Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Dantza Garaikidearen IX. Zirkuitoa

"OTEHITZARI BIRAKA"
KUKAI DANTZA KONPAINIA

OTEHITZARI BIRAKA

Koreografia: Jon Maya
Zuzendaritza: Mireia Gabilondo
Interpreteak: Jon Maya, Alain Maya, Eneko Gil, Ibon Huarte, Urko Mitxelena, Nerea Vesga, Vanesa Castaño
Eszenografia: Fernando Bernués
Argiztapena: Xabier Lozano
Musika: Mikel Urdangarín, Bingen Mendizabal, Rafa Rueda, Mikel F. Krutzaga
Jantziak: Claude Iruretagoyena
Kontaktua: jpproducciones@jpproducciones.com

CURRICULUMA
Konpainiak 2001. urtean ekin zion ibilbideari ‘Deiadarra’ koreografiarekin. Ordutik hainbat ikuskizun sortu ditu, lankidetzan aritu da eta ekitaldi berezietan hartu du parte. Lehen sorkuntza-lana taularatu ondoren hasi zuen Tanttaka Teatroarekiko lankidetza. Kukai-Tanttaka bikote paregabea da, eta ikuskizun apartak eskaini dizkigu, horien artean ‘1937, gogoaren bidezidorretatik’ (2002), ‘Otehitzari Biraka’ (2005) eta ‘Hnuy illa…’ (2008). Ikuskizunek arrakasta handia izan dute Euskal Herrian. Logela Multimediarekin batera, dantza-konpainiak “Taupadak” lana ekoitzi zuen 2007an. Era berean, 2010etik aurrera ‘Soka’ eta ‘(Sok)2’ ikuskizunak sortu ditu, 2011n ‘Karrikan’ eta 2012an ‘Out-in’.

LABURPENA
Jorge Oteiza Orion jaio zen 1908. urtean eta Zarautzen hil zen 2003an. Bizitza osoan artista kementsu bizi izan zen, ez zen inoiz oharkabean pasatzen den horietakoa izan. 1957an eskultore batek jaso dezakeen saririk garrantzitsuena eman zioten Sao Pauloko bienalean, eta orduan erabaki zuen Euskal Herrira itzuli eta aldaketa estetikoa errebindikatzea. Poesia izan zuen babesleku, baina bere izaeragatik, kulturaz, hezkuntzaz edota bizitzako egoerez iritzia eman, hitz egin, eztabaidatu eta idatzi egiten zuen. Hori bera da ikuskizunak erakusten duen Jorge Oteiza.


OTEHITZARI BIRAKA OTEHITZARI BIRAKA

Agenda eta albisteak

Agenda

Agenda osoa Kulturklik webgunean

Albisteak