Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Zirkuito - 2015

"GELAJAUZIAK" KUKAI DANTZA KONPAINIA

GELAJAUZIAK

Koreografia: Cesc Gelabert
Zuzendaritza eszenikoa: Jon Maya
Ekoizpena: Kukai Dantza Konpainia
Musika: Xabier Erkizia, Sabin Bikandi
Soinua teknikaria: Ángel Agüero
Jantzien diseinua: Iraia Oiartzabal
Interpreteak: Alain Maya, Eneko Gil, Ibon Huarte, Jon Maya, Urko Mitxelena, Nerea Vesga
Iraupena: 55’
Kontaktua: doltza@jpproducciones.com

CURRICULUMA
Kukai dantza-konpainia bat da, Errenterian (Gipuzkoa) sortua eta kokatua. Euskal dantza tradizionala oinarri hartuta, ikuskizun garaikideak sortzen ditu. 2001ean ekin zion bere ibilbideari, Deiadarra koreografia aurkeztuz. Lehen obra hura aurkeztu ondoren, Tanttaka Teatroarekin elkarlanean hasi zen. Kukai-Tanttaka sakontasun handiko uztartzea da eta ikuskizun gogoangarriak sortu ditu, hala nola honako hauek: 1937, por las sendas del recuerdo (2002), Otehitzari Biraka (2005) eta Hnuy illa (2008). Ikuskizun horiek oso arrakastatsuak izan dira eta hainbat sari irabazi dituzte. Haietatik azpimarragarriena ikuskizun berri onenaren MAX Saria izan zen, 2009an, Hnuy Illa obragatik.

LABURPENA
Jon Maya eta Cesc Gelabert koreografoen arteko harremanetatik, gogoeta askoren ondoren, Gelajauziak sortu zen. Obrak argi erakusten du bi koreografoek dantzarekiko eta kultura-tradizioarekiko duten interesa, egungo gizartera egokitzeko. Pieza koreografiko horretan beren kezkak eta esperientzia erakutsi nahi izan dituzte. Piezaren oinarriak bi euskal dantza dira: Gipuzkoako soinu-zaharrak eta Lapurdiko dantza-jauziak. Bi dantza horien balio soziala, gizarte-sustraiak, bat-batekotasuna... egiten ari diren lan horren parte aktiboak dira.

GELAJAUZIAK