Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Dantza Garaikidearen IX. Zirkuitoa

"ACT OF GOD"
ERTZA

ACT OF GOD

Zuzendaritza-koreografia: Asier Zabaleta
Laguntzailea: Arantza Balentziaga
Interpreteak: Eneko Gil, Lorentxa Iturralde, Noemí Viana, Asier Zabaleta
Dramaturgia eta aktore zuzendaritza: Ander Lipus
Testuak: Harkaitz Cano
Soinu diseinua: Xabi Erkizia
Musika: J.S. Bach
Argiztapena: Antoni Angel Alcaide
Kontaktua: arantza@ertza.com

CURRICULUMA
Ertza Asier Zabaletaren eskutik sortu zen 2004an. Ordutik, konpainiak antzerkia eta dantza uztartzen dituzten 10 ikuskizun baino gehiago estreinatu ditu, eta gainera, dantzaren inguruko hamaika egitasmo eraman ditu aurrera, hala nola, tailerrak, egonaldiak, sentsibilizazio-proiektuak, etab. Ertza konpainiak hainbat herrialdetan plazaratu ditu bere ikuskizunak, besteak beste, Txinan, Filipinetan, Brasilen, Perun, Costa Rican, El Salvadorren, Mexikon, Israelen, Errusian, Lituanian, Luxenburgon, Suitzan, Alemanian, Frantzian, Italian, Grezian, Espainian eta Portugalen.

LABURPENA
Gauzen zergatia haurren seta eta xalotasunarekin galdetzen dutenen begiradan kokatzen da ‘Act of god’. Zer da komenigarriago, drama ilunari etsipen kristauarekin behatzea, ala datorrenari umore beltzarekin heltzea? Balio al dute garai berriotan berba zahar eta higatuek? Hitza amaitzen den lekuan, ulua baino ez zaigu geratzen. Oihukatutako ulua, eta, zergatik ez, dantzatutako ulua. (Harkaitz Cano)


ACT OF GOD ACT OF GOD ACT OF GOD

Agenda eta albisteak

Agenda

Agenda osoa Kulturklik webgunean

Albisteak