Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Dantza Garaikidearen IX. Zirkuitoa

AURKEZPENA

Zirkuito '13 - Kartela

Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak sustatutako eta antzoki publikoen Sareak koordinatutako 'Dantza-Bultzatuz' programaren eskutik, Dantza Garaikidearen Zirkuituaren bederatzigarren edizioa antolatu da, anitz proposamen deigarrirekin, hedapenari nahiz edukiei dagokienez.

Dantza Garaikidearen Zirkuitoaren IX. edizioa urtarrila eta abendua bitartean izango da honako toki hauetan: Vitoria-Gasteiz, Dulantzi, Zornotza-Amorebieta, Barakaldo, Basauri, Durango, Elorrio, Galdakao, Gernika, Leioa, Sopelana, Andoain, Arrasate, Azpeitia, Donostia, Eibar, Hondarribia, Irun, Lasarte, Tolosa eta Errenteria.

Orain dela bederatzi urte, Dantza Zirkuito hau martxan jarri zenean, bi helburu nagusi landu nahi ziren, hain zuzen, formato txiki eta erdiko produkzioak erakusteko espazio egonkorren eskasia dela-eta, sektoreko profesionalek eta zaletuek duten kezka bati aterabide bat ematea, baita honelako ikuskizunetara publikoa erakartzeko antzokiek egiten duten ahaleginean laguntzea ere.

Lehen edizioan parte hartu zuten antzokiek dantza garaikidearekiko interes berezia erakutsi zuten aurreko urteotan. Duela zazpi urte beste bi antzoki gehitu ziren eta 2007an, hirugarren bat. 2008an, 11 izan ziren, 2009an 16 eta 2010, 2011 eta iaz, 19. Aurreko urteetan, 4-6 obra programatu ziren arren, 2009an 18 izan ziren: 29 emanaldi guztira; 2010ean 29, 63 emanaldiekin; 2011n, 29 izan ziren ere 54 emanaldiekin eta iaz 31 59 emanaldiekin.

2009an Zirkuitua luzatu egin zen denboran (hain zuzen, dantza-ikuskizunak martxotik abendura programatu ziren). Iaz, berriz ere, eszenaratuko ziren lanen kopurua handitu egin zen, baita lan horiek eszenaratuko ziren lekuena ere. Handitze hori azpimarratzeko modukoa iruditzen zaigu, are gehiago bizi dugun garai zail honetan.

Hain zuzen, azpimarratzekoa da urte bakoitzean programaturiko ikuskizun kopuruaren inguruko datua: lehen edizioan dozena erdi izan ziren eta edizio honetarako 63 aurreikusten dira. Gauza bera esan dezakegu parte hartzen duten herrien inguruan. 2013an beste bost herri sartu dira Zirkuituan: Alegría-Dulantzi, Galdakao, Sopelana. Azpeitia eta Hondarribia. Datu horiek, zalantzarik gabe, antolatzaileen eta parte-hartzaileen Dantzarekiko konpromisoa eta inplikazioa islatzen dute. Atseginez esan dezakegu publikoaren erantzunak eta inplikazioak joera positibo hori baieztatzen dutela.

Antolatzaileak:

Logo - Gobierno Vasco. Departamento de Cultura Logo - SAREA. Red Vasca de Teatros

Parte-hartzaileak:

Logo - Bizkaiako Foru Aldundia Logo - Gipuzkoako Foru Aldundia Logo - Gasteizko Udala Logo - Donostiako Udala Logo - Alegria-Dulantziko Udala Logo - Barakaldoko Udala Logo - Basauri Social Antzokia Logo - San Agustin Kultur Gunea - Durangoko Udala Logo - Arriola Antzkoia Logo - Galdakaoko Udala Logo - Gernika Kultur Etxea Logo - Kultur Leioa Logo - Sopelanako Udala Logo - Ametx Logo - Zornotza Aretoa Logo - Andoaingo Udala Logo - Bastero Kulturgunea Logo - Arrasateko Udala Logo - Sanagustin Kulturgunea Logo - Eibarko Udala Logo - Errenteriako Udala Logo - Herri Bizia Logo - Hondarribiako Udala Logo - Irungo Udala Logo - Lasarteko Udala Logo - Lasarteko Udala Logo - Tolosako Udala

Agenda eta albisteak

Agenda

Agenda osoa Kulturklik webgunean

Albisteak