Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Dantza Garaikidearen IX. Zirkuitoa

"KARAOKE (VACÍO DE ORQUESTA)"
CÍA. CIELO RASO

KARAOKE (VACÍO DE ORQUESTA)

Egilea, koreografia: Igor Calonge
Zuzendaritza eszenikoa: Gabriel F.
Ekoizpena: Compañía
Argiztapen diseinua: Pedro Fresneda
Interpreteak: Daniel Abreu, Dácil González e Igor Calonge
Kontaktua: igorcalonge@yahoo.es

CURRICULUMA
Cielo Raso konpainia gaztea da, eta Teatro de Açucar (Brasil) konpainiaren eta Igor Calonge konpainiaren (Espainia) arte-, pedagogia- eta gizarte-interesek bat egin zutelako sortu zen. Hizkuntzak, ikerketa eta ekoizpena trukatuz, sormen-esparru komuna sortu zen. Fusio horren ondorioz, antzerki-lanak, dantza-lanak, ikastaroak eta tailerrak gauzatu dira. Bi konpainiak 5 urtez egon dira elkarlanean, eta denbora horretan, zenbait formatutako 8 ikuskizun egin dituzte, betiere, publiko guztiengana hurbildu nahian.

LABURPENA
Aldenduta, abesten ari denari begiratzen diozu. Moketako marrazkia besaulkietan eta panel elektriko bat estaltzen duten gortina batzuetan ere badago. Gainerako guztia kolore ilunez dago margotuta. Argi-gurpila bortizki biratzen da, eta haren kolore artifizialek beste pertsona batzuen aurpegiak argitzen dituzte. Ezezagunak ikusten dituzu, dotore jantzita. Batzuek gizabidez egiten dizute irribarre. Zu zara hurrengoa. Argietan jartzen duzu arreta, ez pentsatzeko.


KARAOKE (VACÍO DE ORQUESTA) KARAOKE (VACÍO DE ORQUESTA)

Agenda eta albisteak

Agenda

Agenda osoa Kulturklik webgunean

Albisteak