Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Zirkuito - 2015

"NAUFRAGOAK" DANTZAZ KONPAINIA

NAUFRAGOAK

Koreografia: Josu Mujika
Zuzendaritza artistikoa artística: Adriana Pous
Ekoizpena: Dantzaz Konpainia eta Lekeitioko kale Festibala
Musika: Javier Muguruza, Ruper Ordorika, Mikel Laboa, Kortatu, Ken Zazpi
Jantzien diseinua: Benedetta Orsoli
Jantzien errealizazioa: Benedetta Orsoli
Interpreteak: Lionel Ah-Sou, Carmen Derré, Garazi Etxaburu, Stefan Fredriksen, Carlos González, Fem Rosa Has, Alicia Navas, Valentina Pedica, Martxel Rodriguez, Josu Santamaría, Marina Scotto, Beñat Urretabizkaia.
Iraupena: 30’
Kontaktua: dantzaz@dantzaz.net

CURRICULUMA
ArteLekun, Gipuzkoako Foru Aldundiaren espazioan, egoitza duen konpainia profesionala da. Dantzaz plataformaren mende dago eta lorbide profesional gisa funtzionatzen du Europa guztitik datozen dantzarientzat.

Zuzendari Adriana Pousek sorkuntza-proiektu berrien ardura dauka eta nazioartean ospetsuak diren koreografo na¬gusiekin lan eginaz garatzen ditu (Itzik Galili, Lukas Timulak, Eric Gauthier, Hilde Koch, Jacek Przybylowicz, Jone San Mar¬tin, Josu Mujika...), antzokientzako eta bestelako espazioentzako ekoizpenak garatuz.

LABURPENA
Naufragoak gara bizi garen gure lur honetan bertan, iraunkor, olatuen artean aldakor den guztiaren erdian, bidaia hone¬tan, geure kulturan bertan baita mugetan ere, itsasoa hormatzat eta lurralde guztien batasuntzat hartuta. Gure etxea eta mundua, etenik ez duen gatazka eta betiereko harremana.

Naufragoak espazio eta udalerri bakoitzera egokitzen da, eta antzezten den espazio guztiak hartzen ditu barne, baina udalerria bera ere.

Joseba Sarrionaindiaren testuetatik, Josu Mujikak bizitasun handiko koreografia sortu du, oso grafikoa, naufrago horien unibertsoari irudia, kolorea eta dramatismoa eskainiz..

NAUFRAGOAK