Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Dantza Garaikidearen IX. Zirkuitoa

"NINIKA"
ELIRALE DANTZA TALDEA

NINIKA

Koreografia-zuzendaritza: Pantxika Telleria
Interpreteak: Célia Thomas, Lorentxa Iturralde, Jose Cazaubon
Eszenografia: Maialen Maritxalar
Argiztapena: Javi Ulla
Musika: Joseba Irazoki
Soinu teknikaria: Joxelu Berasategui
Jantzien diseinua: Maialen Maritxalar
Jantzien errealizazioa: Karine Prins
Ekoizpena: Elirale Dantza Konpainia
Kontaktua: truke@truke.com

CURRICULUMA
Pantxika Telleria Donibane Lohizunen jaio zen eta euskal dantzen jatorria izan du aztergai hasieratik. Jazz modernoaren mundua ezagutu zuen lehenengo, eta dantza klasikoarena ondoren. Denborak aurrera egin ahala, koreografia hartu zuen helburu nagusi, eta bide horretan Elirale konpainia sortu zuen 2001ean.

LABURPENA
Zuria neguagatik eta gorria neguko distiragatik… Ninika gorputzaren oda dugu, jantzien eta mugimenduen bitartez egina, eta poesiaz eta sentsualtasunez betetako ikuskizun paregabe horren bitartez, haurrek eta helduek une ahaztezina igaroko dute elkarrekin. 3 dantzarirentzako koreografia-lan horretan mintzaira garaikidea eta euskal mintzaira tradizionala nahasten dira, eta 4 urtetik aurrerako gazteentzat da. Poesia eta absurdotasuna hainbat sainetetan korapilatzen dira. Ninika konpainiak, bere lur gorri koloretsuarekin, denborari eta espazioari itxura ematen dieten elementu kubiko ahokagarri zuriekin, funtsera garamatza… gorputz-mugimenduaren beraren funtsera.Jantzien eta horien historiaren bitartez, denboraz kanpoko eta denboraz haratagoko bidaia batera garamatza Ninika Konpainiak, eta urtaroak igaro ahala, bidaia horrek jantzi eta erantzi egiten du, nolabaiteko biluztasunari aurre egitera bultzatuz ikusleak. Horrela, ikuskizuna helduentzat ere bada, eta heldu bakoitzak bere moduan interpretatu ahal izango du.


NINIKA NINIKA NINIKA

Agenda eta albisteak

Agenda

Agenda osoa Kulturklik webgunean

Albisteak