Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Dantza Garaikidearen VI. Zirkuitoa

Aurkezpena

Dantza Garaikidearen VI. Zirkuitoa - Kartela

Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak sustatutako “DantzaBultzatuz” programaren eskutik eta Antzoki PublikoenSareak koordinaturik, Dantza Garaikidearen Zirkuituakzazpigarren edizioa beteko du, obra sorta zabal etaaskotarikoa aurkeztuz eta agertoki ugari bisitatuz.

Izan ere, Dantza Garaikidearen Zirkuituak ez du hilbatean ere atsedenik hartzen urtean zehar. Hala,seigarren edizioa 2010eko abenduan amaitu ondoren,zazpigarrena aurtengo urtarrilean abiatu da, eta ez daabendura arte amaituko. Dantza, dantza eta dantza.

Ekimen honek hazkunde nabarmena bizi izan du,Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailari esker. Duela sei urte,programatutako ikuskizunak dozena erdi ere ez ziren. Orain,berriz, 54 dira. Sei urte lehenago, zirkuituak bisitatutakoagertokiak esku bateko hatzekin zenba zitezkeen. Gauregun, berriz, 18 dira, eta bakoitzean hiru emanaldi daude.Eta kulturan euro bat gehiago xahutzeak sakrilegioazirudien egoera batean gertatu da hazkunde hori, gainera.

Oraingoan, Dulantzi, Arrigorriaga, Barakaldo eta Gernikaherriek bat egin dute Dantza Zirkuituarekin. Horrek agerianutzi du ekimenak lortutako arrakasta. Izan ere, kritikaren etapublikoaren sostengua bereganaturik, sektoreko profesionaleieta formatu txikiko eta ertaineko azken sormen-lanak ikusinahi dituzten zaleei erantzuna eman nahi die. Halaber, euskalkonpainiei beraien lanak erakusten laguntzeaz gain, herritxiki zein handietako antzokiek dantzaren inguruan ahaliketa ikusle gehien beren eserlekuetara erakartzeko egindakoesfortzuak ere irmotasunez bultzatu nahi ditu zirkuituak.

Hori guztia eta askoz gehiago da Dantza GaraikidearenZirkuitua. Zazpigarren edizioa egingo du etahazten ari da. Dantzak gora begira jarraitzen du.

Programa (pdf, 826 kB)

Agenda eta albisteak

Agenda

Agenda osoa Kulturklik webgunean

Albisteak