Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Dantza Garaikidearen V.Zirkuitoa

SAST!
MATXALEN BILBAO

SAST!

Ideia, sorkuntza, koreografia eta interpretea: Matxalen Bilbao
Zuzendaritza: Atxarte López de Munaín eta Matxalen Bilbao
Musika: Itziar Madariaga
Bideoa: Leyre Llano
Argiztapen diseinua: Gabriel Punzo
Argazkia: Sibophot
Produkzioa: Matxalen Bilbao, eta Eusko Jaurlaritza
Laguntzaileak: CAPa, Centro de Artes Performativas do Algarve eta La FuNdicIOn aretoa.
Kontaktua: matxalien@yahoo.es / www.matxalenbilbao.com

SAST!: Onomatopeia bat da. Gorputz bat beste batean sartzean edo beste batekin ukitzerakoan sortzen den soinuari egiten dio erreferentzia ahots horrek. Pieza goxoa da, lagunduriko bakar saioa.'SAST!'ek gorputzaren ikuspuntu abstraktutik gizakia arakatzen du, gorputzean grabaturiko bizipenetatik historia iragankor batera heldu gabe.

Matxalen Bilbaoren piezarik azpimarragarrienak honako hauek dira:'Haiku4' (2007),'Capricho' (2005),'Lotura' (2004) eta'Mutis' (2003), eta Jaialdi ugaritan aurkeztu ditu. Haren lanaren oinarria giza gorputza da, eta dantzak bere dituzten egiturak aztertzen ditu, eta mugimenduaren bitartez diskurtsoa eraikitzen.


Agenda eta albisteak

Agenda

Agenda osoa Kulturklik webgunean

Albisteak