Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Zirkuito - 2015

"MUD GALLERY" LA INTRUSA DANZA

MUD GALLERY

Egileak, koreografia, zuzendaritza eszenikoa: Virginia García y Damián Muñoz
Ekoizpena: Cane (Nuria Canela)
Musika: Jesús Díaz (Instant) y Clara Peya
Musika zuzendaritza musical: Jesús Díaz (Instant) y Clara Peya
Eszenografia diseinua: La Intrusa y Joaquín Jara
Eszenografia errealizazioa: Joaquín Jara
Jantzien diseinua: Laura Fernández – La Intrusa
Jantzien errealizazioa: Laura Fernández
Interpreteak: Virginia García eta Janet Novás
Iraupena: 55’
Kontaktua: cane@laintrusadanza.com

CURRICULUMA
La Intrusa arte-sorkuntza garaikideko konpainia da, Virginia Garcia eta Damian Muñoz sortzaile eta zuzendari artistikoek 1996an sortua. Hainbat diziplinatako nazioko eta nazioarteko artistekin jarduten dute lankidetzan. Zenbait antzoki eta jaialditan aurkeztu dituzte beren obrak, hala nola New Yorkeko Downtown Dance jaialdian, Mexikoko iparraldeko, ipar-mendebaldeko eta erdi-mendebaldeko sareetako jaialdietan, Brasilgo Viva Danza jaialdian, Bartzelonako GREC nazioarteko jaialdian eta Madrilgo Madrid en Danza nazioarteko jaialdian. Horrez gain, zuzendari ospetsuen obra askotan mugimendu-aholkulariak dira eta ikastaroak ematen dituzte eskola eta zentro koreografiko ospetsuetan. Nazioko eta nazioarteko sariak jaso dituzte.

LABURPENA
Ez dakizue jendeak zergatik dituen gogoko hondakinak? Dena disolbatzen da, dena deuseztatzen da, dena igarotzen da, eta denborak bakarrik jarraitzen du aurrera. Mundua zaharra da eta ni bi betikotasunen artean nabil pasieran. Zer da nire existentzia suntsitutako harri horiekin alderatuta? Hondakinak giza bizipenen metafora gisa hartzen ditugu, esan nahi duten eta gogorarazten diguten guztiarekin. Bizitako gure denboraren hondakinak orainaldiaren gure pilareak bihurtu dira.

Dantza- eta eskultura-ikuskizun honetan, transformazioaren bide poetikoa kontatzeko hizkuntza gisa erabiliko ditugu fisikotasuna, interpretazioa eta arte plastikoak. Hondakinak opari bat dira!

MUD GALLERY