Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Dantza Garaikidearen IX. Zirkuitoa

"BESTA BERRI"
ARGIA TALDEA

BESTA BERRI

Egilea, koreografia: Juan Antonio Urbeltz
Zuzendaritza eszenikoa: Fernando Aristizabal, Iñaki Arregi, Jexux Larrea
Musika zuzendaritza: Marian Arregi
Argiztapen diseinua: Eragin
Argi teknikaria: Patxi Ariztimuño
Soinu diseinua: TX
Soinu teknikaria: Ángel Katarain
Kontaktua: jexuxlarrea@telefonica.net

CURRICULUMA
Hirurogeiko hamarkadaren erdialdean sortu zen Argia taldea. Orduz geroztik, Euskal Herrian folklore-jardueraren ezinbesteko erreferentzia izan da 25 urte baino gehiagotan. Bere sorreratik J.A. Urbeltzek zuzendu du, 300 dantza eta 500 doinu tradizional baino gehiagorekin lan eginez Euskal Herrian, Europan eta Ameriketan eskainitako kontzertu ugaritan.

LABURPENA
Ikuspuntu sakratutik begiratzen badugu, ikus dezakegu eguzkiak berotzeko duen ahalmena Kristautasunak Besta-Berri edo Corpus Chisti deritzonaren bidez ospatu ohi duela. Egiten ziren desfileek, festa hau oparo eta distiratsu bilakatu ohi zuten. Bertan, aitzindari izan ohi zen munstroz, erraldoiz, ipotxez eta herri kulturaren beste hainbat asmakizunez osaturiko segida. Hauen ondoren, artisauen kofradien lekuko ziren dantzariak, kapitulu erlijiosoak eta agintariak joaten ziren. Sinbolikoki esanguratsua da milaka eltxoz eta era guztietako euliz osaturiko ibai hertzeetako ekosistemari egiten zitzaion mozketa. Gladioloz, ihi samurrez, lezkaz eta “azeri” buztanez horniturik zegoen moztutako landaretza hau, prozesioa pasatzen zen kaleetan zehar barreiatzen zen.


BESTA BERRI BESTA BERRI BESTA BERRI

Agenda eta albisteak

Agenda

Agenda osoa Kulturklik webgunean

Albisteak