"TAKOIAK AIREAN-TACONES AL AIRE"
BURUZ BEHERA
![TAKOIAK AIREAN-TACONES AL AIRE](images/08_obra_0.jpg)
Egilea: Maider Yabar
Koreografia: Maider Yabar
Interpretea: Maider Yabar
Zuzendaritza eszenikoa: Jasone Alba
Ekoizpena: Buruz Behera
Argiztapen diseinua: Xabier Lozano
Argi teknikaria: Fernando Salcedo
Soinu diseinua: Jota Phünk
Soinu teknikaria: Jota Phünk
Jantzien diseinua: Leirekhi eta Vanessa pendiendo del hilo
Kontaktua: buruzbeheracirco@hotmail.com
CURRICULUMA
Buruz Behera Zirku eta Antzerki Konpainia Maider Yabarren artearekiko kezkaren ondorioz sortu zen. Maiderrek ibilbide luzea izan du Ttanttaka, Vaivén eta beste zenbait konpainiatan. Gainera, Azulkillas Zirku eta Kale Antzerki Konpainiaren sortzaileetako bat da, eta konpainia horretan 6 urte eman eta gero, bakarkako abenturari ekin dio. Testuko antzerkia akrobaziekin, pantomimarekin eta olerkiekin uztartzen ditu bere ibilbide berrian.
LABURPENA
Klaudia, ostegun arratsaldero bezala, parke aldera doa, han itsu-itsuko hitzordu bat baitu, bere irudimenak asmatua. Itxaropentsu doa, nahiz eta badakien beste ostegun askotan bezala bere bakardadearen konpainian itzuliko dela etxera. Baina ostegun hau ez da edozein ostegun. Itxaronaldian, mota guztietako ustekabeak topatuko ditu: trapezioek eta aireko oihalek bere irudimena motibatu eta zentzumenak esnaraziko dizkiote. Sentimendu berriek kolokan jarraraziko diote bere bizitzaren ikuspegia, eta uko egingo die alferrikako gauzei eta sinesmen zaharrei. Ohartuko da ez duela hegorik behar hegan egiteko, ezta takoirik ere ibiltzeko.
![TAKOIAK AIREAN-TACONES AL AIRE](images/08_obra_1.jpg)
Agenda eta albisteak
Agenda
Dantza
Antzuolako Jaiak 2024: Ikurrin dantza
- Plaza [Antzuola]
- 20:00
- 2024(e)ko Uztailak 18
Dantza
Nazioarteko Folklore Jaialdia 2024: Itxartu Dantza Taldea
- Muxikebarri - Getxoko Arte, Kultura eta Kongresuen Zentroa [Getxo]
- 20:00:00
- 2024(e)ko Uztailak 19
Dantza
Hondarribiko Dantza Suelto txapelketa 2024
- Santiago kalea [Hondarribia]
- 19:00
- 2024(e)ko Uztailak 19
Dantza
Errenteriako Madalenak 2024:"Euskorleans"
- Herriko plaza [Errenteria]
- 19:15
- 2024(e)ko Uztailak 20
Dantza
Ermuko Jaiak 2024: DANTZA EMANALDIA, Txindurri taldearen eskutik
- Orbe Kardinal Plaza [Ermua]
- 19:00
- 2024(e)ko Uztailak 20
Albisteak
2024/07/17
2024(e)ko Uztailak 17(e)tik 2024(e)ko Abuztuak 16(e)ra
Azagrako Udalaren 2024ko dirulaguntzak kirolerako, kulturarako eta beste arlo batzuetarako
2024/07/16
2024/07/16
2024/07/15