Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Dantza Garaikidearen IX. Zirkuitoa

"BURNIA"
AUKERAN

BURNIA

Egilea: Unai Elorriaga
Koreografia: Edu Muruamendiaraz
Zuzendaritza eszenikoa: Carlos Roo
Jatorrizko musika: Fernando Velázquez
Musika-zuzendaritza: Juan José Ocón
Eszenografia diseinua: Daniel Bianco
Jantzien diseinua: Oscar Armendariz
Argitazpen diseinua: Xabier Lozano
Dantzariak: Ander Errasti, Naikari Galarraga, Ioritz Galarraga, Ane Anza, Ekain Kazabon, Ione Iriarte, Aritz Iglesias, Nerea Gurrutxaga, Martin Barandiaran, Helis Legorburu
Kontaktua: aukeran@hotmail.com

CURRICULUMA
Aukeran Donostiako konpainia bat da, eta 1997. urtetik jatorriz tradizionala duten dantza ikuskizunak egiten ditu. Beren arauetako asko desegituratu eta koreografietan dantza garaikideko kutsua gehitzen dute, euskal dantza tradizionalaren aberastasuna ahal den gehiena erakutsi, eta hizkuntza freskoagoa eta egungoagoa lortzeko asmoz.

LABURPENA
Bilbo inguruan eta Bizkaian dena da burdina, burdinak piztu gaitu eta burdinekin itzali gara. Bor-bor egin zuen burdinak burdinoletan, labe garaietan, irakiten jarri zen gerretan, Karlistadetan eta Gerra Zibilean. Burdinak mugitu gaitu tren itxuran, itsasontzi itxuran. Burdinazko zubi baten gainean bizi gara orain ere, ez atzera ez aurrera. Gure burmuina burdinazkoa da. Burdinaren gainean dantza egin behar dugu orain.


BURNIA BURNIA BURNIA

Agenda eta albisteak

Agenda

Agenda osoa Kulturklik webgunean

Albisteak