Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Zirkuito - 2015

"119.104" AI DO PROJECT

119.104

Egilea, koreografia, zuzendaritza eszenikoa: Iker Arrue
Ekoizpena: Ai Do Project
Musika: Luis Miguel Cobo / Carlos Gardel
Eszenografía diseinua: Ai Do Project
Eszenografia errealizazioa: Ai Do Project
Argiztapen diseinua: Iván Martín
Argi teknikaria: Iván Martín
Soinu diseinua: Luis Miguel Cobo
Soinu teknikaria: Luis Miguel Cobo
Jantzien diseinua: Ai Do Project
Jantzien errealizazioa: Ai Do Project
Interpreteak: Yadira Rodríguez, Marina Rodríguez, Carmen Fumero, Amaia Elizaran, José Luis Sendarrubias, Iker Arrue
Iraupena: 45’
Kontaktua: aidoproject.iker@gmaill.com

CURRICULUMA
Iker Arruek Arkitektura-ikasketak egin zituen, EHUko Donostiako Arkitekturako Goi Eskola Teknikoan. Dantza-ikasketak, berriz, Madrilen eta Londresen (2004).

Lankide izan duten koreografoen artean, hauek nabarmentzen dira: Chevi Muraday, Jens Bjerregaard, Mark Spradling, Robert Connor, Olga Cobos y Peter Mika, Russell Maliphant, Mónica Runde, Arno Schuitemaker... Lankide izan ditu antzerki-zuzendariak, artista bisualak eta eskultoreak, hala nola: Salva Bolta, Jesús Robisco, Eva Borner, Tiago Valente…

Gerard Vilar eta Jessica Jaques filosofoek zuzendutako eta UABn gauzatutako Dantza eta performatibitatea proiektuko kide ere izan da. 2009az geroztik, Eusko Jaurlaritzaren laguntzarekin, AI DO PROJECT ekimenaren (www.aidoproject.comen) baitan garatzen ditu proiektuak.

Interpretazioaz gain, pedagogo-lanak ere egiten ditu Espainian eta beste hainbat herrialdetan.

LABURPENA
Bigarren Mundu Gerrako konzentrazio-kanpotik bizirik irten zen Victor Frankl neurologoaren irudi eta pentsamenduan oinarriturik, eta norberaren idealen inguruko gogoetara gonbidatuz, sufrimendu, balio propio, helburu eta etsipenaren inguruko hausnarketa moduan aurkezten da 119.104 ekoizpena.

119.104