Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Dantza Garaikidearen IX. Zirkuitoa

"MEMORIAS DE UNA PULGA"
SOL PICÓ

MEMORIAS DE UNA PULGA

Zuzendaritza, koreografia: Sol Picó
Proposaketak: Txiki Berraondo
Argiztapen diseinua: Sylvia Kuchinow
Eszenografia: Joan Manrique
Dantzariak: Sol Picó, Valentí Rocamora i Torà, Carlos Fernández Fuentes
Musika: Carles López Campmany
Jantziteria: Valeria Civil
Bideoa: Ana Ballabriga, Alex Reig, Carles López Campmany
Ekoizpena: Pía Mazuela
Kontaktua: solpico@solpico.com

CURRICULUMA
Sol Picó dantza garaikideko konpainia profesionala da. Sol Picó dantzari eta koreografoak sortu zuen 1994an, eta bere izena eman zion konpainiari. Mestizajearen barruan sartzen da konpainiaren lana, zenbait genero uztartzen baititu. Teknika heldua du, eta indarra, zehaztasuna eta dinamismoa elkartzen ditu, sorkuntzen tratu organikoa osatzeko. Gainera, beste ezaugarri nagusietako bat umorea da.

LABURPENA
“Memorias de una pulga” (Arkakuso baten oroitzapenak) gainbeherari eta atsekabeari buruz hausnartzeko proposamen bat da, dantzan oinarritua eta road movie baten gisa proposatua. Etengabe mugitzen bagara, atzera ala aurrera egiten dugu? Zer uzten dugu atzean, eta nola eragiten digu horrek? Zenbateraino hartzen dugu parte gure etorkizunaren eraketan? Nolakoak dira bidaia nomada honetan sortzen diren harremanak, konplizitatekoak ala lankidetzazkoak? Nor dira gure bidaideak, eta nola aukeratzen ditugu?


MEMORIAS DE UNA PULGA

Agenda eta albisteak

Agenda

Agenda osoa Kulturklik webgunean

Albisteak