Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Dantza Garaikidearen IX. Zirkuitoa

"ERRIMAK OINETAN"
HAATIK

ERRIMAK OINETAN

Egilea: Aiert Beobide, Unai Elizasu
Koreografoa, zuzendaritza eszenikoa: Aiert Beobide
Ekoizpena: Haatik Konpainia
Musika zuzendaritza: Unai Elizasu. Bixente Martínez
Argiztapen diseinua: Anartz Beobide
Argi teknikaria: Anartz Beobide
Jantzien diseinua: Ramón García
Interpreteak: Aiert Beobide, Onintza Odriozola, Gotzon Poza, Maitane Mujika, Garazi Lekuona.
Kontaktua: info@errimakoinetan.com

CURRICULUMA
Konpainia berria. Berria baino....indarberritua. Ibilbide luzeko eta esperientziaz jositako dantzariek osatua eta martxan jarria. Dantza tradizionalak maitatzen ditugu, eta era berean beste teknika batzuk ikasteko gogo handia dugu. Mugarik gabe, gure buruak jartzen dizkigunak hautsi nahian. Eta guzti honek nora eramango gaituen jakin gabe. Hala ere, norabait iristean, eta emaitza edozein izanda ere, bidean ikasiko dugunaren konfiantzarekin.

LABURPENA
Bertsolariek sentipen eta emozioak harilkatzen dituzte entzuleengan. Baina entzule horiek dantzariak balira? Nola adieraziko lukete belarrietatik jasotako zirrara errimatua oin puntetan menderatzen duten dantzaren bidez? Galdera horren erantzuna da “errimak oinetan”, bertsolaritza oinarri duen dantza emanaldia. Haatik dantza konpainiak jarri ditu oinak errimetan eta errimak oinetan. Dantza berriak, bertsoei jarriak.


ERRIMAK OINETAN

Agenda eta albisteak

Agenda

Agenda osoa Kulturklik webgunean

Albisteak