Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Dantza Garaikidearen V.Zirkuitoa

LODIKROKO
ELIRALE KONPAINIA

LODIKROKO

Koreografia-zuzendaritza: Pantxika Telleria, Amaia Hennebutte-Millard
Interpreteak : Célia Thomas (dantzaria); Joxelu Berasategi (antzerkilaria); Jesús Aured (musikaria)
Akzesorio sortzailea: Annie Onchalo
Jantzien diseinua: Karine Prins
Soinua-musika : Jesús Aured
Iraupena: 30'
Kontaktua: www.truke.com

Liburua zabaldu eta bizitzen hasten denean... orriak itzuli eta... gorputza,dantza eta haurtzaroaren espazioak irekitzen dira. Hitzen erritmoan, testuaren musikaltasunak gorputzak biziarazten ditu. Ametsaldi bat, haurtzaroaren mundu sentiberean murgiltze bat.

Donibane Lohizunen sortua den Pantxika Telleriak txikitatik edan du euskal dantzaren iturritik. Handitu ahala, lehenik modern-jazzaren mundua ezagutu du eta ondotik dantza klasikoarena. Koreografia, halere, aspaldiko gogoa da eta gogo hau gauzatzeko asmoz, 2001eko martxoan, EliralE konpainia sortzen da.


LODIKROKO