Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Dantza Garaikidearen IX. Zirkuitoa

"NAN"
ERTZA

NAN

Zuzendaritza: Asier Zabaleta
Musika: Iñar Sastre
Eszenografia diseinua: Asier Zabaleta, Pello Artola
Eszenografia errealizazioa: Pello Artola
Argiztapena: Oscar Grijalba
Bideo diseinua eta errealizazioa: Iker Urteaga
Testuak: Asier Zabaleta, Xavier Lete, J.A. Irigaray
Itzulpena: Asier Zabaleta
Argazkia: Gorka Bravo
Marrazkilaria: Eugenio Paccelli Horta
Interpreteak: Asier Zabaleta, Iñar Sastre
Kontaktua: arantza@ertza.com

CURRICULUMA
Ertza Asier Zabaletaren eskutik sortu zen 2004an. Ordutik, konpainiak antzerkia eta dantza uztartzen dituzten 10 ikuskizun baino gehiago estreinatu ditu, eta gainera, dantzaren inguruko hamaika egitasmo eraman ditu aurrera, hala nola, tailerrak, egonaldiak, sentsibilizazio-proiektuak, etab. Ertza konpainiak hainbat herrialdetan plazaratu ditu bere ikuskizunak, besteak beste, Txinan, Filipinetan, Brasilen, Perun, Costa Rican, El Salvadorren, Mexikon, Israelen, Errusian, Lituanian, Luxenburgon, Suitzan, Alemanian, Frantzian, Italian, Grezian, Espainian eta Portugalen.

LABURPENA
Proiektu honetan, gure NANean ageri diren bi kontzeptu hauek izango ditugu mintzagai: NORTASUNA eta NAZIOTASUNA. Bideo-, dantza-, antzerki- eta errezitaldi-lan honetan, desberdintasuna aldarrikatuko da. Desberdina izateko eskubidea. Baina inoiz ere besteen aurka, gutako bakoitzak duen elementu bereizgarri gisa baizik. Elementu horrek besteekin parekatzen gaitu, haiengandik urrundu beharrean.


NAN

Agenda eta albisteak

Agenda

Agenda osoa Kulturklik webgunean

Albisteak