi gorputz, bapatean aurkitzen direnak. Esentzian, bakardadean, urrunean.
"Play" - Aracaladanza
Egilea esta zuzendaritza: Enrique Cabrera
Argiztapena: Pedro Yagüe
Argi Teknikaria: Enrique Chueca
Eszenografia Errealizazioa: Sfumato / Ricardo Vergne
Musika: Luis Miguel Cobo
Ekoizpena: ARACALADANZA en coproducción con Sadler´s Wells (Londres), Teatros del Canal (Madrid), Grec 2019 Festival Barcelona y Shanghai Children´s Art Theatre- SHCAT (Shanghai). Colabora Centro de Danza Canal
Jantzien Diseinua: Elisa Sanz
Jantzien Errealizazioa: Ángeles Marín
Antzezleak: Carolina Arija Gallardo, Jorge Brea Salgueiro, Raquel de la Plaza Húmera, Jonatan de Jimena Trueba Toca. Cover
Iraupena: 50’
Kontaktua: info@aracaladanza.com
CURRICULUMA
Gaineratu dantza eta garaikide terminoak haur eta familia-publiko terminoei. Gaineratu publiko berriak kalitateari eta berrikuntzari. Emaitza bistakoa da: Aracaladanza. 1995az geroztik, proiektuaren arima den Enrique Cabrera koreografoaren bultzadari esker, konpainia Espainiako arte eszenikoen erreferentzia bihurtu da nazioartean, eta publikoaren errespetua eta kritikaren mirespena lortu ditu. Espainia, Frantzia, Irlanda eta Erresuma Batuko jaialdi nazionaletan eta nazioartekoetan parte hartzera gonbidatu dute konpainia, eta haren obrak Europako, Afrikako, Amerikako, Australiako eta Asiako antzoki handietan ere ikusi ahal izan dira.
SINOPSIA
Play obra mugarri berri eta freskoa izan da familia-publikoari eta haurrei zuzendutako produkzio eszenikoengatik nazioartean ezaguna den konpainia honen historian.
Erabat libre sentitzeko eta, era horretan, prozesu artistikoaz gozatzeko premia eta besterik gabe jolasean aritzeko gogoa izan dira produkzio berri hau bultzatu duten indarrak. Agertoki zuri berrian, txotxongiloek, bideoek, globoek eta arropak eskaintzen dituzten gauza miragarriak eta magia bizkor eta harriduraz igarotzen dira.
Eta dantzariek eskaintzen dituztenak. Nahi al duzu gurekin bat egin? Nahi al duzu gurekin jolastu?
"Pool" - Amaia Elizaran
Zuzendaria / Koreografia: Amaia Elizaran
Interpreteak: Xabier Zeberio eta Amaia Elizaran
Musika: Xabier Zeberio
Jantziak: Xabier Mujika
Argazkiak: Rach Rodríguez
CURRICULUMA
AMAIA ELIZARAN
Dantza garaikide espezialitatean graduatu zen Real Conservatorio Profesional de Danza Mariemman, Madrilen. Gipuzkoako Foru Aldundiaren beka jaso zuen dantza ikasketak egiteko. 2013an graduatu ostean, hainbat koreografoekin lan egiteko aukera izan du. James Wilton, John Ross, Jessica Kennedy, Adam Russell, Iker Arrue eta Jon Maya besteak beste. Hainbat inprobisazioren ostean hizkuntza koreografiko propioa sortzeko beharretik, baita ohiko toki edota leku alternatiboetarako dantza garaikide pieza berriak egiteko gogotik sortzen da konpainia 2015ean.
XABIER ZEBERIO
Goi mailako biolin ikasketak burutzen ditu Donostiako Kontserbatorioan, ondoren Bordeaux-ko Conservatoire Nationalean interpretazioa sakonduz. Hainbat orkestrekin kolaboratu du, hala nola Euskadiko Orkestra Sinfonikoarekin.1997tik, Oskorri folk taldeko partaide izatearekin bat, musika modernoan hamaika proiektutan lan egin du bai zuzenenan nahiz estudioan, 100 grabaketa baino gehiagotan parte hartuz. Batzuk aipatzearren; Dulce Pontes, Mikel Erentxun, Los Piratas, Kepa Junkera, Carlos Nuñez, Ken Zazpi, Oreka TX, Benito Lertxundi, Esne Beltza, Anari, Phil Woods, Izaro,Mikel Laboa ,Kalakan eta Antton Valverde besteak beste. 1999an Alos Quartet laukotea sortzen du, zeinarekin 3 disko kaleratu dituen konposizio propioekin. Sonoritate eta bide berrien etengabeko arakatzaile, Nyckelharpa suediar jatorriko Erdi Aroko instrumentuaz maitemindu eta buru belarri hasten da berau antzen.
SINOPSIA
“Likido bat forma zehatzik ez duen materiaren egoera da. Erraz aldatzen da eta berau barnebiltzen duen edukiontziaren arabera definitzen da”. “Giza gorputza %70a ura da”. Zerk definitzen gaitu? Non aurkitzen da bakoitzaren singulartasuna eta besteengandik bereizten gaituen hori? Gure inguruneak baldintzatzen gaituen gizabanakoak gara, baina aldi berean, badugu horri kontra egiteko eta bizirauteko beste moduak ikertzeko gaitasunik ere. Musikak eta dantzak bat egiten duten dantza garaikideko pieza bat da “POOL”. Amaia Elizaran dantzariaren eta Xabier Zeberio musikariaren arteko lana da eta bertan inprobisazioen bitartez hizkuntza koreografiko bat bilatzen da.
"Saioak" - Bilaka
Egilea: Bilaka Kolektiboa
Koreografoa: Mathieu Vivier
Dantzariak : Ioritz Galarraga, Cybèle Damestoy, Oihan Indart eta Arthur Barat
Musikariak : Patxi Amulet, Xabi Etcheverry eta Valentin Labordes
CURRICULUMA
Bilaka Iparraldeko Dantzarien Biltzarren koreografia zentroa da. Baionan kokatua, euskal dantzaren sustraietan eta adierazpen abangoardistan barna ibiliz, musika eta dantzaren garapena sustatzeko sorkuntza espacio bat da Bilaka.
SINOPSIA
'Saio Zero' ikuskizunaren partitura gurutzatu, desbideratuetatik eta etengabe berriz definituetatik abiatuz, euskal dantza tradizionalaren eta mundu garaikidean egonkortzeko arakatzea luzatzen du 'Saioak'-ek, antzezleen nortasuna osatzen duena bilatuz.
"Sardina Freskueee!" - Organik Dantza Antzerki
Egilea / zuzendaritza: Natalia Monge
Koeografia / antzezleak: Natalia Monge, Natalia De Miguel, Helena Golab eta María Martín
Sorkuntza: zuzendaria eta interpretatzaileak
Musika: Marc Cano Grebol eta Jon Ander Garamendi
Jantziak: Sinpatrón
Kanpoko begirada: Bego Krego
CURRICULUMA
2002an sortu zen ORGANIK, baina 2007tik aurrera hasi zen sorkuntza-lan jarraitua egiten. Euskal Herriko konpainia sendoetako bat da 2011tik (Eusko Jaurlaritzaren Kultura Saila), bere ibilbideagatik eta ikastetxeetan bultzatzen duen hezkuntza-proiektuagatik. Natalia Monge da ORGANIKen zuzendaria konpainia sortu zenetik. Zenbait alderdi pertsonal jorratzen ditu bere lanetan, eta gaurkotasunaren unibertsora ekartzen, Mendebaldeko gizarte honetan kezkagai dugun giza alderdia partekatzearren. Testuaren eta dantzaren bitarteko lengoaia batez baliaturik, mugimendua erabiltzen du adierazpen- eta emozio-bide gisara, interesatzen zaion horretaz mintzatzeko. Bere konposizioetan bestelako paisaia batzuk sortzen ahalegintzen da, soinuaren munduarekiko lotura erabiliz, ikuspegi ironiko batez gehienetan.
SINOPSIA
'Sardina Freskueee!' Ikuskizunean aurrera ja-rraitzen du konpainiak itsasoaren munduaz eta han emakumeek duten lekuaz duen in-teresak. Saregileen ondotik, orain Santurtziko sardina-saltzaileen txanda da. Lanbide horren ondare gisa kantu bat geratu zaigu, penintsu-la osoan ez ezik, haratago ere ezaguna dena. Omenaldia eskaini nahi diegu emakume haiei, haien lan estimatua eta haien ospe handia ez dadin ahaztu, eta, horretarako, sardina-urrina izango da protagonista nagusietakoa saioan zehar. 'Sardina Freskueee!' Dantza-antzezpena da, umoretsua, freskoa eta urrintsua, eta publi-koaren parte hartzea bilatuko da une jakin batzuetan.
"Topa" - Kukai Dantza Konpainia & Brodas Bros
Egilea: Jon Maya & Lluc Fruitos
Koreografoak: Jon Maya & Lluc Fruitos
Zuzendaritza Eszenikoa: Jon Maya & Lluc Fruitos
Ekoizpena: Kukai Dantza eta Brodas Bros
Musika: Jean Phillipe Barrios
Musika Zuzendaritza: Jean Phillipe Barrios
Eszenografia Diseinua: Ikerne Jimenez
Eszenografía Errealizazioa: Ikerne Jimenez
Jantzien Diseinua: Ikerne Jimenez
Jantzien Errealizazioa: Ikerne Jimenez
Antzezleak: Kukai Dantza & Brodas Bros (Lluc Fruitos, Clara Pons, Ibon Huarte y Martxel Rodríguez Iraupena / Duración
Kontaktua: banaketa@kukai.eus
CURRICULUMA
Kukai Errenterian sortu eta kokatutako dantza konpainia da; Jon Maya dantzari eta koreografoaren ekimenez sortu zen, 2001. urtean. Euskal dantza tradizionaletik abiatzen du bere lana. Dantza tradizionaletik abiatuta, Kukaik beste arte jarduerekin, dantza estiloekin eta pentsamoldeekin elkarlana bultzatzen du. Dantza tradizionaletik abiatuta, ikuskizun garaikideak sortzen ditu.
Kukaik elkarlanerako bokazioa du, eta ekinbide horretan artista eta ekimen berezi ugarirekin kolaborazioak egin ditu: Euskadiko Orkestra Sinfonikoa, Oreka Tx, Juan Mari Beltran, Iñaki Salvador, Carlos Nuñez...
Dantza ikuskizunak sortzeaz gain, Kukai Dantza Konpainiak dantzaren sentsibilizaziorako eta formaziorako proiektuak ere gauzatzen ditu.
SINOPSIA
Lau gazte enparantza batean elkartzen dira. Edozein hiritako edozein enparantza izan daiteke. Musika entzuten da eta lau gazteek dantzari ekiten diote. Beraientzat eguneroko jarduna da; euren komunikatzeko lengoaia da. Dantza egiteak natural sentí arazten ditu. Batzuk euskal dantza tradizionalean hazitakoak dira, besteak hip hopean. Kaleak, euren biziguneak, batzen ditu. Kale adierazpen garaikideak, gaur egungo hiri, herri eta enparantzatan elkarbizitzen direnak.
"Une" - Dantzaz Konpainia
Koreografia: Janis Claxton
Jantziak: Janis Claxton eta Marina Bestard
Musika: Mulatu Astatke, Jabier Muguruza, Mikel Azpiroz eta Anthony and The Johnsons
Argiztapena: Janis Claxton eta Alberto Arizaga
CURRICULUMA
Adriana Pous-en zuzendaritzapean, Dantzaz sormen, ekoizpen eta bira-prozesu etengabean ari da beti, nazioartean oso ezagunak diren koreografoak gonbidatuz (Itzik Galili, Lukas Timulak, Eric Gauthier, Hilde Koch, Jacek Przybylowicz, Jone San Martin...) eta haiekin antzokietarako ekoipenak egiten ditu, eta baita beste espazioetarakoak ere.
2008tik, 200.000 ikusle baino gehiago izan ditugu gure Europa osoan (eta haratago) izandako 350 emanaldi baino gehiagoetan: Espainia, Frantzia, Italia, Alemania, Polonia, Txekiar Errepublika, Suitza, Argelia...
Dantzaz etengabeko biran ateratzen da, nazioarteko kalitatezko dantza programak ahalik eta leku guztietara eta ahalik eta publiko gehienetara ailegatzeko asmoz, moldaketak eginez bere koreografietan eta bere ekoizpenetan. Modu horretan, normalean dantza ikusteko aukerarik ez duten publikoei aukera ematen die honelako ekoizpenaz gozatzeko.
SINOPSIA
Janis Claxton australiarra Pop Up Duets eta Enclosure humans piezen sortzailea da, oraingo honetan Dantzazentzat sortu du lehen aldiz. DanceBase eta konpainiaren arteko hitzarmen bati esker, Europako dantza etxe ospetsuenetariko bat (Edinburgo). UNE, bere proiektuaren izenburu, Donostia Kulturaz elkarlanean Egia auzoan egin zen proiektu berezi batetik abiatu zen. Kaleko espazioetan sortu daitezkeen erlazioak, arkitektura eta egunerokotasuneko erritmoak izan ziren sorkuntzaren ardatz. Ustekabean ikuslea piezaren parte bihurtzen duten pasarte motzak dira.

Autora: Pantxika Telleria
Musika: Thierry Biscary
Iluminación: Javi Ulla
Técnico: Franck Girodo
Coreógrafo : Pantxika Telleria
Dirección escénica: Pantxika Telleria
Intérpretes: Oihan Indart
CURRICULUMA
El 15 de septiembre de 2012, con el apoyo del centro Malandain Ballet Biarritz, la compañía EliralE crea la pieza H., dirigida a todos los públicos y presentada en el festival Maitialdia. Tras la aportación del talento de Kristof Hiriarte en esta obra, EliralE y la compañía Lagunarte se unen para acometer un nuevo proyecto. Así, en 2013, deciden reescribir la pieza Kadira, para la que Pantxika Telleria deja en manos de Kristof Hiriarte la composición de la banda sonora. Asimismo, entre ambas compañías se instauran varias líneas de investigación, que dan lugar al proyecto común 01, fruto del cual en otoño de 2014 tiene lugar la representación de la obra 01.01. Ese año 2014 está igualmente marcado por la Ikusle Aktore Eskola (Escuela del EspectActor), el proyecto denominado Gorputza Jokoan (El Cuerpo en Juego), con el cual se pone en marcha la colaboración de la comunidad del sur de Lapurdi con la compañía EliralE.
SINOPSIA
«O!» es una danza contemporánea individual, en la que el bailarín también canta e interpreta la música.
Este solo en proceso de creación pretende explorar el terreno de lo maravilloso a través del movimiento, sus sombras y sus luces.
En el fondo del mar se levanta una piedra y, en medio de toda esa grandiosidad, aparece un ser diminuto, el pequeño ermitaño Beñat o un ser mitológico.
Para conseguir esa admiración, la coreógrafa Pantxika Telleria protege su obra en un contenedor. Gracias a esa cercanía, el espectador mayor de 3 años podrá palpar y degustar la danza. La coreógrafa, mediante apoyos rítmicos, también quiere que el espectador oiga la danza, con ayuda de la voz cantada. Otorga prioridad al bailarín solista, que se encuentra en ese espacio circular, buscando una y otra vez la misma espiral.
"Otsoa" - Proyecto Larrua
Egilea: Proyecto Larrua
Koreografia: Jordi Vilaseca
Zuzendaritza Eszenikoa: Jordi Vilaseca
Antzezleak: Helena Wilhelmsson, Maddi Muñoz, Begoña Martin, Jordi Vilaseca y Aritz López
Ekoizpena: Aritz López
CURRICULUMA
Larrua Proiektua Jordi Vilasecak eta Aritz Lopezek zuzendutako dantza-proiektua da. Hizkera propioa lortzen du, estiloak, fisikalitatea eta diziplinak (break dancea eta dantza garaikidea) bilduta. Hainbat urte beste konpainia nazional eta nazioartekontzat lanean eman ondoren, berriro batu ziren bi sortzaile hauek 2015ean euren lan egiteko eta dantza ulertzeko modua ezagutzera emateko.
SINOPSIA
Gaur egun jardunean dauden egitura piramidaleko gizarte-mugimenduen kritika da 'Otsoa'.
Pieza koreografiko horretan, aktore batek talde horietako bateko buruarena egiten du. Taldeko kideengan eragina du aktore horrek, politikari bat balitz bezala, hau da, teledenda-aurkezle bat edo anaia handia telebista-programako taldeko burua balitz bezala, eta dantzari-taldearen jarrera-aldaketa eta eraldaketa ekarriko dituzten ekintzak zuzentzen ditu (ironia erabiliz). Dantzariek, gorputz-hizkuntzaren bidez, barne-gatazka horiek guztiak erakutsiko dituzte.
'Otsoa'... Garrasi bat da. Asmatutako askatasun bati denen artean egindako ulu bat bezalakoa. Helburu bat da, lortu beharrekoa, iritsi beharreko leku bat. Prestatuenek soilik egin dezakete. Leku onirikoa da, gaur egungo gizarteak (ustez) ez duen guztiaz jantzia eta inguratua.
LaRutan
"Out of the blue II" - LaRutan
Zuzendaritza: María Andrés
Koreografia: María Andrés eta Denis Martínez
Dantzariak: Denis Martínez eta María Andrés
Musika: Plastikman
Jantziak: María Andrés
Argazkia eta bideoa: Etanowski
CURRICULUMA
María Andrés, Arte Ederretan lizentziatua da, UCM unibertsitateangatik eta Dantza Garaikidean tituluduna, RCPD Mariemma kontserbatorioagatik. Gaur egun Euskal Herriko Unibertsitateko ikertzaile da, non Arte Garaikide, Teknologiko eta Performatiboko master bat ere gauzatu duen. Bere zuzendaritzapean sortzen da LaRutan, ondorengo lanak burutuz: Depóullier (2012, BIDE saria Madrileko 26. Madrilgo Koreografi Lehiaketan), Taito-ku (2014, XI Certamen Internacional de Danza y Artes Escénicas, ADAE-ko saria), Out Of The Blue (2015), Blue Power (2016), Nosotros, los que conocemos (2017) eta Out Of The Blue II (2018). Dantzari moduan Gelabert Azzopardi Companyia de Dansa, Ertza Konpania, Matxalen Bilbao, La Coja Dansa, CaraBdanza, Compagnia Della Quarta, MyMadder, Nuria Perez eta Laura Cobo-rentzat besteak beste, lan egin du.
Denis Martínez Roque Kubako Dantza Eskola Profesionalean graduatua da eta herrialde honetan eman zituen dantzari profesional moduan bere lehen hurratsak, Codanza eta Endedanz konpainietan besteak beste. 2009. urtean Dantza Konpainia Nazionaleko (Kubako Dantza Garaikidea, DCC) kide izatera pasa zen, nazioarteko bira ezberdinetan parte hartuz eta eszenatoki garrantzitsuetan dantzatuz; Erromako Operaren Palkoan, Lyon-go Dantza etxean, Londreseko Sadlers Well’s antzokian, Madrilgo Antzoki Nagusian, Mercat de las Flores-en eta Mexikoko Auditorio Nazionalean besteak beste. 2013. urtean lehen bakarlari eta koreografo bezala lan egin zuen Konpainia Nazionaleko Kontseilu Artistikoaren eta Kubako Kultura Ministerioaren zuzendaritzapean. Gaur egun Euskal Herrian finkatu du bere jarduera profesionala, Ertza (Asier Zabaleta), LaRutan eta Hortzmuga bezalako konpainientzat lan eginez.
SINOPSIA
Urdin izar, urdin sakon, urdin itsaso, urdin elektriko. Zerura begirada, erraietatik sortzen dena, itsasoan murgildu, oihu bat, urruneko deiadarra. Out Of The Blue II bilatzen ez denean aurkitzen dena da. Ezerezetik sortzen dena. Ustekabean aurkezten dena. Ohartarazi gabe dei egiten duena. Esentziarik sentitzen ez duen presentzia. Galdua izan dena, lapurturiko zerbait, moldaturiko zerbait. Zeru, itsaso, haize; euri agian. Egunsentiko ihintza. Arrotzak sentitzen diren bi gorputz, bapatean aurkitzen direnak. Esentzian, bakardadean, urrunean.
"Play" - Aracaladanza
Egilea esta zuzendaritza: Enrique Cabrera
Argiztapena: Pedro Yagüe
Argi Teknikaria: Enrique Chueca
Eszenografia Errealizazioa: Sfumato / Ricardo Vergne
Musika: Luis Miguel Cobo
Ekoizpena: ARACALADANZA en coproducción con Sadler´s Wells (Londres), Teatros del Canal (Madrid), Grec 2019 Festival Barcelona y Shanghai Children´s Art Theatre- SHCAT (Shanghai). Colabora Centro de Danza Canal
Jantzien Diseinua: Elisa Sanz
Jantzien Errealizazioa: Ángeles Marín
Antzezleak: Carolina Arija Gallardo, Jorge Brea Salgueiro, Raquel de la Plaza Húmera, Jonatan de Jimena Trueba Toca. Cover
Iraupena: 50’
Kontaktua: info@aracaladanza.com
CURRICULUMA
Gaineratu dantza eta garaikide terminoak haur eta familia-publiko terminoei. Gaineratu publiko berriak kalitateari eta berrikuntzari. Emaitza bistakoa da: Aracaladanza. 1995az geroztik, proiektuaren arima den Enrique Cabrera koreografoaren bultzadari esker, konpainia Espainiako arte eszenikoen erreferentzia bihurtu da nazioartean, eta publikoaren errespetua eta kritikaren mirespena lortu ditu. Espainia, Frantzia, Irlanda eta Erresuma Batuko jaialdi nazionaletan eta nazioartekoetan parte hartzera gonbidatu dute konpainia, eta haren obrak Europako, Afrikako, Amerikako, Australiako eta Asiako antzoki handietan ere ikusi ahal izan dira.
SINOPSIA
Play obra mugarri berri eta freskoa izan da familia-publikoari eta haurrei zuzendutako produkzio eszenikoengatik nazioartean ezaguna den konpainia honen historian.
Erabat libre sentitzeko eta, era horretan, prozesu artistikoaz gozatzeko premia eta besterik gabe jolasean aritzeko gogoa izan dira produkzio berri hau bultzatu duten indarrak. Agertoki zuri berrian, txotxongiloek, bideoek, globoek eta arropak eskaintzen dituzten gauza miragarriak eta magia bizkor eta harriduraz igarotzen dira.
Eta dantzariek eskaintzen dituztenak. Nahi al duzu gurekin bat egin? Nahi al duzu gurekin jolastu?
"Pool" - Amaia Elizaran
Zuzendaria / Koreograia: Amaia Elizaran
Interpreteak: Xabier Zeberio eta Amaia Elizaran
Musika: Xabier Zeberio
Jantziak: Xabier Mujika
Argazkiak: Rach Rodríguez
CURRICULUMA
AMAIA ELIZARAN
Dantza garaikide espezialitatean graduatu zen Real Conservatorio Profesional de Danza Mariemman, Madrilen. Gipuzkoako Foru Aldundiaren beka jaso zuen dantza ikasketak egiteko. 2013an graduatu ostean, hainbat koreografoekin lan egiteko aukera izan du. James Wilton, John Ross, Jessica Kennedy, Adam Russell, Iker Arrue eta Jon Maya besteak beste. Hainbat inprobisazioren ostean hizkuntza koreografiko propioa sortzeko beharretik, baita ohiko toki edota leku alternatiboetarako dantza garaikide pieza berriak egiteko gogotik sortzen da konpainia 2015ean.
XABIER ZEBERIO
Goi mailako biolin ikasketak burutzen ditu Donostiako Kontserbatorioan, ondoren Bordeaux-ko Conservatoire Nationalean interpretazioa sakonduz. Hainbat orkestrekin kolaboratu du, hala nola Euskadiko Orkestra Sinfonikoarekin.1997tik, Oskorri folk taldeko partaide izatearekin bat, musika modernoan hamaika proiektutan lan egin du bai zuzenenan nahiz estudioan, 100 grabaketa baino gehiagotan parte hartuz. Batzuk aipatzearren; Dulce Pontes, Mikel Erentxun, Los Piratas, Kepa Junkera, Carlos Nuñez, Ken Zazpi, Oreka TX, Benito Lertxundi, Esne Beltza, Anari, Phil Woods, Izaro,Mikel Laboa ,Kalakan eta Antton Valverde besteak beste. 1999an Alos Quartet laukotea sortzen du, zeinarekin 3 disko kaleratu dituen konposizio propioekin. Sonoritate eta bide berrien etengabeko arakatzaile, Nyckelharpa suediar jatorriko Erdi Aroko instrumentuaz maitemindu eta buru belarri hasten da berau antzen.
SINOPSIA
“Likido bat forma zehatzik ez duen materiaren egoera da. Erraz aldatzen da eta berau barnebiltzen duen edukiontziaren arabera definitzen da”. “Giza gorputza %70a ura da”. Zerk definitzen gaitu? Non aurkitzen da bakoitzaren singulartasuna eta besteengandik bereizten gaituen hori? Gure inguruneak baldintzatzen gaituen gizabanakoak gara, baina aldi berean, badugu horri kontra egiteko eta bizirauteko beste moduak ikertzeko gaitasunik ere. Musikak eta dantzak bat egiten duten dantza garaikideko pieza bat da “POOL”. Amaia Elizaran dantzariaren eta Xabier Zeberio musikariaren arteko lana da eta bertan inprobisazioen bitartez hizkuntza koreografiko bat bilatzen da.
"Saioak" - Bilaka
Egilea: Bilaka Kolektiboa
Koreografoa: Mathieu Vivier
Dantzariak : Ioritz Galarraga, Cybèle Damestoy, Oihan Indart eta Arthur Barat
Musikariak : Patxi Amulet, Xabi Etcheverry eta Valentin Labordes
CURRICULUMA
Bilaka Iparraldeko Dantzarien Biltzarren koreografia zentroa da. Baionan kokatua, euskal dantzaren sustraietan eta adierazpen abangoardistan barna ibiliz, musika eta dantzaren garapena sustatzeko sorkuntza espacio bat da Bilaka.
SINOPSIA
'Saio Zero' ikuskizunaren partitura gurutzatu, desbideratuetatik eta etengabe berriz definituetatik abiatuz, euskal dantza tradizionalaren eta mundu garaikidean egonkortzeko arakatzea luzatzen du 'Saioak'-ek, antzezleen nortasuna osatzen duena bilatuz.
"Sardina Freskueee!" - Organik Dantza Antzerki
Egilea / zuzendaritza: Natalia Monge
Koeografia / antzezleak: Natalia Monge, Natalia De Miguel, Helena Golab eta María Martín
Sorkuntza: zuzendaria eta interpretatzaileak
Musika: Marc Cano Grebol eta Jon Ander Garamendi
Jantziak: Sinpatrón
Kanpoko begirada: Bego Krego
CURRICULUMA
2002an sortu zen ORGANIK, baina 2007tik aurrera hasi zen sorkuntza-lan jarraitua egiten. Euskal Herriko konpainia sendoetako bat da 2011tik (Eusko Jaurlaritzaren Kultura Saila), bere ibilbideagatik eta ikastetxeetan bultzatzen duen hezkuntza-proiektuagatik. Natalia Monge da ORGANIKen zuzendaria konpainia sortu zenetik. Zenbait alderdi pertsonal jorratzen ditu bere lanetan, eta gaurkotasunaren unibertsora ekartzen, Mendebaldeko gizarte honetan kezkagai dugun giza alderdia partekatzearren. Testuaren eta dantzaren bitarteko lengoaia batez baliaturik, mugimendua erabiltzen du adierazpen- eta emozio-bide gisara, interesatzen zaion horretaz mintzatzeko. Bere konposizioetan bestelako paisaia batzuk sortzen ahalegintzen da, soinuaren munduarekiko lotura erabiliz, ikuspegi ironiko batez gehienetan.
SINOPSIA
'Sardina Freskueee!' Ikuskizunean aurrera ja-rraitzen du konpainiak itsasoaren munduaz eta han emakumeek duten lekuaz duen in-teresak. Saregileen ondotik, orain Santurtziko sardina-saltzaileen txanda da. Lanbide horren ondare gisa kantu bat geratu zaigu, penintsu-la osoan ez ezik, haratago ere ezaguna dena. Omenaldia eskaini nahi diegu emakume haiei, haien lan estimatua eta haien ospe handia ez dadin ahaztu, eta, horretarako, sardina-urrina izango da protagonista nagusietakoa saioan zehar. 'Sardina Freskueee!' Dantza-antzezpena da, umoretsua, freskoa eta urrintsua, eta publi-koaren parte hartzea bilatuko da une jakin batzuetan.
"Topa" - Kukai Dantza Konpainia & Brodas Bros
Egilea: Jon Maya & Lluc Fruitos
Koreografoak: Jon Maya & Lluc Fruitos
Zuzendaritza Eszenikoa: Jon Maya & Lluc Fruitos
Ekoizpena: Kukai Dantza eta Brodas Bros
Musika: Jean Phillipe Barrios
Musika Zuzendaritza: Jean Phillipe Barrios
Eszenografia Diseinua: Ikerne Jimenez
Eszenografía Errealizazioa: Ikerne Jimenez
Jantzien Diseinua: Ikerne Jimenez
Jantzien Errealizazioa: Ikerne Jimenez
Antzezleak: Kukai Dantza & Brodas Bros (Lluc Fruitos, Clara Pons, Ibon Huarte y Martxel Rodríguez Iraupena / Duración
Kontaktua: banaketa@kukai.eus
CURRICULUMA
Kukai Errenterian sortu eta kokatutako dantza konpainia da; Jon Maya dantzari eta koreografoaren ekimenez sortu zen, 2001. urtean. Euskal dantza tradizionaletik abiatzen du bere lana. Dantza tradizionaletik abiatuta, Kukaik beste arte jarduerekin, dantza estiloekin eta pentsamoldeekin elkarlana bultzatzen du. Dantza tradizionaletik abiatuta, ikuskizun garaikideak sortzen ditu.
Kukaik elkarlanerako bokazioa du, eta ekinbide horretan artista eta ekimen berezi ugarirekin kolaborazioak egin ditu: Euskadiko Orkestra Sinfonikoa, Oreka Tx, Juan Mari Beltran, Iñaki Salvador, Carlos Nuñez...
Dantza ikuskizunak sortzeaz gain, Kukai Dantza Konpainiak dantzaren sentsibilizaziorako eta formaziorako proiektuak ere gauzatzen ditu.
SINOPSIA
Lau gazte enparantza batean elkartzen dira. Edozein hiritako edozein enparantza izan daiteke. Musika entzuten da eta lau gazteek dantzari ekiten diote. Beraientzat eguneroko jarduna da; euren komunikatzeko lengoaia da. Dantza egiteak natural sentí arazten ditu. Batzuk euskal dantza tradizionalean hazitakoak dira, besteak hip hopean. Kaleak, euren biziguneak, batzen ditu. Kale adierazpen garaikideak, gaur egungo hiri, herri eta enparantzatan elkarbizitzen direnak.
"Une" - Dantzaz Konpainia
Koreografia: Janis Claxton
Jantziak: Janis Claxton eta Marina Bestard
Musika: Mulatu Astatke, Jabier Muguruza, Mikel Azpiroz eta Anthony and The Johnsons
Argiztapena: Janis Claxton eta Alberto Arizaga
CURRICULUMA
Adriana Pous-en zuzendaritzapean, Dantzaz sormen, ekoizpen eta bira-prozesu etengabean ari da beti, nazioartean oso ezagunak diren koreografoak gonbidatuz (Itzik Galili, Lukas Timulak, Eric Gauthier, Hilde Koch, Jacek Przybylowicz, Jone San Martin...) eta haiekin antzokietarako ekoipenak egiten ditu, eta baita beste espazioetarakoak ere.
2008tik, 200.000 ikusle baino gehiago izan ditugu gure Europa osoan (eta haratago) izandako 350 emanaldi baino gehiagoetan: Espainia, Frantzia, Italia, Alemania, Polonia, Txekiar Errepublika, Suitza, Argelia...
Dantzaz etengabeko biran ateratzen da, nazioarteko kalitatezko dantza programak ahalik eta leku guztietara eta ahalik eta publiko gehienetara ailegatzeko asmoz, moldaketak eginez bere koreografietan eta bere ekoizpenetan. Modu horretan, normalean dantza ikusteko aukerarik ez duten publikoei aukera ematen die honelako ekoizpenaz gozatzeko.
SINOPSIA
Janis Claxton australiarra Pop Up Duets eta Enclosure humans piezen sortzailea da, oraingo honetan Dantzazentzat sortu du lehen aldiz. DanceBase eta konpainiaren arteko hitzarmen bati esker, Europako dantza etxe ospetsuenetariko bat (Edinburgo). UNE, bere proiektuaren izenburu, Donostia Kulturaz elkarlanean Egia auzoan egin zen proiektu berezi batetik abiatu zen. Kaleko espazioetan sortu daitezkeen erlazioak, arkitektura eta egunerokotasuneko erritmoak izan ziren sorkuntzaren ardatz. Ustekabean ikuslea piezaren parte bihurtzen duten pasarte motzak dira.
Agenda eta albisteak
Agenda
Dantza
"ALICE"
- Arriaga Antzokia [Bilbao]
- 2024(e)ko Azaroaren 26(e)tik 2024(e)ko Abenduaren 1(e)ra
Dantza
"Distirak"
- Dantzaz Konpainia
- Gayarre Antzokia [Pamplona/Iruña]
- 20:00
- 2024(e)ko Azaroak 27
Dantza
"Iraun" + "Nondik abiatu inora"
- Niessen Kulturgunea [Errenteria]
- 19:00
- 2024(e)ko Azaroak 28
Dantza
"Txalaparta"
- Kukai Dantza Konpainia
- Kurtzio Kultur Etxea [Sopela]
- 20:00
- 2024(e)ko Azaroak 29
Dantza
Dar Al Fonon Wa Altorath: "Haweia group"
- Itsas Etxea Auditoriuma [Hondarribia]
- 20:00
- 2024(e)ko Azaroak 29
Albisteak
2024/11/22
2024/11/21
2024/11/20
Feministaldiaren XIX. edizioak kultura feministaz beteko du Tabakalera azaroaren bukaeran
2024/11/20
2024/11/20