Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Zirkuito - 2015

"PEREZA" CIELO RASO

PEREZA

Egilea, koreografia, zuzendaritza eszenikoa / Autor, coreografía, dirección escénica: Igor Calonge
Ekoizpena: Beatriz Churruca
Argiztapen diseinua: Pedro Fresneda y Raquel Hernández
Argi teknikaria: Cristina Libertad Bolivar
Soinu diseinua: Gabriel F.
Soinu teknikaria: Gabriel F.
Jantzien diseinua: La Cía
Jantzien errealizazioa: La Cía
Interpreteak: Beñat Urretabizkaia e Igor Calonge
Iraupena: 50’
Kontaktua: ciacieloraso@gmail.com

CURRICULUMA
Teatro de Açucar (Brasil) eta Igor Calonge (Euskadi) konpainien elkarketatik sortu zen Cielo RasO dantza garaikideko konpainia, 2009an. Igor Calongek zuzendurik, hamar dantza-ikuskizun baino gehiago aurkeztu ditu hainbat formatutan. Ikuskizun antzemangarriak dira, konpainiak berezko estilo nabarmena duelako, eta bilatzen duen berezko hizkuntzari esker, material fisiko jatorra eskaintzen du. Ikuskizun guztiek giro erakargarria sortzen dute, zinematik hurbil dagoen narrazio-hizkuntza erabiliz.
Konpainiak lokarri sendoak finkatu ditu hainbat espazio eta erakunderekin; horien artean ditugu, adibidez, Teatro Ensalle (Vigo), La Fundición (Bilbo), CDC Teatros de Canal (Madril), Gazteeszena (Donostia) eta Dantzagunea (Errenteria).

LABURPENA
Gizakiaren ekintza bakoitzean, hitz bakoitzean eta keinu bakoitzean dagoen edertasunaz hitz egiten du, hedatzen den, bizi den eta nabarmentzen den edertasunaz. Natura zabal, berde eta beltzaren gainean etzanda, basoak nire gorputzaren azken tantara arte aprobetxatuko luke. Nire gorputza bertan behera geratzen da, giharrak dilatatu egiten dira lurraren kontaktua gertuago sentitu ahala, hezurrek karraska egiten dute barrura hondoratzen diren heinean, hemen bertan sustraitu nintekeela sentitzen dut, hurrengo udaberrian zuhaitz bihurtuta loratu nintekeela, belar bihurtuta.

PEREZA